1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko urtarrilaren 29an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00494.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100494 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–Lote bakarra:
1. ondasuna.–Erregistrokoa: Tuterako 12.489 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 230. liburuko 1.288 liburukiko 70. folioan inskribatua. IDUFIR: 31018000807796. BOST.–Tuteran, Santa Ana etorbidearen eta Fuente de los Canónigos kalearen artean dagoen eraikin osotik bat zenbakia duen etxean, hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza edo pisua, C motakoa. Hirurogeita hamar metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, laurogeita bat metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratuko azalera eraikia, eta honako hauek ditu: sukaldea, jangela, hiru logela, bainugela, jakitokia, armairuak, atondoa, pasabidea eta balkoiak. Mugakideak: Iparrean eta hegoan, barneko patioa; ekialdean, eskailera zuloa, igogailuaren kutxa eta solairu bereko ezkerreko etxebizitza; eta mendebaldean, bi zenbakiko etxea. Eranskin gisa, bederatzigarren solairuan dagoen trasteleku bat dagokio. Higiezin osotik, ehuneko zortziehun eta hogeita hamahiru milareneko partaidetza dagokio.
Katastrokoa:
- Etxebizitza: Tuteran, 3. poligonoko 1046. lurzatian, 1. azpiarean, 8. hiri-unitatean;
- Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002092281ZP.
- Trastelekua: Tuteran, 3. poligonoko 1046. lurzatian, 1. azpiarean, 30. hiri-unitatean;
- Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002092303HT.
2. ondasuna.–Erregistrokoa: Tuterako 33.858 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 726. liburuko 2.961 liburukiko 122. folioan inskribatua. IDUFIR: 31018000276349. laurogeita hamazazpi A-1.–Sarbideetarako lokala, beheko solairuan, lokalaren ezkerreko aldetik sartuta, Tuteran, Juan Antonio Fernández kaleko 3 zenbakian, 3. poligonoko 1046. lurzatian. Berrogeita lau metro eta laurogei dezimetro karratuko azalera eraikia du. Mugakideak: sartu eta eskuinean, jatorrizko finkaren gainerakoa; ezkerrean, bat eta bi zenbakietako etxeetan sartzeko ataria eta Carmen eta Felisa Zaldívarren etxea; atzealdean, jatorrizko finkaren gainerakoa. Partaidetza kuota: ehuneko zero oso eta berrehun eta berrogei milaren.
Katastrokoa: Tuteran, 3. poligonoko 1046. lurzatiaren zatia da.
33.858 finka, higiezinaren elementu pribatiboetarako sarbidea ematen duen eremua den aldetik, "elementu komuntzat" hartuko litzateke; Nafarroako Lur Ondasunen Erregistroan ez dago "higiezin unitate" gisa islatuta, eta haren azalera unitate bakoitzekoan jasanarazia dago, beste elementu komun bat bezala. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren aburuz, bi finken betearazpena lote bakarrean egin behar da.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko apirilaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2605820