2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, akats zuzenketa eta kalifikazio-epaimahaiaren izendapena
Alkatearen 2026ko otsailaren 23ko 153. Ebazpenaren bidez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, oposizio bidez betetzeko Castejóngo Udaleko arkitekto teknikoaren plaza bat, B mailakoa eta langile lan-kontratudun finkoen araubidekoa.
2026ko apirilaren 1ean, prozedura honen parte izateko eskabideak eta beharrezko gainerako agiriak aurkezteko epea amaitu zen.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea aipatu deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Onartuen zerrenda:
NANa |
72.706.247G |
72.685.360R |
Baztertuen zerrenda:
NANa |
72.685.382T |
Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik |
Bigarrena.–Onartutako izangaiei dei egitea azterketa egiteko. Azterketa izanen da maiatzaren 14an (osteguna), 10:00etan, Kultur Etxean (Julián Gayarre kalea 4, Castejón).
Hirugarrena.–Akatsak atzeman direnez arkitekto teknikoen plaza bat betetzeko deialdian, horien zuzenketa argitaratzen da. Hona hemen:
–1. eta 13. gaiak ezabatu dira, errepikatuta baitaude.
–11. gaia egokitu da 2025eko araudi eguneratura, honela: 164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, onesten duena industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua. I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: industriako establezimenduek bete beharreko baldintzak. III. kapitulua: eraikitzea, zerbitzuan jartzea, funtzionatzea eta mantentze-lanak egitea. I., II., III. eta IV. eranskinak.
–Adierazitako zuzenketekin, gai-zerrendak 49 gai ditu guztira: 33 gai araudiari buruzko atalekoak eta 16 gai gai teknikoen atalekoak.
Laugarrena.–Kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko izendapena egiten da, honela:
–Epaimahaiburua: Noelia Guerra Lafuente, Castejóngo Udaleko alkatea.
Ordezko epaimahaiburua: Celia María Rincón Sáenz, Castejóngo Udaleko zinegotzia.
–1. epaimahaikidea: Rubén Carcar Cabrerizo, Castejóngo Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Javier Pérez Echavarrieta, Castejóngo Udaleko zinegotzia.
–2. epaimahaikidea: Ana Asensio Olaso, arkitekto teknikoa, Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialaren plantillakoa.
Ordezkoa: Ramón Lakuntza Astiz, Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko arkitekto tekniko, eraikuntzako ingeniari eta idazkari teknikoa.
–3. epaimahaikidea: Rafael Agesta Cuevas, Castejóngo Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Idoya Gurucelain Izco, Castejóngo Udaleko langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Cecilio Fernández Azcona, Castejongo Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Alberto Fernández Ejea, Monteagudoko, Tulebrasko eta Barillasko Udalen Batasuneko idazkari titularra.
Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Castejóngo Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
Castejónen, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2605464