2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Oposizioa, bete dadin pala-gidari ofizialaren plaza bat barne-igoera murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkatearen otsailaren 13ko 679/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, bete zedin Tuterako Udalaren zerbitzuko pala-gidari ofizialaren plaza bat (C maila/taldearekin parekatua) oposizio bidez eta barne-igoera murriztuan. Aipatu oinarriak argitaratu ziren 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an.
Deialdirako eskaerak aurkezteko epea igarota, alkatearen apirilaren 14ko 1818/2026 Ebazpenaren bidez onetsi da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Horiek horrela, bada,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
–Izangai onartuak:
RUIZ HUGUET, JUAN PEDRO
–Izangai baztertuak:
Bat ere ez.
Bigarrena.–Hamar egun balioduneko epea ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, erreklamazioak egin edo, okerrik badago, horiek zuzentzeko. Epea iraganik, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es) ere, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.
Tuteran, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2605598