84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, alkatearen dedikazioan eta ordainsari-araubidean

Aiegiko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alkatearen dedikazioa aldatzea, zeina dedikazio esklusibotik %75eko dedikazio partzialera igaroko baita.

2. Alkatearen ordainsaria onestea; hots, urteko 37.523,96 euro. Ordainsari horrek izanen ditu sektore publikoko langileentzat onesten diren soldata-eguneratzeak.

3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udalaren iragarki-taulan.

Aiegin, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2604900