84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bitartez, administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila) sortzen diren beharrak aldi baterako bete daitezen

Burlatako Udalak, alkateak 2026ko apirilaren 15ean emandako 784-2026 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat eratzekoa, administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila) sortzen diren beharrak aldi baterako bete daitezen.

Deialdiaren oinarriak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan daude. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10718

Burlatan, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2605635