Iragarkia
84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizioa, bete dadin Udaltzaingoko udaltzain-agentearen plaza bat (kopurua handitzen ahalko da)
Cintruénigoko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 13an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea udaltzain-agentearen plaza bat (plantilla organikoan A11 zenbakia du), txanda irekian, Cintruénigoko Udaltzaingoan jarduteko.
Deialdi honen bidez bete nahi den plaza 2025eko lan publikoaren eskaintzan sartuta dago (eskaintza hori 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an).
1.2. Plaza gehiago sar daitezke deialdian, baldin eta plaza huts berriak sortzen badira deialdia argitaratzen denetik epaimahaiak behar den zerrenda egin aurreko unera arte, alegia, Nafarroako Segurtasun Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldian parte hartzeko onartutakoen zerrenda.
Hasierako plazari behin betiko gehitzen zaizkienak honela banatuko dira: lehenengoa txanda irekikoa izanen da, eta bigarrena igoera-txandakoa.
Une horretan zehaztuko da, alkateak emandako ebazpen baten bidez, zenbat izanen diren, orotara, oinarri hauen arabera beteko diren plazak. Ebazpen hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan.
Dauden plaza guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun-azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, plaza hutsak hautatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera-txanda.
1.3. Deialdi honen bidez udaltzain izendatzen diren izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian ezarritako udaltzain-agenteen eginkizunak beteko dituzte, eta haietan aipatu eskubide eta betebeharrak izanen dituzte; gainera, C mailan sailkatuko dira.
1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Hautapen-prozedura hau arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea eta haren ondoko aldaketak; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.
c) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, haren homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean.
d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, bete ahal izateko lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak, eta ez egotea deialdiaren IV. eranskinean baztertua izateko aipatzen diren arrazoi medikoek ukiturik.
e) Ez egotea kondenatuta dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor- eta administrazio-arloetako arauei jarraikiz.
f) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak izatea, indarrean.
g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa onartzea. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko da.
3.2. Baldin eta, 1.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, plaza gehiago sartzen badira deialdian eta igoera-txandaren bidez bete behar badira, txanda irekiko hautagaiek bete beharreko baldintzez gain, igoera-txandakoek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
a) Langile finkoa izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, frogatzea horietan bost urtez zerbitzuak egin izana, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.
b) Nafarroako polizietako kidea izanez gero, edo Nafarroako tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kidea, zortzi urtez baino gehiagoz benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.
c) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
3.3. Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaz jabetu arte, 3.f) oinarrikoa izan ezik; hari dagokionez, aski izanen da betetzea oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako (7.7 apartatua).
4.–Eskabideak.
Deialdian parte hartzeko eskabideak zer epetan eta non aurkeztu behar diren.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Eskabideak aurkeztu beharko dira —I. eranskineko eskabide ereduari jarraikiz— Cintruénigoko Udalaren egoitza elektronikoan (https://cintruenigo.sedelectronica.es/), Cintruénigoko Udalaren erregistro orokorrean (Foruen plaza 1, Cintruénigo), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); azken kasu horretan, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko da posta elektronikoaren bidez igarbayo@cintruenigo.com helbidera, ezarritako epearen barruan.
4.2. Eskabideak izanen dira deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.
4.3. Baldin eta 4.1 eta 4.2 apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkatearen ebazpen baten bidez izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan.
5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Agiri horiek guztiak esteka honen bidez aurkeztu beharko dira: https://cintruenigo.sedelectronica.es/info.0.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta, halakorik bada, horiek ebatzi ondoren, Cintruénigoko Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta 5.1 oinarrian adierazitako euskarrietan argitaratuko da.
Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Deialdia argitaratzen denetik probak hasi arte, bi hilabeteko tartea utzi beharko da, gutxienez.
5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.–Kalifikazio epaimahaia.
6.1. Osaera.
Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Óscar Bea Trincado, Cintruénigoko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Anabel Lacarra Ridruejo, Cintruénigoko Udaleko zinegotzia eta Barne Araubideko Batzordeko burua.
–Epaimahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Iruñeko Udaleko udaltzaina.
–Ordezkoa: Enrique Chivite Ayala, Cintruénigoko Udaltzaingoko burua.
–Epaimahaikidea: Ruddy Romo Rey, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Ordezkoa: José Viruel Zozaya, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.
–Epaimahaikidea: Iñigo de Carlos Mina, Eguesibarko Udaleko Udaltzaingoko burua.
–Ordezkoa: Jesús Moriones Oyaga, Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreordea.
–Epaimahaikide idazkaria: Isabel Garbayo Aliaga.
–Ordezkoa: Ismael Moreno Aliaga.
6.2. Eraketa eta jarduna.
Epaimahaiburuak deituta, hautapen-probak hasi baino lehenago eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien legezko ordezkoek.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.
Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Oposizioa nola eginen den.
7.1. Oposizioa 2026ko uztailean hasiko da.
Oposizioak, lehen fasean, hautapenaldia izanen du, eta horren barruan, proba baztertzaile hauek eginen dira: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.
Lehen faseko probak hurrenkera honetan eginen dira: a) ezagutza-proba; b) gaitasun fisikoa neurtzeko proba; c) proba psikoteknikoak; d) osasun-azterketa. Proba guztiak baztertzaileak izanen dira; horrenbestez, aurre-aurreko proba gainditu dutenek soilik pasatzen ahal dira hurrengora.
Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitara emanen dira deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan; gainera, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere adieraziko dira, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
7.2. Oposizioaldiko probak. (Lehen fasea).
Hautaprobetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta lekuan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Oposizioko lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:
a) Proba teorikoa: test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruzkoa.
Galdetegia 100 galderak osatuko dute. Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da balioduna. Erantzun zuzen bakoitzak 1,50 puntuko balioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,50 puntuko balio negatiboa izanen dute. Galdera guztiei balorazio bera emanen zaie. Epaimahaiak adieraziko du, hasi baino lehen, izangaiek ariketa egiteko zenbat denbora izanen duten gehienez. Proba honetan 150 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 75 puntu lortzen ez dituztenak.
Proban, erreserbako hamar galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala eta guztiz ere, epaimahaiaren ustez galdera akastun gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko. Kasu horretan, galdera eta akats bakoitzaren balioa proportzioan handituko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitza baztertzailea izanen da.
Proba fisikoak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badituztela proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak, V. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.
Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:
–Pisua jasotzeko proba (banku press-a). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Uretako trebetasun proba. "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Zalutasun proba (Barrow-en testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
Epaimahaiak erabakiko du zer ordenatan eginen diren proba fisikoak. Bere esku izanen da erabakitzea egun berean egin behar direla guztiak, edo egun batean baino gehiagotan.
Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxieneko markak gainditzen ez dituzten izangaiei "ez gai" kalifikazioa emanen zaie eta deialditik kanpo geratuko dira. Gauza bera gertatuko zaie dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei.
Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola egin daiteke ariketa batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko.
Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen-prozesutik baztertuko da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak xedatu bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.
Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2025eko abenduaren 2ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda. (2025eko 295. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa).
Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio-epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.
Oinarri honetan jasotako probak grabatzen ahalko dira ikus-entzunezko bitartekoak baliatuz. Grabazio horien helburu bakarra izanen da epaimahaiak lagungarri bat izatea probak epaitzeko, probak egiteko moduari dagokionez, baina ez du balioko izangaiek probak egiten emandako denborak neurtzeko. Gainera, grabazioak prozesua bukatu arte gordeko dira, eta erreklamazio-epeak iragandakoan ezabatuko.
Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu dute ea probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, bai eta puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.
c) Proba psikoteknikoak.
Probak egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen zaizkien lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu proba horiek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Proba fisikoak gainditu dituzten izangaiek soilik eginen dute proba hau.
Proba psikoteknikoak gehienez ere 50 puntuko balorazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.
NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak, organo aholku-emailea den aldetik, alkate udalburuarekin batera (lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun), behar den azterketa egin ondoren, ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak ezarriko dituzte, bai eta eginkizunak egoki betetzeko behar diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
Probak bi zati izanen ditu: lehenbizikoan, galdera-sorta bat edo batzuk eginen dira izaera orokorrari buruz eta/edo lan esparruko gaitasunei buruz. Eta bigarrenean, elkarrizketa pertsonala eta/edo taldekoa eginen da, lehenbiziko zatiko galde-sortarekin alderatzeko asmoz. Kalifikazio-epaimahaiak argitaratuko ditu, probak egin aurretik, profilari eta probei buruz garrantzitsutzat jotzen dituen gai guztiak.
d) Proba medikoak.
Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, proba medikoak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari jarraikiz.
Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa lortuko dute proba medikoetan. "Ez gai" kalifikazioa lortuz gero, deialditik kanpo geratuko dira. Deialdi honen IV. eranskinean dago baztertzeko arrazoi medikoen taula aplikagarria.
7.3. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako plazak.
Dauden plaza guztiak zehaztu ondoren –lehen oinarrian ezartzen denari jarraikiz– eta epaimahaiak osasun-azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, parte har dezaten Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarako plaza hutsak hautatzeko ekitaldian, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera-txanda.
7.4. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako plazen adjudikazioa.
Adjudikazio ekitaldia eginen da prestakuntza-ikastaroa egin aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko plazetarako.
Ekitaldi horren helburua da azkenik dauden plazak betetzea, hautaprobetan guztira lortutako puntuazio handienaren arabera.
Plaza gehiago sartzen badira deialdian eta haietakoren bat igoera-txandaren bidez bete behar bada, epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuta: bat igoera-txandako plazarako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako plaza hutsak adjudikatzeko. Plaza horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, igoera-txandako plaza hutsak adjudikatu zaizkienak kenduta, txanda irekiko plazak betetzeko.
Ekitaldi honetan plaza lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko plaza kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.
Berdinketarik gertatuz gero, lehen proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, proba psikoteknikoetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, zozketa bakarra eginen da hura hausteko, epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean.
7.5. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, hamar egun balioduneko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 3.1 apartatuko baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Cintruénigoko Udaleko Erregistro Orokorrean:
–NANaren fotokopia, bi aldeena.
–Deialdiaren 3.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen kopia, bi aldeena, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
–Deialdian eskatutako gidabaimenen kopia, bi aldeena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.
–Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baita armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren kopia.
–Hala behar izatera, deialdi honetako 8.2 apartatuaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukeraz baliatzeko agiria.
Igoera-txandako izangaiek, gainera, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
–Deialdi honen 3.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten ziurtagiriak; zein administraziotakoak diren, haietan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak eman beharko ditu.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Aurreko izapideak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, adierazita zein diren oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaiak.
Udaltzain izateko oinarrizko prestakuntza-ikastarora behin-behinekoz onartutako izangairen batek ez badu eskatutako dokumentazioa aurkezten, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, beste izangai batekin ordeztuko dira zerrendan; hain zuzen ere, probak gainditurik eta eskatzen diren baldintzak beterik, puntuazio handiena duen izangaiarekin.
Epaimahaiak oinarrizko prestakuntza-ikastarorako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan.
7.6. Praktiketako funtzionarioak izendatzea.
Polizia izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak Cintruénigoko Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira alkatearen ebazpen baten bidez, oinarrizko prestakuntza-ikastaroak iraun bitartean eta, hala behar izatera, plazaz jabetu arte, non eta aurrez ere ez diren Nafarroako administrazio publikoren bateko funtzionario.
7.7. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du oinarrizko prestakuntza-ikastaroa, eta baztertzailea izanen da. Ikastaroak jarraituko die irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuari eta aplikagarriak diren gainerako xedapenei (aipatutako foru dekretuak onetsi zuen Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua).
Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluekin, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen du Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Horretarako, ziurtagiri ofizial bat aurkeztu beharko du, frogatzen dituena, alde batetik, ikastaroetako edukiak berdinak edo baliokideak direla, eta bestetik, baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Ziurtagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Halaber, Nafarroako Segurtasun Eskolari dagokio beste ikastaro eta diploma batzuk osotasunean edo zati batean baliokidetzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago, baldin eta edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.
Prestakuntza-ikastaroan onartua izateko legezko baldintzetan dagoen izangairen bati ikastaro hori baliozkotutzat ematen baldin bazaio, plaza bera betetzeagatik Nafarroako beste administrazio publikoren batean, administrazio horrek eskatzen ahalko du ezen, behin polizia-kidego edo administrazioa hautatu ondoren, hutsik gelditzen den plaza eskain dakiola zerrendako hurrengoari; azken hori, izan ere, ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hasiera batean hautatu duen administrazioko praktikatako funtzionario gisa onartuko da prestakuntza-ikastaroan. Hain zuzen, izangai hark ezin izanen du plazaren jabetza hartu –Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutako ondorioekin–, harik eta ordezkoak prestakuntza-ikastaroa amaitu eta izendatzen duten arte.
Izangaiak, prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldata jasoko du, bai eta familia-laguntza ere, hala badagokio.
Bestetik, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta bazeuden Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste erregimen batean; kasu horretan, horrexetan segituko dute.
Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak jakinaraziko dio baja hori udalari.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan, izangaiek agintzen zaizkien proba mediko guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela frogatzeko. Proba horien bidez atzematen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario-izaera galduko dute.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiek –baldin hautapen-prozesuan baja eman ez bazaie gaitasun psikofisikoa galtzeagatik– praktiketako funtzionario izaten segituko dute plazaz jabetu arte.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako. "Ez gai" kalifikazioa jaso duten izangaiak oposiziotik kanpo geratuko dira.
7.8. Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen-prozesu osoan lortutako puntuazioak batuko dira, baita oinarrizko prestakuntza-ikastarokoak ere.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Izendapena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta igorriko du prozesua gainditu duena izendatzeko proposamena. Proposamen hori argitara emanen da deialdiaren web-fitxan (toki-erakundearen atarian) eta udalaren iragarki-taulan.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatutakoan, izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta zintzo beteko dituztela karguari dagozkion betebeharrak.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, eta Tokiko Gobernu Batzarrak erabakita, Cintruénigoko Udaleko udaltzain izendatuko dira, funtzionarioen araubidean, oposizioa gainditu duten izangaiak, txandaren eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, baldin bete badute aurreko apartatuan ezarritakoa.
Informazio hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, toki-erakundearen atarian (deialdiaren web fitxan) eta udalaren iragarki-taulan.
8.2. Plazaz jabetzea.
Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute plazaz –aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik– abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hogeigarren xedapen gehigarriarekin bat.
Plazaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario-izaera galtzea.
Ezarritako egunean plaza hartzen ez dutenek Cintruénigoko Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den plazetarako izendatuak izan ondoren, udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzako beste araubide batean; orduan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatzea.
9.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Cintruénigoko Udala da prozesu osoan parte-hartzaileez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, barne direla proba fisikoetan hartutako irudiak.
–Datuen tratamenduaren helburua da kudeatzea eta garatzea, langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarrien arabera.
–Datuen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri legitimoa legezko betebeharra da (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren –DBEO– 6.1.c artikulua), eta interes publikoa (DBEOren 6.1.e artikulua), irudiak hartzeari dagokionez, probak baloratzeko sistema osagarri gisa.
–Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izaten ahal duen bitartean. –Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
–Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala. Beste kasu batzuetan ere komunika daitezke datuak, betiere baldin oinarriturik badaude Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6. artikuluko kasuren batean.
–Parte-hartzaileek eskubidea dute datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko, edo aurka egiteko eskubidea, tratamendua mugatzeko eskubidea eta datuen eramangarritasunerako eskubidea erabiltzeko. Horretarako, jo beharko dute Cintruénigoko Udalera (Foruen plaza 1, 31592 Cintruénigo), egoitza elektronikoaren bidez (www.cintruenigo.com) edo baliatu beharko dute datuen babeserako arduradunaren posta elektronikoa (dpd@cintruenigo.com). Era berean, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetan: www.agpd.es; edo aldez aurretik aurkez dezakete datuen babeserako arduradunari zuzenduta, lehen adierazitako helbidean.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Cintruénigon, 2026ko apirilaren 13an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE-EREDUA
Izen-deiturak: | |||
NANa / nortasun-agiria | Jaioteguna | Jaioterria | |
Nazionalitatea | Egungo helbidea (kalea, zenbakia, solairua) | ||
Posta-kodea/herria | Telefono mugikorra | Telefono finkoa | |
Helbide elektronikoa | |||
AZALTZEN DUT:
Deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, oposizio bidez betetzeko Cintruénigoko Udaltzaingoan udaltzain-agentearen plaza bat (kopurua handitzen ahalko da).
Deialdiaren oinarrietan xedatuarekin bat, honako hau adierazten dut, nire erantzukizunpean:
–Ez dudala lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik, ez eta akats fisikorik edo psikikorik ere.
–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako bateraezintasunerako arrazoirik.
–Ez dudala deialdi honen IV. eranskinean ezartzen diren baztertzeko arrazoi medikoetako bat ere.
–Ez naizela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, eta diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan, eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naiz.
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea Cintruénigoko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen plaza bat (kopurua handitzen ahalko da) oposizio bidez betetzeko deialdian, hain zuzen ere ...................................................(e)ko ............. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan.
Cintruénigon, 2026ko ......aren ....(e)an.
(Sinadura)
DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA.
Tratamenduaren arduraduna: Cintruénigoko Udala. Helburua: deialdia kudeatzea eta garatzea, langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarrien arabera. Eskubideak: datuak eskuratzekoa, zuzentzekoa, ezereztekoa eta beste. Informazio zabalagoa deialdiaren 9. klausulan.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.
2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen komunak. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea: I. kapitulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua: 1. eta 2. atalak.
4.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. liburua: I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua. Zigorrak.
5.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: Salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua: zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: prozedura bereziak, II. titulua: prozedura laburtua, II. kapitulua: polizia judizialaren eta fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.
6.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.
7.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
8.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak. V. kapitulua: zehapen araubidea.
9.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.
10.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
11.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
12.–39/2015 Legea. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera. IV. titulua. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak.
13.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. III. kapitulua. Zehatzeko ahalaren printzipioak.
14.–Cintruénigoko Udalaren "Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza".
15.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa. II. kapitulua, 2. atala.
16.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio eremua. II. titulua: neurriak. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.
17.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.
18.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, ordutegi orokorra arautzen duena ikuskizun publikoetarako eta josteta jardueretarako.
19.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.
20.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.
21.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua, eta II. titulutik: 12. artikulua.
22.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua: xedapen orokorrak. VII. titulua: poliziaren arreta eta babes eraginkorra.
23.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu askatasunaren berme osoarena. V. titulua: segurtasun indar eta kidegoen jarduna.
24.–Cintruénigoko udal-mugarteko geografia, kale-izendegia eta toponimia.
Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.
III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK
1.–Banku press-a.
Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 35 kilokoa izanen da gizonendako, eta 20 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, neurtuta barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Proba hastean, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat eta aldi berean luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, edo oin batek edo biek lurzorua ukitzeari utzi ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.
Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
MARKAK ETA PUNTUAZIOAK | BAZTERTUA | GAI |
GIZONAK | 30 baino gutxiago | 30 edo gehiago |
EMAKUMEAK | 25 baino gutxiago | 25 edo gehiago |
2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).
Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur-ingurunean nola egokitzen den.
Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.
Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.
Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan –"zuen postuetara" esan eta txilibitu-soinua jo–, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metroko beste bat itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako aulki edo irteera-plataformatara igo.
Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.
–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.
Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).
DENBORA ETA PUNTUAZIOAK | BAZTERTUA | GAI |
GIZONAK | 40 segundo edo gehiago | 39,9 segundo edo gutxiago |
EMAKUMEAK | 45 segundo edo gehiago | 44,9 segundo edo gutxiago |
3.–Zalutasun proba. (Barrow-en testa).
Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.
Egiteko modua: Probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero beste aldera (grafikoko A eta B ibilbideak). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.
Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 25"8 segundo gizonezkoendako, eta 27"5 segundo emakumeendako.
Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:
–Zutoin bat botatzen badu.
–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.
–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).
Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:
–Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.
–Probarako aurreikusitako gehieneko denbora gainditzea.
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, hamarrenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.
DENBORA ETA PUNTUAZIOAK | BAZTERTUA | GAI |
GIZONAK | 24 edo gehiago | 23"9 edo gutxiago |
EMAKUMEAK | 27 edo gehiago | 26"9 edo gutxiago |
4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).
Egiteko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, txandaka zapaldu beharko dituzte ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak, edo marretatik harago. Oin baten gainean bermatuta eman behar da buelta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa izanen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.
Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe. Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:
–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
–Izangaia bere kaletik ateratzea.
–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea, muturreko marra edo haratago zapaldu gabe utzi duelako.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroen beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.
Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:
TARTEAK ETA PUNTUAZIOAK | BAZTERTUA | GAI |
GIZONAK | 10 baino gutxiago | 10 edo gehiago |
EMAKUMEAK | 8 baino gutxiago | 8 edo gehiago |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Ikusmena. Begien sistema.
–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Keratotomia erradiala.
2.–Entzumena. Entzumen-sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-eko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.
–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
3.–Mintzamena.
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.
4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.
–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.
–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.
–Zifosiak, 30° baino handiagoak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalen arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak (eragin funtzionalaren arabera).
5.–Digestio aparatua.
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.
–Uzki-esfinterreko ihesa.
6.–Bihotz-hodietako sistema.
–Bihotz-gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).
–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).
–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.
7.–Arnas aparatua.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatuak.
–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalen arabera.
–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), eragin funtzionalen arabera.
9.–Nahasmendu psikiatrikoak.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.
–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.
–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio nahasmendu errepikatuak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.
–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte-harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10.–Aparatu genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-inkontinentzia.
–Giltzurrun-polikistosia.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.
–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.
–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.
–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison-en eritasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.
–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena direla kausa, polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute.
13.–Odola eta organo hematopoietikoak.
–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14.–Bestelakoak.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio epaimahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).
15.–Azalpen orokorrak.
–Patologia baztertzaileak ebaluazio epaimahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio epaimahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio epaimahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.
–Betiere, osasun-azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen eritasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinaren indarreko idazketaren arabera (beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko), eta, era berean, ez da kontsumitu behar ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duen medikamenturik edo bestelako substantziarik, edo nabarmen eragin diezaiokeenik udaltzain lanpostuaren zereginak gauzatzeko gaitasunari.
V. ERANSKINA.–BALDINTZA FISIKO ETA PSIKIKOAK BETETZEARI BURUZKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ................................................................................................................................ (NAN: ...........................................,): adierazten dut behar diren baldintza fisikoak eta osasun-baldintzak betetzen ditudala III. eranskinean adierazitako proba fisikoak egiteko 2026ko .....................................................aren ..................(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen honako deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez bete dadin Cintruénigoko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen plaza bat (kopurua handitzen ahalko da).
Hala adierazten dut, izangai gisa, aipatu deialdiaren 7.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.
Cintruénigon, 2026ko ...........aren ....(e)an
Izpta.:
Iragarkiaren kodea: L2605533
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
