2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko otsailaren 4ko ebazpen baten bidez (42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an), deialdi bat onetsi zen terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez, bat etorriz gai horretaz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), hura garatzeko eta aplikatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan, aplikagarriak diren gainerako arauetan eta deialdiaren oinarrietan beretan.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren ebazpen baten bidez, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren apirilaren 17ko 11/2026 Ebazpenaren bidez, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda deialdi honetarako: terapeuta okupazionalaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Irunberrin, 2026ko apirilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
I ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, HONAKO DEIALDI HONETARAKO: TERAPEUTA OKUPAZIONALAREN PLAZA BAT BETETZEKO DEIALDIA, OPOSIZIO BIDEZ ETA TXANDA IREKIKO HAUTAPEN-PROZESUA EGINEZ
–Onartuak:
AGUIRRE ARRESE, MARIA
ALASTUEY PEREZ, ISABEL
CACERES SADABA, SANDRA
EGAÑA ESNOZ, OHIANE
FERNANDEZ OYON, LORENA
FERRA GARCIA, JOSE DANIEL
FRANCES PEÑA, ISABEL
GARCIA PEREZ, NATALIA
LIGERO DEL CABO, MARIA PILAR
MERINO IBAÑEZ, MARIA FE
PEREZ HEVIA, PELAYO
ZUBELDIA LAFUENTE, LAURA
–Baztertuak:
Eranskina ez aurkezteagatik:
ALVAREZ MEDRANO, ANGELA
SANTOS JIMENEZ, ANA MARIA
Iragarkiaren kodea: L2605755