2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, administrari-ofizialen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuarekin
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarraren 2026ko apirilaren 10eko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi da, era dadin izangaien zerrenda bat, oposizio bidez, administrari-ofizialen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuarekin.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2026ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2605534