Iragarkia
84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Oposizio-lehiaketa, gerokultoreen bost plaza betetzeko
Castejóngo alkateak, 2026ko apirilaren 9an emandako 314 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Deialdi baten oinarriak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultoreen bost plaza, lanaldi osokoak. Bi funtzionarioen araubidekoak dira, eta gainerako hiruak lan-kontratudun finkoen araubidekoak.
Bigarrena.–Hautaketa-prozedura has dadila agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea gerokultoreen bost plaza, D mailakoak, Castejóngo Udalaren zerbitzura aritzeko; bi plaza funtzionarioen araubidekoak dira, eta gainerako hiruak lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Orobat, hautapen-prozesua baliatuz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat eratuko da, sortzen diren beharrei erantzuteko.
Funtzionarioen araubideko plaza hutsek 33 eta 39 zenbakiak dituzte Udalaren plantilla organikoan, eta lan-kontratudun finkoen araubidekoak, berriz, 49, 998 eta 999 zenbakiak.
1.2. Bost plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–Txanda irekia: Funtzionarioen 1 plaza eta lan-kontratudun finkoen araubideko 2 plaza.
–Igoera txanda: Funtzionarioen 1 plaza eta lan-kontratudun finkoen araubideko 1 plaza.
1.3. Baldin igoera txandako plaza huts bat bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kualifikazioa dutela frogatzea, zeina ezarrita baitago urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuan.
Horretarako, baldintza hori frogatutzat joko da, honako titulu hauetakoren bat edo titulu baliokidea izanez gero edo hori eskuratzeko moduan egonez gero:
–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua, apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuak ezarria, edo Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen titulu baliokideak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan ezarriak.
–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak arautua, edo Arreta Soziosanitarioko teknikari titulu baliokidea, maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarria.
–Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulua, uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo Gizarte Integrazioko goi mailako teknikari titulu baliokidea, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, 2017ko abenduaren 31n zaintzaile gerontologikoaren lanbide-kategorian lanean ari zirela frogatzen duten profesionalentzat.
Halaber, baldintza hori frogatutzat joko da, titulu hauetako bat izanez gero edo hori eskuratzeko moduan egonez gero: DBHko graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidetzat hartutako beste bat. Horrez gain, honako ziurtagiri profesionaletako bat ere izan beharko du:
–Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.
–Zaintzaileen/gerokultoreen lanbide-kategoriarako salbuespenezko lanbide gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo gizarte zerbitzuetan eskumena duten autonomia erkidegoek xedatutako beste erakunde publiko batek emana.
–Zaintzaile gerontologikoen lanbide kategoriaren gaitasunak aitortzen dituen ziurtagiria, lan esperientziaren bidez eskuratutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren bidez ebaluatuak.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Castejóngo Udaleko edo Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.
2.1.3. Desgaitasuna dutenendako baldintza espezifikoak:
Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik plazaren jabetza hartzeko unera arte ere.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute Castejóngo Udalaren erregistro elektronikoan (Udalaren egoitza elektronikoan dago, helbide honetan: https://sedeelectronica.castejon.com/), edo, bestela, erabil dezakete urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@castejon.com helbide elektronikora igorri beharko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adierazi beharko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak aurkez dezake egoki iruditzen zaion dokumentazioa, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Izangaiek 20,00 euro ordaindu beharko dituzte hautapen prozeduran parte hartzeko eskubideengatik, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa egiteko eskubideagatik.
Tasa hori ordaindu beharko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES26 2100 5004 30 0200030159 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
Dagokion tasa ez ordaintzea izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko arrazoitzat hartuko da, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du ordeztuko, inola ere, eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.
Ez da azterketa-eskubiderik itzuliko baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Indarreko NANaren edo pasaportearen kopia.
Europar Batasuneko beste estatuetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun-agiri balioduna, indarra duena, non agertuko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiako herritarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontide direnek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak. Izan ere, Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak badira, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
b) 2.1.1.c) oinarriko baldintza frogatzen duen tituluaren kopia.
c) Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Castejóngo Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.
d) Parte hartzeko eskubideengatik ordaindutako tasaren egiaztagiria. Tasaren salbuespena aukeratu nahi bada, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria erantsi beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.
e) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
f) Desgaitasuna izanik, egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan edota bitartekoetan) komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eransten ahalko dituzte hura justifikatzeko.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkatearen ebazpen bidez onetsiko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zeina argitaratuko baita helbide honetan: sedeelectronica.castejon.com.
4.2. Egun horretatik aurrera, eta hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, izangai baztertuek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak aurkeztean egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.
4.3. Ez bada izangairik baztertu, behin betiko ebazpena emanen da, hurrengo oinarrian xedatutakoaren arabera.
4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota, eta halakorik bada, horiek ebatzi eta gero, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com/) argitara dadila aginduko du.
Ebazpen berean zehaztuko da, halaber, probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.5. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
4.6. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik, izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, ikusten bada baldintzaren bat ez dela betetzen denborari edo formari dagokionez, izangaiek galduko dituzte deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak, halakorik bada.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Noelia Guerra Lafuente, Castejóngo Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Celia María Rincón Sáenz, Castejóngo Udaleko zinegotzia.
1. epaimahaikidea: Idoia Sola Irisarri, Castejóngo Udalari atxikitako "Solidaridad" egoitza mistoko zuzendaria.
Ordezkoa: izendatzeke.
2. epaimahaikidea: Alicia Jiménez Morales, Castejóngo Udalari atxikitako "Solidaridad" egoitza mistoko gizarte-langilea.
Ordezkoa: Susana Gutiérrez Perelló, Castejóngo Udaleko gizarte-langilea.
3. batzordekidea: Castejóngo Udaleko lan-araubideko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
Ordezkoa: Castejóngo Udaleko lan-araubideko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
4. batzordekidea: Castejóngo Udaleko funtzionarioen ordezkariek izendatzen dutena.
Ordezkoa: Castejóngo Udaleko funtzionarioen ordezkariek izendatzen dutena.
Epaimahaikide idazkaria: Cecilio Fernández Azcona, Castejóngo Udaleko idazkari nagusia edo hark eskuordetzen duena.
Ordezkoa: izendatzeke.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
6.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak eta balorazioa.
Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu. Lehendabizi, oposizioaldia eginen da, eta ondoren, hura gainditu dutenek lehiaketaldian parte hartzen ahalko dute.
6.1. Oposizioaldia.
6.1.1. Oposizioa 2026an eginen da. Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta ebazpen horretan zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zein ordutan eginen den.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, dagokion iragarkia paratuta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com/) eta iragarki-taulan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.
Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.1.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galdetuko da deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
6.1.3. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:
6.1.4. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da, eta test motako 35 galdera erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen II. eranskinean (1. zatia. Orokorra; eta 2. zatia. Berariazkoa) agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun zuzen bakoitzeko 1 puntu emanen da, eta erantzun oker bakoitzeko, aldiz, 0,33 puntu kenduko dira.
Proba honetan 35 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.1.5. Bigarren proba.
Proba teoriko-praktikoa izanen da. Test motako 55 galdera teoriko-praktiko erantzun beharko dira idatziz, II. eranskineko 2. zatiko (berariazkoa) edukiei buruz (geriatriako zainketak). Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun zuzen bakoitzeko 1 puntu emanen da, eta erantzun oker bakoitzeko, aldiz, 0,25 puntu kenduko dira.
Bigarren proba honetan gehienez 55 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.1.6. Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hauek egiteko.
6.1.7. Oposizioko bi probak plika sistemaren bidez eginen dira.
6.1.8. Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.1.9. Epaimahaiak egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com) argitaratuko ditu ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, pliken zenbakiekin, eta adieraziko ditu plikak irekitzeko eguna eta ordua. Plikak ireki ondoren, bost egun balioduneko epea emanen zaie izangaiei alegazioak edo azterketa berrikusteko eskaerak aurkez ditzaten.
6.1.10. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertuko ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.
6.2. Lehiaketaldia.
6.2.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:
–Laneko eskarmentua.
a) Gerokultore gisa aritu izana, lanaldi osoan, Foru Komunitateko Administrazioaren, Estatuko eta beste autonomia-erkidegoetako administrazioaren eta/edo toki-erakundeen egoitza-zentroetan: 1 puntu urte bakoitzeko, eta 3 puntu gehienez.
b) Gerokultore gisa aritu izana, lanaldi osoan, egoitza-zentro pribatuetan (irabazi asmoekin edo gabe): 0,5 puntu urte bakoitzeko, eta 2 puntu gehienez.
c) Klinikako laguntzaile gisa aritu izana, lanaldi osoan, egoitza-zentro edo ospitale publiko zein pribatuetan: 0,25 puntu urte bakoitzeko, eta 2 puntu gehienez.
–Elikagaien manipulatzailearen txartela edukitzea (baldin eta 2013az geroztik eskuratu bada): 1 puntu.
–Erizaintzako titulua edukitzea: 1 puntu.
–Geriatriako eta/edo gerontologiako prestakuntza-ikastaroak egin izana (50 ordutik gorakoak): 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko, eta 1 puntu gehienez.
6.2.2. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.
6.2.3. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak berrikusi eta baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
6.2.4. Lehiaketaldia amaitzean, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitaratuko du egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com) eta iragarki-taulan.
6.2.5. Lehiaketaldian eskuraturiko puntuak oposizioaldian lortutako puntu guztiei batuko zaizkie, eta horren emaitza izanen da oposizio-lehiaketan guztira eskuraturiko puntuazioa.
7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Idazkaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta lehenengo ariketakoa, gero, ordena horretan, eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa eginen da.
8.–Baldintzak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Castejóngo Udaleko alkateak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek deialdiaren 2.1.1 c) atalean eskatzen den baldintza betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz.
8.2. Castejóngo Udaleko alkateak, 10 egun balioduneko epean, plaza hutsak hautatzeko ekitaldiaren deialdia eginen du. Horretarako, argitaratuko du hautatu beharreko bost plaza hutsen zerrenda eta hautagaien zerrenda, plazok hautatzeko duten lehentasunaren arabera ordenatuta, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, izangaiek frogatutako betebeharrak adieraziko dira.
Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, adieraziko dute nahiago dituzten plaza hutsen hurrenkera, gerokultorearen lanposturako.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko plaza hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira oposizio-lehiaketa gainditu eta eskainitako plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
Kontratatzeko proposamena argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com/).
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean:
A) Castejóngo Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dituela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B) Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoek, hots, Castejóngo Udala ez den beste administrazio bateko langile finkoek, aurreko ataleko agiriez gain, aurkeztu beharko dute ziurtagiri bat non frogatuko baitira aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak, hau da, honako hauei buruzkoa: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.
C) Castejóngo Udalaren zerbitzuko langile finko diren izangaiek espedientean ez egoteagatik eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, behar izanez gero.
D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak: Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Frogagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak. Horrek ez du deusetan galaraziko parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Castejóngo Udaleko alkateak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Udal Idazkaritzak adierazten badu beste agiriren bat beharrezkoa dela, proposaturiko izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.6. Epaimahaiak, halaber, beste proposamen bat igorriko dio alkateari, jasoko duena prozesua gainditu duten gainerako izangaien zerrenda. Izangai horiek, bada, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda batean sartuko dira, sortzen diren premiei erantzuteko. Aurreko zerrendak indarra galtzen duenean, hura ordezkatuko du, eta zerrenda berriak urtebeteko indarraldia izanen du. Dena den, haren indarraldia luzatzen ahalko da; 4 urtez, gehienez ere.
10.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.
10.1. Alkateak izangaia funtzionario izendatuko du, edo kontratatuko du (plazaren araubide juridikoaren arabera), gerokultore gisa aritzeko, eta ebazpen bat emanen du plaza hutsak esleitzeko aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.
10.2. Funtzionarioen plazei dagokienez, izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak bihurtuko dira nominako eta plantillako funtzionario, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
10.3. Lan-kontratu finkoen araubideko plazei dagokienez, izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak bihurtuko dira langile lan-kontratudun finko, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudun finkoen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
10.4. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, galduko dituzte Castejóngo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 9.4 deialdian ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.5. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.6. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako plaza hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko plazak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.
11.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, honako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:
a) Probak gainditu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehen ariketan probaren gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.
11.2. Alkateak emandako ebazpen bidez onetsiko dira bi zerrenda horiek eta zerrendok kudeatzeko arauak. Gaur egun indarrean dagoen zerrendarekin batera aplikatuko dira, zerrenda iraungi arte epea betetzeagatik.
11.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, jokatuko da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
11.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
11.5. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
11.6. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak; betiere, galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
11.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek ezarritako moduan frogatu beharko dituzte.
11.8. Desgaitasuna dutenei dei egiten zaienean aldi baterako kontratazioetarako, frogatu beharko dute desgaitasuna bateragarria dela kontratuaren bidez beteko duten lanpostuarekin.
12.–Errekurtsoak.
12.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
12.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
13.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Castejóngo Udala.
Helburua: Ematen diren datu pertsonalak Udalak egindako hautapen-prozesuan erabiliko dira, udal eskumenak gauzatzeko.
Oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.e artikulua; tratamendua beharrezkoa da, bete dadin eginkizun bat interes publikoaren aldekoa, edo botere publikoak erabiltzeko (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina).
Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuen hartzaileak: datuak sindikatuei, langileen batzordeei, epaileei eta auzitegiei laga dakizkieke, prozeduran interesa duten pertsonei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, Udalaren erregistrora edo egoitza elektronikora joz.
Castejónen, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
I. ERANSKINA.–HAUTAKETA-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA.
Izen-deiturak: .........................................................................................................................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ...................................................................... (edo balio bereko beste agiriren bat), sorteguna: ..............(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n, sorterria: ...................................... (..........................................), nazionalitatea: .............................................................; egungo bizitokia: ....................................... (..............................................), kalea: ......................................................................., posta kodea: ............................, telefonoa: ............................. eta posta elektronikoa: ..............................................................................................................................
ADIERAZTEN DUT:
–Eskatzen dudala deialdi honen parte hartzea: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultoreen bost plaza, Castejóngo Udalaren zerbitzura aritzeko; bi plaza funtzionarioen araubidekoak dira, eta gainerako hiruak lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Deialdia argitaratu zen zenbaki hau duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean: .........................................
–Ez nagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez naizela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik, ez eta diziplinazko kaleratze bidez despeditua izan.
–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
–Baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
Desgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala (gaitasun desberdinak dituztenek bakarrik bete behar dute).
Aurkezten dudala zinpeko aitorpena edo hitz ematea, frogatzen duena ez dudala nire Estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik (atzerriko nazionalitatea dutenek bakarrik bete behar dute).
Horrenbestez,
ESKATZEN DUT:
Eskabide hau ontzat eman eta aipatu deialdian onar nazatela.
Castejónen, 2026ko ................................................ren ......(e)(a)n
(Sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. zatia – Orokorra.
1. gaia–7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa). Herritarren eskubideak eta betebeharrak (18. art.). Antolamendua (19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak). Eskumenak (25. eta 26. artikuluak).
2. gaia–2568/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzkoa (1986ko 305. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa). Antolamendua eta eskumenak (35., 41., 46., 47., 49., 50. eta 123. artikuluak).
3. gaia–6/1990foru Legea, Nafarroako Toki Administraziori buruzkoa(1990eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa). I. titulua, I. kapitulua; 1., 2., 3. eta 4. atalak. IV. titulua, I. eta II. kapituluak. VI. titulua.
4. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea: Udalen funtzionamendua (77. art.). Zerbitzu publikoak. (189., 190., 191. eta 192 art.). Langileria. (233., 236. eta 237. art.).
5. gaia–251/1993 Legegintzako Doru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuari buruzkoa (1993ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa). Funtzionario publikoak. I., II. eta V. kapituluak. Lan-araubidean kontratatutakoak (94., 95. eta 96. art.).
6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. VI. titulua: Legegintzako ekimena, eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.
7. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea.
8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datu-babesaren printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.
9. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.
10. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa.
11. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: Eskubideak eta betebeharrak; II. titulua: Gizarte zerbitzuen sistema publikoa. I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. Kapitulua, Gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren elementuak.
12. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, hizpide dituena autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak.
13. gaia.–221/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruan (irailaren 8ko 79/2021 Foru Dekretuak aldatua). I. kapitulua. Xedapen orokorrak; II. kapitulua. Medikuaren aginduzko lotura neurriak erabiltzeko prozedura; III. kapitulua. Larrialdiko prozedura, medikuaren agindurik gabe lotura fisikoak aplikatzeko; IV. kapitulua. Loturen erabilerako bermeak.
14. gaia.–186/2014 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, hirugarren adineko eta desgaitasuneko egoitzetan loturak erabiltzeko protokoloa onesten duena (2014ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa). Deskripzioa/helburuak; Nori zuzentzen zaion; Inplikatutako profesionalak; Prozedura; Loturen erabileraren kontrola eta erregistroa; Berrikuspena.
15. gaia.–Castejóngo Solidaridad egoitza mistoa. Jarduerak. Funtzionamendua. Egoitzan onartzeko eta egoteko araudia.
2. zatia.–Berariazkoa.
16. gaia.–Zentro soziosanitarioak. Helburu asistentzialak. Zentroen eta erabiltzaileen sailkapena.
17. gaia.–Zaintzaile gerontologikoa egoitzetan: eginkizunak eta zereginak. Zaintzaile gerontologikoen etika profesionala. Tratu eta jarrera egokiak arretan. Sekretu profesionala.
18. gaia.–Zahartze fisiologikoaren eta patologikoaren ezaugarriak. Alderdi orokorrak. Zahartzearen ezaugarri eta alderdi psikosozialak. Prebentzio neurriak eta oinarrizko zainketak.
19. gaia.–Nahasmendu neurologikoak, psikiatrikoak eta dementziak. Prebentzioa, detekzioa eta zainketak. Egoerak menperatzea, eta nola jokatu jokabidearen nahasmenduen aurrean.
20. gaia.–Hilurreneko adinduna, eta heriotza. Zainketak bizitzaren bukaeran.
21. gaia.–Zahar etxeko egoiliarraren higienea eta garbitasuna. Azalaren eta mukosen oinarrizko zainketak. Presio-ultzerak. Prebentzio neurriak eta jarrera aldaketak.
22. gaia.–Ohean dagoen pertsonaren zainketa orokorrak. Mugiezintasunaren ondorioak.
23. gaia.–Zahar etxeko egoiliarraren logela. Ohea apaintzea.
24. gaia.–Zaintzailea, mendekoak garraiatu eta mugitu behar direnean.
25. gaia.–Inkontinentzia eta idorreria. Oinarrizko zainketak.
26. gaia.–Nutrizioa eta dietetika; hidratazioa adindunengan. Kontzeptu orokorrak. Nutrizioaren eta hidratazioaren zainketak. Nutrizio enterala.
27. gaia.–Jarduera fisikoa. Mugitu beharra. Noraezean ibiltzea, ezegonkortasuna ibiltzean. Erortzeak eta istripuak.
28. gaia.–Laguntza produktuak. Motak eta argibideak.
29. gaia.–Aisialdia eta terapia okupazionala. Eguneroko jarduerak. Zaintzailearen parte-hartzea.
30. gaia.–Sindrome geriatriko handiak eta adineko pertsonen ohiko beste arazo batzuk. Lotura fisiko eta kimikorik gabeko zainketak.
31. gaia.–Zaintzaileen arreta, pertsonarengan zentratutako arreta integralerako ereduaren arabera. Printzipio gidariak. Zahar etxeko arreta eta banakako arreta.
32. gaia.–Zaintzaileek esku hartzeko oinarrizko trebetasunak: behaketa, enpatia eta entzute aktiboa.
33. gaia.–Adineko pertsonen aurkako tratu txarrak. Motak. Detekzioa eta prebentzioa.
Iragarkiaren kodea: L2605433
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
