2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, fisioterapeutaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko urtarrilaren 28ko ebazpen baten bidez (36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an), deialdi bat onetsi zen fisioterapeutaren plaza bat betetzeko, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez, bat etorriz gai horretaz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), hura garatzeko eta aplikatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan, aplikagarriak diren gainerako arauetan eta deialdiaren oinarrietan beretan.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren ebazpen baten bidez, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren apirilaren 16ko 10/2026 Ebazpenaren bidez, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda deialdi honetarako: fisioterapeutaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Irunberrin, 2026ko apirilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
I ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, HONAKO DEIALDI HONETARAKO: FISIOTERAPEUTAREN PLAZA BAT BETETZEKO DEIALDIA, OPOSIZIO BIDEZ ETA TXANDA IREKIKO HAUTAPEN-PROZESUA EGINEZ
–Onartuak:
ALONSO BUENO, IRUNE
ARRIAGA MILAGRO, NAIARA
CORREDOR GOROSQUIETA, MIRIAM
ECHENIQUE GUTIERREZ, MAITE
GARISOAIN YOLDI, YAGO
IBAR BARIAIN, AINHOA
IBAÑEZ BAZTAN, AIMAR
IRIARTE BARRERA, MARIA SOLEDAD
LOPEZ GUERRERO, MARIA
MERINO PEREZ, MARIA TERESA
RUBIO GARCIA, ISMAEL
SAMPER LOPEZ, ESTHER
SOLA CEMBORAIN, NATALIA
–Baztertuak:
Eranskina sinatu gabe aurkezteagatik:
BRIEBA IBARROLA, IDOYA
UHALTE TERES, ERNESTO
Eranskina bete gabe aurkezteagatik:
DOS SANTOS BATISTA, LOURDES APARECIDA
3.4 puntuan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik:
RESANO ALVAREZ, ISABEL
Tasa ordaindu izanaren agiria ez aurkezteagatik:
BERASAIN AYESTA, OLAIA
Iragarkiaren kodea: L2605733