2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean
Arbizuko Udalak, 2026ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat hastea Arbizuko udal-mugarteko herri-larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean adjudikatzeko.
Bat etorriz 280/1990 Foru Dekretuaren 158. artikuluan ezarritakoarekin (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duena) eta Arbizuko Herri-lurrak Arautzen dituen Ordenantzaren 17. artikuluan xedatutakoarekin,
1. Herri-lurren aprobetxamenduen onuradun izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte familia-unitateen titularrek:
a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.
b) Biztanleen udal-erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea 3 urte lehenagotik.
c) Arbizun egiazki eta jarraian bizitzea urtean bederatzi hilabetez, gutxienez.
d) Arbizuko Udalarekin zerga-betebeharrak egunean izatea.
e) Aziendak Arbizuko Udaleko katastroan inskribaturik edukitzea, nagusiki bazka ekoizten duten herri-lurretako aprobetxamenduen onuradunendako.
2. Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso erretirodunek osatutakoa, baldin, familiakoekin bizi arren, haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.
3. Artikulu hau interpretatzean sor daitezkeen zalantzak kasuan-kasuan argituko ditu Arbizuko Udalak osoko bilkuran batzarturik, Herri-lurren Batzordeak txostena egin ondoren.
Hartutako erabakiaren ondorioz, hogei egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, onuradun izan daitezkeenek aprobetxamendua eska dezaten.
Eskaerak Arbizuko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edozein bitartekoren bidez. Eskaerak bat etorri behar du iragarki honi erantsitako ereduarekin, eta eskabide-ereduan adierazten den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arbizun, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.
ARBIZUKO HERRI-LARREEN APROBETXAMENDURAKO ESKABIDEA
Izen-abizenak: ……………………………………................................................................................
Arbizuko bizilaguna naiz, eta Arbizuko herri-larreen adjudikaziodun izan nahi dut. Hortaz, bat etorriz Arbizuko Udalaren herri-lurren ordenantzarekin,
Herri-larreen aprobetxamendua honako hauekin bat eginen da: ordenantzan onetsitakoa, herri-larreen adjudikazioa arautzen duen baldintza-agiria eta 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa,
ADIERAZTEN DUT:
Arbizuko bizilaguna naizela, gutxienez hiru urte lehenagotik, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizi naizela.
Nire familia-unitatean ........ kide daudela, eta horietatik ...... adingabeak direla (adierazi kopuruak).
Udal honekin zerga-betebeharrak egunean ditudala.
Udal honetan eta beste batzuetan lur hauek ditudala jabetzan: ................................................................................................................................................................................................................. (baratzeak, larreak eta abar): .........................................................................................................................................................................................................................................................................................
Abere hauek ditudala (kopurua eta espeziea): .........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
Honako hauek direla familia-unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak, nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak: .....................................................................................................................
Abereei buruzko baldintza teknikoak betetzen ditudala, baldintza-agirian ezarritakoarekin bat, baita larreen eta instalazioen adjudikaziodunen betebeharrak ere.
Ezagutzen ditudala arau-hausteak eta betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
Titularrak eginen dituela ustiapenak, eta adjudikazioak irauten duen bitartean ezin izanen duela lursaila azpierrentan eman, ez eta inori utzi ere.
Hemen adierazitakoa frogatzeko agiriak erantsi dizkiodala nire eskaerari.
Arbizun, 2026ko ..................................................................(e)(a)n.
Sinadura.
Iragarkiaren kodea: L2604647