Iragarkia
84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
26/2026 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzeko prozedura, 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Nafarroako Gobernuaren 2025eko azaroaren 12ko Erabakiaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren 2026ko apirilaren 1eko Erabakiaren bidez aldatu baitzen, baimena eman zitzaion Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiari Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna finantzatuko duen urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2026-2027, 2027-2028, 2028-2029 eta 2029-2030 ikasturteetarako.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 391/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza itunak berritzeko eta hezkuntza itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza etapetan. (2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 8koa). Ebazpen hori geroago aldatu zen, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 20koa).
Burlatako Irabia/Izaga eta Iruñeko Miravalles/Redín ikastetxe pribatu itunduei ez dagokie ituna berritzea Batxilergoko etaparako, oraindik indarrean baitute ituna. Izan ere, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 102/2024 Ebazpenaren bidez, hezkuntza etapa horretarako hezkuntza ituna sinatu zen 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako.
Ikusirik eranskinetan adierazitako gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuek hezkuntza itunak berritu eta izenpetzeko egin dituzten eskaerak; ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako txostenak, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuaren txostena eta Langileriaren Zuzendaritza Nagusiaren, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren eta Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren txostena; baita Itunen Batzordeak 2026ko martxoaren 26an egindako proposamena ere, bidezkoa da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko itunak berritzea.
Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza itunak berritzea ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatzen diren ikastetxe pribatuekin, bat etorriz Itunen Batzordeak hartutako erabakiekin.
2. Ebazpen honen bidez berritzen diren hezkuntza itunak indarrean egonen dira 2026ko irailaren 1etik 2030eko abuztuaren 31ra arte.
3. Ezestea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko eskatutako unitateak ituntzea ebazpen honen III. eta IV. eranskinetan zerrendatzen diren ikastetxe pribatuekin, Itunen Batzordeak hartutako erabakiaren arabera.
Horiek ezestearen arrazoiak ebazpen honen III. eta IV. eranskinetan zehazten dira, kontuan hartuta, halaber, aurrekontu baliabideak eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hezkuntza eskaintzaren programazio horren helburua da dauden eskolatze beharrak asetzea. Horretarako, ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pribatuak erabiliko dira, baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.
4. Ezestea ebazpen honen V. eranskinean agertzen den ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza ituna berritzeko eskaera, Itunen Batzordeak hartutako erabakiaren arabera.
Ebazpen honen V. eranskinean aipatzen diren arrazoiengatik ezesten da, kontuan hartuta, halaber, aurrekontu baliabideak eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hezkuntza eskaintzaren programazio horren helburua da dauden eskolatze beharrak asetzea. Horretarako, ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pribatuak erabiliko dira, baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera.
5. Ebazpen honen bidez berritzen diren hezkuntza itunak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zehazten diren unitateetarako dira, deusetan galarazi gabe Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluaren arabera bidezko diren aldaketak egitea (416/1992 Foru Dekretua, abenduaren 14koa).
6. Aurreko atalean xedatutakoa dela-eta gerta litezkeen aldaketak gorabehera, ikastetxeek ituna berritzea ahalbidetu duten baldintzak betetzen segitu beharko dute ituna indarrean den bitartean.
7. Ikastetxeen Finantzaketaren Atalak telematikoki bidaliko die ikastetxeei hezkuntza ituna formalizatzeko agiri administratiboa, Langileriaren zuzendari nagusiak elektronikoki sinaturik, ikastetxeetako legezko ordezkariak elektronikoki sina dezan.
8. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
9. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
10. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
11. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari; Langileriaren Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari; Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari; Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari; Eskolatze Batzorde Nagusiaren presidenteari; Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari; Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari; eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 10ean.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO ITUNA BERRITZEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | ESKATUTAKO UNITATEAK | UNITATE |
ALTSASU | SAGRADO CORAZÓN | 2 | 2 |
ALTSASU | IÑIGO ARITZA IKASTOLA | 3 | 3 |
ARBIZU | ANDRA MARI IKASTOLA | 1 | 1 |
AIEGI | MATER DEI | 6 | 6 |
BARAÑAIN | SANTA LUISA DE MARILLAC | 6 | 6 |
BERA | LABIAGA IKASTOLA | 3 | 2 |
BERA | SAGRADO CORAZÓN - JESUSEN BIHOTZA | 2 | 1 |
BURLATA | AMOR DE DIOS | 3 | 3 |
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 15 | 15 |
BURLATA | NOTRE DAME | 3 | 3 |
BURLATA | REGINA PACIS | 3 | 3 |
ZIZUR TXIKIA | MIRAVALLES | 18 | 18 |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 12 | 11 |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 6 | 5 |
LIZARRA | SANTA ANA | 6 | 5 |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | 3 | 3 |
FONTELLAS | ARGIA IKASTOLA | 3 | 3 |
LESAKA | TANTIRUMAIRU IKASTOLA | 2 | 1 |
LODOSA | LA MILAGROSA | 3 | 3 |
IRUNBERRI | ARANGOITI IKASTOLA | 2 | 1 |
MENDABIA | NTRA. SRA. DE LOS DOLORES | 5 | 4 |
MUTILOA | LUIS AMIGÓ | 12 | 11 |
IRUÑA | CALASANZ | 6 | 6 |
IRUÑA | CLARET LARRAONA | 6 | 6 |
IRUÑA | DOMINICAS | 6 | 6 |
IRUÑA | JESUSEN ALABAK | 6 | 6 |
IRUÑA | JASO IKASTOLA | 6 | 6 |
IRUÑA | LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK | 9 | 7 |
IRUÑA | LICEO MONJARDÍN | 12 | 12 |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 9 | 7 |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 9 | 8 |
IRUÑA | SAN CERNIN | 12 | 11 |
IRUÑA | SAN IGNACIO | 12 | 12 |
IRUÑA | SANTA CATALINA-LABOURÉ IKASTETXEA | 3 | 3 |
IRUÑA | SANTA RAFAELA MARÍA | 6 | 6 |
IRUÑA | SANTA TERESA DE JESÚS | 6 | 6 |
IRUÑA | SANTÍSIMO SACRAMENTO | 3 | 3 |
IRUÑA | VEDRUNA | 6 | 6 |
ZANGOZA | ZANGOZAKO IKASTOLA | 3 | 2 |
SARRIGUREN | SANTA MARÍA LA REAL | 12 | 10 |
TAFALLA | ESCUELAS PÍAS | 6 | 5 |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA | 3 | 2 |
TUTERA | ANUNCIATA | 9 | 9 |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | 12 | 12 |
VIANA | ERENTZUN IKASTOLA | 3 | 3 * |
ATARRABIA | LA PRESENTACIÓN | 3 | 3 |
ATARRABIA | PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA | 9 | 9 |
* Itundutako unitateetako bat 2026/2027 ikasturterako da aldi baterako. | |||
II. ERANSKINA.–BATXILERGOKO ITUNA BERRITZEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | ESKATUTAKO UNITATEAK | UNITATE |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 8 | 7 |
LIZARRA | NUESTRA SEÑORA DEL PUY | 6 | 4 |
MUTILOA | LUIS AMIGÓ | 6 | 6 |
OLATZ | SALESTARRAK | 2 | 2 |
IRUÑA | CALASANZ | 6 | 6 |
IRUÑA | CLARET LARRAONA | 4 | 4 |
IRUÑA | DOMINICAS | 4 | 4 |
IRUÑA | JESUSEN ALABAK | 6 | 5 |
IRUÑA | LICEO MONJARDÍN | 8 | 8 |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 4 | 4 |
IRUÑA | SAN CERNIN | 8 | 8 |
IRUÑA | SAN IGNACIO | 8 | 8 |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 6 | 6 |
IRUÑA | SANTA TERESA DE JESÚS | 4 | 4 |
IRUÑA | VEDRUNA | 4 | 4 |
SARRIGUREN | SANTA MARÍA LA REAL | 7 | 7 |
TUTERA | SAN FRANCISCO JAVIER | 8 | 8 |
ATARRABIA | PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA | 6 | 6 |
III. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOAN ESKATUTAKO UNITATEAK EZESTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | EZETSITAKO UNITATEAK | ARRAZOIA |
BERA | LABIAGA IKASTOLA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
BERA | SAGRADO CORAZÓN - JESUSEN BIHOTZA | 1 | Unitate bat 416/1992 Foru Dekretuaren 17.1 c) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuta itundu bada ere, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
LIZARRA | SANTA ANA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
LESAKA | TANTIRUMAIRU IKASTOLA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
IRUNBERRI | ARANGOITI IKASTOLA | 1 | Unitate bat 416/1992 Foru Dekretuaren 17.1 c) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuta itundu bada ere, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
MENDABIA | NTRA. SRA. DE LOS DOLORES | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
MUTILOA | LUIS AMIGÓ | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
IRUÑA | LA COMPASIÓN-ESKOLAPIOAK | 2 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko bi unitate ituntzea ezesten da, ez dutelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate horiek ez dira beharrezkoak baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 2 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko bi unitate ituntzea ezesten da, ez dutelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate horiek ez dira beharrezkoak baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
IRUÑA | SAN CERNIN | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
ZANGOZA | ZANGOZAKO IKASTOLA | 1 | Unitate bat 416/1992 Foru Dekretuaren 17.1 c) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuta itundu bada ere, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
SARRIGUREN | SANTA MARÍA LA REAL | 2 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko bi unitate ituntzea ezesten da, ez dutelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate horiek ez dira beharrezkoak baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
TAFALLA | ESCUELAS PÍAS | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatze beharrak asetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Unitate hori ez da beharrezkoa baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. Era berean, kontuan hartu behar da eremu horretan hutsik dauden eskolako postuak badaudela, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA | 1 | Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2, 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
IV. ERANSKINA.–BATXILERGOAN ESKATUTAKO UNITATEAK EZESTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | EZETSITAKO UNITATEAK | ARRAZOIA |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 1 | Batxilergoko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
LIZARRA | NUESTRA SEÑORA DEL PUY | 2 | Batxilergoko bi unitate ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
IRUÑA | JESUSEN ALABAK | 1 | Batxilergoko unitate bat ituntzea ezesten da, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna ez betetzeagatik (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak egindako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 109. eta 116. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, eta baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera. |
V. ERANSKINA.–HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKO HEZKUNTZA ITUNA BERRITZEKO ESKAERA EZESTEA
UDALERRIA | IKASTETXEA | ARRAZOIA |
LODOSA | IBAIALDE IKASTOLA | Haur Hezkuntzako 2. zikloko ituna berritzea ezesten da, ez duelako betetzen eskolatzeko beharrak betetzeko betekizuna, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera. Halaber, ez du betetzen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 391/2025 Ebazpenean ezarritako batez besteko ratioaren eskakizuna (ebazpen hori Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 21/2026 Ebazpenak aldatu zuen), kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren esparruan, gauzatutako aurrekontu erabilgarritasuna eta hezkuntza eskaintzaren programazioa. Baliabide publikoak ekonomikoki eta eraginkortasunez erabiltzeko printzipioaren arabera, itun hori ez da beharrezkoa, kontuan izanik herri berean eta hizkuntza eredu berean badirela behar beste eskola postu huts, eta beherakada demografikoaren ondorioz eskolatzeko eskaera murriztu dela. |
Iragarkiaren kodea: F2605476
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
