1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
126/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita musikako goi mailako arte irakaskuntzen graduko ikasketetara sartzeko probak egin ditzaten ohiz kanpoko goiztiartasuna duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonek, Nafarroako Foru Komunitatean.
Goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituen eta arte irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen azken xedapenetako bigarrenak ezabatu egin du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 69. artikuluaren 5. apartatua, zeinak ezartzen baitzuen hemezortzi urtetik gorakoak zuzenean sartzen ahal zirela goi mailako arte irakaskuntzetara, hezkuntza administrazioek araututako eta antolatutako berariazko proba bat gainditu ondotik (proba horrek egiaztatzen du izangaiak badituela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak), eta musikako edo dantzako goi mailako ikasketetara sartzeko gutxieneko adina hamasei urtean ezartzen du.
Bestalde, ekainaren 7ko 1/2024 Legearen 7.3 artikuluak ezartzen duenez, Gobernuak, autonomia erkidegoei eta Arte Irakaskuntzen Kontseilu Gorenari kontsulta egin ondotik, zehaztuko du zein egoeratan sartzen ahalko diren goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketa jakin batzuetara (salbuespen gisa) beren arte diziplinan ohiz kanpoko gaitasuna edo goiztiartasuna erakutsi dutenak, nahiz eta ez bete 1.a) apartatuan aipatzen diren baldintzak. Nolanahi ere, modu horretara sartzen direnek, 1.b) apartatuan aipatzen den berariazko probaz gain, beste proba bat gainditu beharko dute, izangaiak Batxilergoa bukatzean izatea aurreikusten diren funtsezko gaitasunen garapena lortu duela frogatzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren IV. kapituluan eta dagokion garapen araudian aurreikusitakoaren arabera. Hezkuntza administrazio eskudunek, beren eskumenak gauzatzean, proba hori arautzeko eta antolatzeko ardura izanen dute.
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren 2026ko martxoaren 18ko txostena ikusirik, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko probarako deitzea Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonei, ebazpen honen I. eranskin gisa eransten diren oinarrien arabera.
2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Inklusio Atalari, Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1.–Xedea eta eremua.
Ebazpen honen xedea da musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko probarako deialdiko sarbidea arautzea Nafarroako Foru Komunitatean ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonentzat.
2.–Inskribatzeko baldintzak.
Proban inskribatzen ahalko dira, musikako goi mailako arte irakaskuntzetan sartu nahi eta agiri hauetakoren bat ez dutenak: Batxilergoko titulua, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, goi mailako arte irakaskuntzen titulua, unibertsitateko titulua edo goi mailako teknikari titulua. Inskribatzeko baldintza izanen da 16, 17 edo 18 urte betetzea 2026. urte naturalean.
3.–Probaren egitura eta antolaketa.
3.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba hiru irakasgaik osatzen dute:
–Gaztelania edo Euskara.
–Artearen Historia edo Espainiako Historia.
–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa.
Irakasgai bakoitzaren curriculum-erreferentzia izanen da jasota dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 72/2022 Foru Dekretuan.
3.2. Proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.
3.3. Gaztelaniako ariketan eta Euskarako ariketan gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko da, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.
4.–Proba egiteko egokitzapenak.
4.1. Desgaitasunen bat duten pertsonek ezin badituzte probak ohiko baliabideekin egin, proba egiteko beharrezkotzat joko den egokitzapen mota adierazi beharko dute. Desgaitasun-egoera frogatzeko, erakunde eskudunak emandako minusbaliotasun-mailaren ebazpena edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, irizpen tekniko fakultatiboarekin batera.
4.2. Hezkuntza-premia bereziak, ikaskuntzaren edo arretaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak edo beste egoera pertsonal batzuk dituzten izangaiek dena delako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiririk ez badute, osasungintzako profesionalek edo espezialistek emandako irizpen teknikoa edo txosten klinikoa aurkeztu beharko dute, hartan agertuko baita eskaturiko egokitzapena justifikatzen duen diagnostikoa. Txostenean, halaber, profesionalaren identifikazioa eta elkargokide-zenbakia agertuko dira. Halakorik ezean, ebazpen honen III. eranskina aurkeztuko dute (Ikasleek hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzeko agiria), izangaia matrikulatuta egon den azken ikastetxeko orientatzaileak sinatua eta zigilatua (ikasleak ikastetxe horretan eginak izanen ditu derrigorrezko ikasketak edo derrigorrezkoaren ondokoak), eta eranskin horretan agertuko da zer egokitzapen proposatzen diren pertsona horrentzat.
Epaimahaiak denborak eta baliabideak egokitzeko egoki diren neurriak hartuko ditu.
5.–Probetan inskribatzea eta dokumentazioa.
Ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek honako hauek aurkeztu beharko dituzte musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko probak egiteko:
–Inskripzio-orria, ebazpen honen II. eranskinean jasotako ereduaren arabera, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko dagokion web-fitxatik, proba egiteko aukeratutako hiru irakasgaiak adierazita.
Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia-agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldeetatik.
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketako kontuan Nafarroako Foru Komunitateko ohiz kanpoko goiztiartasuna adierazten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonak musikako goi mailako arte irakaskuntzetan graduko ikasketak egiteko proban inskribatzeko tasaren kontzeptuan hitzartutako zenbatekoa sartu izana ziurtatzen duen gordekina.
–Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena, desgaitasunaren ziurtagiriarena edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena.
–Kasua bada, eranskin honen 4. oinarrian aipatzen den egiaztagiria.
6.–Proban inskribatzeko tasak.
Honako hauek dira proban inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 36. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 36.5 artikuluan ezarritako onura fiskalak:
–Proba egiteko inskripzioa: 18 euro.
–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.
–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontidea, bikotekide egonkorra eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: dohainik.
Proban inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutunaren inprimakia bete beharko da, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko dagokion web-fitxaren bidez.
7.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.
Eskaera, aipatu dokumentazioarekin batera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera igorriko da (Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusia, Hezkuntza Departamentua), eta honela aurkezten ahalko da:
–Bertaratuta: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da eskaera, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da. Izangaiak, aurkezpenaren egun berean, ensearti@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, iragarri beharko du dokumentazioa igorri duela, igorpenaren gordailu eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera.
–Telematikoki, online, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxatik.
Izangai bakoitzak eskaera bakar bat bete beharko du inskribatzeko. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkeztu den azkena soilik joko da baliozkotzat.
Inskribatzeko epea 2026ko maiatzaren 4tik 7ra bitartekoa izanen da, biak barne.
8.–Eskaera onartuak eta baztertuak.
Inskripzioak formalizatzeko ezarritako epea bukatu ondotik, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak onartu diren eskatzaileen izenen lehenbiziko zerrenda argitaratuko du, baita baztertutako eskatzaileen izenen zerrenda ere, baztertzeko arrazoia azalduta, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan).
Baztertutako eskatzaileek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, baztertzeko arrazoia zuzentzeko moduko dokumentazioa aurkezteko edo erreklamazio bat aurkezteko. Dokumentazioa Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera igorriko da, eta eranskin honen 7. oinarrian ezarritako edozein tokitan aurkezten ahalko da. Atal horrek balizko erreklamazioei erantzunen die, eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko du, lehenago aipatutako bide berberak erabiliz. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia zehaztuko du.
9.–Proba egiteko tokia eta egunak.
Proba Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eginen da (Musikaren Hiria, Antonio Pérez Goyena pasealekua 1, Iruña). Hala ere, kasuren batean beste espazio batzuk erabili behar badira, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atala arduratuko da horren berri emateaz behar bezala eta behar besteko aurrerapenarekin; dagokion web-fitxan eginen du hori.
Sarrera-proba deialdi bakar batean eginen da, 2026ko maiatzaren 20tik aurrera, eta behar besteko aurrerapenarekin iragarriko da, aurreko paragrafoan adierazitako bidea erabiliz.
10.–Probara deitzea eta aurkeztea.
10.1. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren nortasun txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna frogatzeko behar den dokumentazioa ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.
10.2. Ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak "ez aurkeztutzat" joko dira ariketa horretan edo horietan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horien puntuazioa 0 izanen da.
11.–Probak kalifikatzea eta gainditzea.
11.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba osatzen duen irakasgaietako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.
11.2. Probaren azken kalifikazioa hauxe izanen da: probaren irakasgaietan lortzen diren noten batezbesteko aritmetikoa, 0tik 10era adierazia (bi dezimalekin). Gainditzeko, 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira.
11.3. Kalifikazio-akten arabera, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da behin-behineko puntuazioak dituen zerrenda bat (www.nafarroa.eus orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan).
Aipatu puntuazioen aurka, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, argitalpenaren ondoko lehen egun balioduna bukatu arte. Halakoetan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du, eta egiaztatuko du kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziozkorik edo aritmetikorik egin den.
Era berean, epaimahaiak ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.
Erreklamazioak ebatzi ondotik, bide berberak erabilita, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda bat argitaratuko da.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da behin betiko emaitzen kontra, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, komunikazioa jakinarazi eta hilabeteko epean.
12.–Epaimahaiak.
Epaimahai bakarra eratuko da; epaimahaia osatuko dute epaimahaiburu batek eta gutxienez hiru epaimahaikidek (nolanahi ere bakoitia izanen da epaimahaikide kopurua).
Epaimahaia osatuko dute karrerako funtzionarioek, Katedradunen eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegokoek; horietako bat izanen da epaimahaiburua. Epaimahaikide gazteena arituko da idazkari.
Epaimahaikideak izendatuko dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
13.–Egiaztagiriak.
13.1. Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat igor diezaioten; bertan, GAI jartzen duen aipamenarekin batera, lortutako kalifikazioa jasoko da, zenbakiz adierazita eta bi dezimalekin.
13.2. Ziurtagiri hori Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean jasotzen ahalko dute interesdunek (Kale Nagusia 65, 31001 Iruña), 2026ko ekainaren 12tik aurrera.
14.–Dokumentazioa gordetzea.
Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako graduko ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2026. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proben prozesuan sortzen den dokumentazio guztia Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean gordeko da, probak egin eta gutxienez bi hilabetez, salbu eta aurkeztu diren erreklamazioei dagokien dokumentazioa, zeina gorde beharko baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epean.
Iragarkiaren kodea: F2604753