84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa, eraikin osagarrien araudian (Udal Plan Orokorreko G.2 eta G.3 eraikuntza-multzoak). Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako hau: "Adiosko Udal Planaren aldaketa xehatua: eraikin osagarrien araudia, G.2 eta G.3 eraikuntza-multzoak". Adiosko Udala da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluei eta horiekin bat datozenei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Adiosen, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2605352