84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 22. poligonoko 309. lurzatiko 17. unitatean. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2026ko martxoaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Antsoaingo 22. poligonoko 309-1-17 lurzatian. Plan hori Sebastián López Aznárezek sustatu eta idatzi du, José Antonio De Carlosen izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2605438