84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Oposizio-lehiaketa, erdi mailako teknikariaren lanpostu bat (kontratazioa, dirulaguntzak eta kontu-hartzailetzari laguntzea) betetzeko

Alkatetzak 2026ko apirilaren 8an emandako ebazpen baten bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, Azkoiengo Udaleko erdi mailako teknikariaren plaza bat, B mailakoa, betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean. Teknikari horrek arlo hauetan jardun beharko du: kontu-hartzailetzari laguntzea, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

DEIALDIA, BEHIN BETIKO BETETZEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT AZKOIENGO UDALEAN, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA FUNTZIONARIOEN ARAUBIDEAN, HONAKO ARLO HAUETAN JARDUN DEZAN: KONTRATAZIOA, DIRULAGUNTZAK ETA KONTU-HARTZAILETZARI LAGUNTZEA

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da behin betiko betetzea erdi mailako teknikariaren plaza bat Azkoiengo Udalean, oposizio lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean, honako arlo hauetan jardun dezan: kontratazioa, dirulaguntzak eta kontu-hartzailetzari laguntzea. Plazak 1-10 zenbakia du Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta "erdi mailako teknikaria (kontratazioa, dirulaguntzak eta kontu-hartzailetzari laguntzea)" da bere izena.

1.2. Halaber, deialdi honen bidez, zerrenda bat osatu nahi da, sartzeko hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.3. Prozesua gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena), ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

1.4. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien B mailako ordainsariak, bai eta Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako lansari osagarriak ere.

1.5. Urteko lanaldia izanen da bulego orokorretako gainerako langileek duten bera, eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.6. Bete beharreko eginkizunak izanen dira deialdi honen I. eranskinean jasotakoak, bai eta unean uneko araudi aplikagarrian ezarritakoak ere.

1.7. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Azkoiengo Udaleko funtzionario bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko baldintzak betetzea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Goragoko mailako titulazioa eskatu ez arren, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

f) 43,80 euroko tasa ordaintzea, Oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarri bezala.

2.2. Plaza eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honen 3. eta 7. oinarrietan ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, bai eta hautapen-prozesuak iraun bitartean eta kontratua egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Azkoiengo Udalaren erregistro elektronikoan (https://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortutako izapidearen bidez.

Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, ORVE delakoa baliatuz bidaliko da (Erregistro Birtual Elektronikoa), helmugako kode digital honetara igorriz: L01312021.

Baldin epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

3.2. Eskabideek bat etorri behar dute deialdiari dagokion izapidean jasotako ereduarekin, peralta.sedelectronica.es helbidean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

–Deialdira aurkezten diren merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

–2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

–Tasa ordaindu izanaren frogagiria (izapidean sartutako ordainketa-pasabidearen bidez).

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.6. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, hala aditzera eman beharko dute eskabidean, eta adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Era berean, erantsi beharko dute organo eskudunak emandako egiaztagiri bat, hori frogatzeko.

3.7. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan, zeina baitago Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/transparency/90984f06-3823-41af-a325-8fdb97e52f02/).

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barnean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta akatsak zuzendu, halakorik egin badute.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es).

4.4. Baldin onartuen behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan, zeina baitago Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/transparency/90984f06-3823-41af-a325-8fdb97e52f02/).

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Azkoiengo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Azkoiengo Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Joan Josep Bosch González, aurrekontuen eta kontabilitatearen alorreko aholkularia Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuan.

Ordezkoa: Ismael Aldaz Asurmendi, aurrekontuen eta kontabilitatearen alorreko aholkularia Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuan.

–Epaimahaikidea: Edgar Lainez Goñi, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Amaya Ayala Mateo, Cintruénigoko Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikide idazkaria: Miguel Chivite Cabezuelo, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Miguel Chivite Sesma, Tuterako Udaleko idazkaria.

–Langileen ordezkariek izendatutako epaimahaikidea: Maite Caspe Garrido, Azkoiengo Udaleko estatutupeko langileen ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Dabid Echevarría Irigaray, Azkoiengo Udaleko estatutupeko langileen ordezkari sindikala.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.

Oposizioa 2026ko ekainetik aurrera hasiko da.

6.2. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere.

Oposizioaldia baino lehen izanen da, ez da baztertzailea, eta ezin izanen da aintzat hartu aipatu oposizioaldiko ariketak gainditzeko. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

1. Laneko eskarmentua, 20 puntu gehienez:

1.1. Tokiko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdi honetako lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten B mailako lanpostuetan (erdi mailako teknikaria, deialdi honen I. eranskinean jasotako eginkizunekin), baldin eta lanpostu horietan aritzeko eskatu bada oinarri hauetan adierazitako tituluetako bat edukitzea: 4 puntu urte bakoitzeko.

1.2. Beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, deialdi honetako lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten B mailako lanpostuetan (erdi mailako teknikaria, deialdi honen I. eranskinean jasotako eginkizunekin), baldin eta lanpostu horietan aritzeko eskatu bada oinarri hauetan adierazitako tituluetako bat edukitzea: 2 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

–Hori frogatzeko, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, dagokion administrazio publikoko edo enpresako organo eskudunak emana; bertan, jaso beharko da zer eginkizun bete diren eta zer iraupen izan duen emandako zerbitzuak.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 10 puntu.

Izangaiek eginiko prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroengatik, zentro ofizialek edo erakunde publikoek homologatuak edo emandakoak, ikasle edo irakasle gisa, zuzeneko lotura dutenak deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin, horietako bakoitza honela baloratuko dira: 0,03 puntu ikastordu bakoitzeko. Ez dira kontuan hartuko 30 ordutik beherako ikastaroak.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuazioa, 4.6 oinarrian adierazitako bitartekoen bidez. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun balioduneko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.3. Oposizioaldia. Gehienez 70 puntu lortzen ahalko dira, eta ariketa hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen proba: teorikoa. Test motako galde-sorta bat izanen da: ezagutza orokorrei buruzko 60 galdera izanen dira, eta eskaintzen diren erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak II. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.

Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun zuzen bakoitzeko 0,5 puntu emanen dira, eta okerreko erantzun bakoitzeko, erantzun zuzenak balio duenaren heren bat kenduko da.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) edo arkatza ez bada.

Plika itxien sistema erabiliko da ariketa teoriko horretan. Epaimahaiak proba kalifikatuko du, eta bukatutakoan jendaurrean irekiko ditu plikak. Haietan azaltzen den hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio. Parte-hartzaileak ekitaldi horretara joaten ahalko dira.

6.3.2. Bigarren proba: praktikoa. Epaimahaiak zehaztutako kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira II. eranskineko gai-zerrenda espezifikoko gaiei buruz. Gaiok bete beharreko lanpostuan egin beharreko lanei lotuta egonen dira.

Ariketa honetan 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba hau aurreko proban bederen gutxieneko puntuazioa jaso dutenek eginen dute.

Proba pliken bidez eginen da.

6.3.3. Hirugarren proba: Epaimahaiak proposatutako kasu praktikoetako bat ahoz defendatzea.

Proba hau aurreko bi probetan bederen gutxieneko puntuazioa jaso dutenek eginen dute.

Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: ahozko adierazpen gaitasuna, inportanteak diren alderdien sintesia egiteko gaitasuna, argitasuna eta ideien ordena, eta izangaiaren ekarpen pertsonala.

Irakurketaren ondoren, epaimahaiko kideek azalpenak eskatzen ahalko dizkiote izangaiari aipatu kasuari buruz.

Epaimahaiak iragarriko du irakurketaren hasiera bigarren ariketa egin den aretoan, deialdiaren 4.6 oinarrian adierazita dagoen bezala, gutxienez hogeita lau ordu lehenagotik.

0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa emanen zaio, eta ez da baztertzailea izanen.

Epaimahaiak ariketa hori grabatzen ahalko du, defentsa baloratu eta zuzentzeko, eta bermatzeko zuzenketarekin ados ez dauden izangaien benetako babes judizialerako eskubidea. Probaren ahots-grabazioak dakarren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, deialdiaren 10. oinarria kontsulta daiteke.

Epaimahaiak zehaztuko du probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duen ere, betiere haien edukiaren arabera.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Epaimahaiak argitara emanen ditu oposizioko ariketa bakoitzean lortutako behin-behineko emaitzak, 4.6 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun balioduneko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatzi eginen ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, 4.6 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori loteslea izanen da eta bitarteko berberen bidez argitaratuko da.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio handiagoa erdietsi dutenen alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

7.2. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, baldin lehenago aurkeztu ez badira; zehazki, honako hauek:

a) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak. Ziurtagiri hori Udalak eskatuko dio bere Osasunaren Prebentzio eta Zaintza Zerbitzuari.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko deklarazio bat edo deklarazio solemne bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

c) Zina edo hitzematea, adierazten duena ezen Nafarroako foru-araubidea errespetatuko duela, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo lanposturako gai ez bada, ez da izendatuko, eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrek ez du galaraziko eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak izendatuko du Azkoiengo Udaleko funtzionario, jardun dezan erdi mailako teknikariaren lanpostuan (B maila).

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean hartuko du plazaren jabetza hautatutako izangaiak, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

9.1. Oinarri hauetan araututako oposizioa egin eta gero eratzen den zerrenda kudeatzeko, oinarriotan xedatuta ez dagoen orotan, jarraikiko zaio Nafarroako Gobernuaren kontratazio-zerrendei aplikagarri zaion araudiari (814/2010 Foru Agindua, abenduaren 10ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena).

10.–Datuen babesa.

Azkoiengo Udala da parte-hartzaileengandik biltzen diren datuen tratamenduaren arduraduna, eta erabiliko ditu deialdia kudeatzeko eta lanpostuak betetzeko.

Datuen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri legitimoa hauxe da: legezko betebeharra (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c) artikulua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuarekin loturik (legegintzako foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

Datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala. Beste kasu batzuetan ere komunika daitezke datuak, betiere baldin oinarriturik badaude Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6. artikuluko kasuren batean.

Ahozko probako ahots-grabazioari dagokionez, horren helburua izanen da lagungarri gisa erabiltzea kasu praktikoen defentsa baloratu eta zuzentzeko, bai eta zuzenketarekin ados ez dauden izangaien benetako babes judizialerako eskubidea bermatzea ere. Tratamendua ahalbidetzen duen lege-oinarria da interes publikoaren aldeko misio bat betetzea (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.e) artikulua), hautapeneko edo administrazioko prozeduraren esparruan, bermatzeko administrazio-jarduketaren gardentasuna eta motibazioa, funtzio publikoan berdintasun, merezimendu eta gaitasun baldintzetan sartzeko oinarrizko eskubideari dagokionez (Konstituzioaren 23.2 artikulua). Prozesua bukatu arte gordeko dira grabazioak, eta erreklamazio-epeak iragandakoan ezabatuko.

Parte-hartzaileek eskubidea dute datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, jo beharko dute Azkoiengo Udalera (Plaza Principal z.g., 31350 Azkoien) egoitza elektronikoaren bidez (https://peralta.sedelectronica.es/) edo baliatu beharko dute datuen babeserako arduradunaren posta elektronikoa (dpd@aytoperalta.com). Era berean, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetan: www.agpd.es. Edo aldez aurretik aurkez dezakete datuen babeserako arduradunari zuzenduta, lehen adierazitako helbidean.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–EGINKIZUNAK

Udaleko kontu-hartzailetzari laguntzea bere eskumeneko arloetan.

–Aholkularitza eta kudeaketa arlo ekonomiko-finantzarioan eta aurrekontuen eta kontabilitatearen arloetan.

–Kontrola eta barne fiskalizazioa.

–Txosten ekonomikoak prestatzea eta aurretiazko fiskalizazioa egitea.

–Ordenantza fiskalei buruzko azterlanak.

–Udal kontabilitateaz arduratzea eta hura aurrera eramatea. Lan horren barruan sartzen da aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko gastuen eta diru-sarreren gaineko manamenduak ematea.

–Honako hauek prestatzen laguntzea: kontu orokorrak eta aurrekontuaren likidazioa, aurrekontu-egonkortasuna eta gastu-araua.

–Bermatzea betetzen direla kontratazioek eta haien kudeaketak eragindako betebehar fiskalak eta sozialak.

–Inbertsioen eta dirulaguntzen aplikazioaren egiaztapen materiala.

–Diru-bilketako zerbitzuei laguntzea.

–Nafarroako Foru Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 244. artikuluan aurreikusitakoak, eta aplikatu beharreko araudiak une bakoitzean lanpostu horri esleitzen dizkionak eta kontu-hartzailetzak agintzen dizkionak. Arlo ekonomiko-finantzarioko zereginez gain, gobernu-organo eskudunek agintzen dizkioten gainerako zereginak ere hartu beharko ditu bere gain.

–Aurrekontu-aldaketak egiteko proposamenak aurkeztea, kontuan hartuta bere eskumeneko arloen gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen exekuzio-maila. Dagokion txostenak egin eta organo eskudunak onetsi eta gero, aldaketok indarrean jartzeko beharrezkoak diren izapide guztiak kudeatu beharko ditu (barnean direla Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta gardentasun-betebeharrak betetzea) eta horien gaineko kontabilitatea egin.

–Diruzaintzaz arduratzea eta hura zaintzea. Lan horien barnean sartzen dira beharrezko kobrantzak eta ordainketak egitea toki-erakundean eta Musika Eskola erakunde autonomoan.

–Kontuen eta Barne Araubidearen Batzordeko idazkari gisa aritzea, batzordearen deialdiak egitea eta batzordean informatzeko, eztabaidatzeko eta proposatzeko aurkeztu beharreko gaiak prestatzea.

–Honako baliabide ekonomiko hauek kudeatzea, likidatzea, biltzea eta kontabilizatzea: zuzenbide pribatuko diru-sarrerak, urbanizazio-kuotak, isunak, Estatuaren tributuetan parte hartzea, Nafarroako tributuetan parte hartzea, dirulaguntzak, edo Udalaren Kontu-hartzailetzak zehazten duen beste edozein.

Kontratazioa.

–Proposatutako kontratazio-prozeduren administrazio-izapidetzea, barnean hartuta unitate kudeatzailearen txostenak idaztea eta kontrataziorako baldintza-agiriak eta beharrezkoak diren ekonomia- eta fiskalizazio-txostenak egitea (Udaleko Kontu-hartzailetzak berrikusiko ditu).

–Lizitazio-espedienteak izapidetzea Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren bidez, Nafarroako Kontratazioaren Atariaren bidez edo Estatuko Kontratazio Plataformaren bidez.

–Kontratazio-mahaietan parte hartzea, eta bilkuretako aktak idaztea.

–Toki-erakundearen kontratazio-prozesuetan indarrean den legedia betetzen dela zaintzea.

–Kontratazio-prozeduraren gastu-faseak kontabilizatzea.

Dirulaguntzak.

–Toki-erakundearendako garrantzitsuak diren dirulaguntzen deialdiak bilatzea datu-base publikoetan.

–Laguntza publikoak eskatzeko beharrezkoak diren agiriak prestatzea.

-Honako hauen jarraipena egitea: diruz lagundutako proiektuak, gastuen kontrola eta aurrekontu- eta administrazio-kudeaketaren betetze-maila.

–Dirulaguntza publikoen prozeduren kudeaketa administratiboa.

–Egiaztatzea funts publikoak benetan aplikatu direla eta finantzaketa lotuko inbertsioak bete direla.

–Administrazio emailearen aurrean ondasun publikoen erabilera frogatzeko dokumentazioa prestatzea.

–Araudiak interpretatzea eta errekerimenduak ebaztea.

–Gastu-proiektuen kontrola egitea, barnean dela finantzaketako desbideraketak kalkulatzea.

Gardentasuna.

–Gardentasun-betebeharrak betetzeaz arduratuko da, eta Nafarroako Gobernuari igorriko dio bere eskumenen barneko prozedurei buruzko informazioa.

–Hiru hilean behin argitaratzea kontratu txikiak, araudiaren arabera.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Gai-zerrenda orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua; I. titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak; IV. titulua. Gobernua eta Administrazioa; VIII. titulua. Estatuaren lurralde antolaketa: Lehenengo kapitulua. Printzipio orokorrak, bigarren kapitulua. Toki administrazioa.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: Atariko titulua. II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua. Udalerriak; III. kapitulua. Nafarroako toki-korporazioetako kideak.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. II. titulua. Administrazioen arteko harremanak. III. titulua. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak. I. kapitulua. Ondasunak, oro har. V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. I. kapitulua. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. II. kapitulua. Zerbitzu publikoak.

6. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. VI. titulua. Kontratazioa. VII. titulua. Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak.

7. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: VIII. titulua. Toki Ogasunak. IX. titulua. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Xedapenak.

8. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: I. titulua. Xedapen orokorrak; II. titulua. Udalerria; V. titulua. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

9. gaia.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua: II. titulua. Toki erakundeen beharrezko antolaketa. I. kapitulua. Udalerriak; III. titulua. Lurralde mailako toki-erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua; IV. Titulua. Lurralde mailako toki-erakundeen antolaketa osagarria.

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozedurako interesdunak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak, epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. V. titulua. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

13. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua.

14. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: I. titulua.–Xedapen orokorrak; II. titulua. Funtzionario publikoak: I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. VIII. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.

15. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: II. titulua. Datu babesaren printzipioak eta III. titulua. Pertsonen eskubideak.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak; II. titulua. Gardentasuna: III. kapitulua. Publizitate aktiboa; III. titulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: I. kapitulua. Arau orokorrak eta II. kapitulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura.

17. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak; II. titulua. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema: 8. artikulua; III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak.

18. gaia.–7/2022 Foru Legea. Toki-erakundeek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa. I. titulua. Toki-erakundeek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa.

Gai-zerrenda espezifikoa.

19. gaia.–Azkoiengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

20. gaia.–8/2022 Foru Legea. Nafarroako toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte-hartzea kapital-transferentzien bidez. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Inbertsioen programak eta toki programazioa. III. titulua. Determinazio libreko programa.

21. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak.

22. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: II. titulua. Udal zergak.

23. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: III. titulua. Aurrekontua eta gastu publikoa. Xedapenak.

24. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. I. kapitulua. Aplikazio eremua. II. kapitulua. Printzipio orokorrak. III. kapitulua. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna. VI. kapitulua. Aurrekontuen kudeaketa.

25. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, garatzen duena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

26. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua. Xedapen orokorrak.

27. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: II. titulua. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

28. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: III. titulua. Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa. Xedapenak.

29. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki-erakundeen Aurrekontu Egitura onesten duena.

30. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena. Hitzaurrea. I. titulua. Nafarroako Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema. II. titulua. Dokumentuak eta liburuak. I. kapitulua. Kontabilitateko agiriak.

31. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena. III. titulua. Kontabilitate eragiketak. I. kapitulua. Kontabilitatea irekitzea. II. kapitulua. Gastuen aurrekontuaren kontabilitatea. III. kapitulua. Diru-sarreren aurrekontuaren kontabilitatea. XIII. kapitulua. Aurrekontuko emaitzaren kalkulua. XIV. kapitulua. Diruzaintzako gerakinaren kalkulua.

32. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena. IV. titulua. Sistemaren beste kontabilitate-egitura batzuetako eragiketak. I. kapitulua. Gastu-proiektuak. IV. kapitulua. Kreditu-gerakina. V. Kapitulua. Finantzaketa lotuko gastuak.

33. gaia–27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzkoa.

34. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua. Dirulaguntzak itzuli beharra. III. titulua. Dirulaguntzen finantza-kontrola. IV. titulua. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Xedapen gehigarriak.

Oharra: Deialdia zein egunetan argitaratzen den Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den legediaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2605424