1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1174/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela María Esmeralda Ayape Zaratiegui andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 149/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 964/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an, eta izendapenak eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: martxoaren 25eko 1203/2024 Ebazpena, apirilaren 24ko 1551/2024 Ebazpena, maiatzaren 21eko 2002/2024 Ebazpena, uztailaren 22ko 2766/2024 Ebazpena, abuztuaren 6ko 2910/2024 Ebazpena eta irailaren 26ko 3493/2024 Ebazpena.
Elena González de Arrieta Irurzun andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, horretarako zuen epearen barruan, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu finkoak ematen ari delako. Borondatezko eszedentziak plazaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Aurrekoa kontuan harturik, izendapen proposamena osatu zen, María Lourdes Flórez Busto andrea sartuta, puntuazio hurrenkeraren arabera txanda irekiko hurrengo izangaia izateagatik. Aipatu izangaiak uko egin dio izendapen proposamenari.
Halaber, Ángel Goldaracena Sola jaunak uko egin dio aipatutako hautapen-prozesuari.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2026ko martxoaren 17an, María Esmeralda Ayape Zaratiegui andrearen aldeko kontratazio-proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, bera baita izangaien zerrendan ondo-ondotik dagoen izangaia.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Xedatzea María Esmeralda Ayape Zaratiegui andrea kontrata dezatela lan-araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko, eta plantilla organikoan 3033 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar-egoitzari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izangaiak 2026ko maiatzaren 4an izenpetu beharko du kontratua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2605456