2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Izangaien bi zerrenda eratzea (bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz), oposizio bidez, eskolazainen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuarekin
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarraren 2026ko apirilaren 10eko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi da, era daitezen izangaien bi zerrenda (bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz), oposizio bidez, eskolazainen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuarekin.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2605535