84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa, 1. poligonoko 28. lurzatian bide berri bat sortzeko. Hasierako onespena

2026ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Adiosko Udal Planaren aldaketa xehatu bat, bide berri bat sortzeko 1. poligonoko 28. lurzatiaren iparraldean, 29. eta 31. lurzatiekin duen mugan, lotura egiteko Kale Nagusiaren eta Recreo kalearen artean. Helburua da hirigunearen barnean herritarren mugikortasuna hobetzea, bai oinezkoena, bai ibilgailuena.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan.

Adiosen, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2605353