84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 13ko 9/2026 Foru Aginduaren eranskinean. Foru agindu horren bidez deklaratzen dira Nafarroako Kontzejuetako biztanleriaren zifra ofizialak, 2025eko urtarrilaren 1ari dagozkionak.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 13ko 9/2026 Foru Aginduaren bidez deklaratu ziren Nafarroako Kontzejuetako biztanleriaren zifra ofizialak, 2025eko urtarrilaren 1ari dagozkionak. Foru agindu hori argitaratu zen 2026ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27koan.

Foru agindu horren eranskinean akats bat dago; izan ere, Goñerriko Udalaren (118 kodea) barnean ez da sartu Azantzako Kontzejua.

Hortaz, bidezkoa da zuzenketa egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.

Horiek horrela,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 13ko 9/2026 Foru Aginduaren eranskinean atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez deklaratu ziren Nafarroako Kontzejuetako biztanleriaren zifra ofizialak, 2025eko urtarrilaren 1ari dagozkionak.

Honako hau dioen tokian:

KODEA

IZENA

UDALA

KONTZEJUA

118

VAL DE GOÑI / GOÑERRI

166

Aizpún

26

Goñi

27

Munárriz

63

Urdánoz

20

Beste entitateak

30

Honela behar du:

KODEA

IZENA

UDALA

KONTZEJUA

118

VAL DE GOÑI / GOÑERRI

166

Aizpún

26

Azanza

30

Goñi

27

Munárriz

63

Urdánoz

20

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2605564