84. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

498/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXIII. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren azken helburua izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 364/2026 Ebazpenaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 25.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.

2026ko martxoaren 11n, "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXIII. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Laboral Kutxak.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXIII. edizioaren deialdia egitea eta haren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean heldu dira oinarri horiek.

2. Ebazpen hau eta "Nafarroa" 2026ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Laboral Kutxaren Nafarroako Eskualde Zuzendaritzari, eta igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetako Bulegora eta Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Miriam Martón Pérez.

1. ERANSKINA.–"NAFARROA" 2026KO ELKARTASUNAREN NAZIOARTEKO SARIAREN XXIII. EDIZIOAREN OINARRIAK

1. Sariaren xedea eta zenbatekoa.

1.1. Sari honen xedea da nabarmentzea eta aitortzea instituzioek, gobernuz kanpoko erakundeek eta pertsona fisikoek garapenerako nazioarteko lankidetzaren edozein arlotan egindako lana, bereziki, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko eginiko ekarpenengatik nabarmendu diren horiena. Lan hori garapen bidean diren herrialdeetan gauzatutako jarduketetan islatzen da.

1.2. Saria 25.000 eurokoa da, eskudirutan. Saria jendaurrean emanen da, ekitaldi bat horretarako antolatuta, unean uneko inguruabarretara egokitutako formatuan eta behar bezala iragarriko den egunean. Egoerak horretarako aukera ematen badu, ezinbestekoa izanen da saritutako entitatearen arduraduna edo saritutako pertsona joatea saria emateko ekitaldira, baita saria ematearen ondorioz antolatzen diren bestelako jardueretara ere, ezinbesteko kasuetan izan ezik, halakoetan ordezkari bat izendatzen ahalko baitu.

1.3. Antolatzaileak bere gain hartuko ditu sariduna saria ematen den tokira joateagatik sortutako gastuak.

2. Hautagaiak aurkezteko tokia eta epea.

2.1. Hautagaitzak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen atarian argitaratutako fitxatik sartuko da, zeina eskuragarri baitago Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren web-orrian. Eskaerak Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atalari zuzenduko zaizkio (https://navarrasolidaridad.navarra.es/eu/web/navarra-solidaridad-promocional/hasiera).

2.2. Proposamenak posta elektronikoz ere aurkez daitezke, servcoopdes@cfnavarra.es helbidearen bidez, edo Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira igortzen ahal dira (González Tablas 7; 31005 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean adierazita "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako dela. Bidalketa mezularitza zerbitzuaren bidez egiten bada, bidaltzen den egun berean jakinaraziko da posta elektronikoz, goian aipatutako helbidearen bidez.

2.3. Hautagaitzak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Entitate proposatzaileak.

3.1. Edozein herrialdetan legez eratutako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak eta abar) aurkezten ahal dituzte hautagaitzak, baita hezkuntza, kultura eta gizarte arloetako entitateek, gobernuz kanpoko erakundeek eta enpresa pribatuek ere, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio autonomikoak izan ezik.

Aurreko bi deialdietan finalistak izan diren hautagaitzak berreskuratzen ahalko dira.

3.2. Hautagaitzak baztertu eginen dira baldin eta aurkezten badira saria norberarentzat eskatuz edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat.

3.3. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek guztiak onartzea.

4. Behar den dokumentazioa.

Hautagaitzarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Proposatutako pertsonen datuak edo proposatutako entitatearen nortasun juridikoaren datuak biltzen dituen agiria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Azalpen memoria (2.000 hitz gehienez), zeinetan frogatuko baitira saria eskuratzeko egindako merezimenduak: ekintzak, programak, neurriak eta egokitzat jotzen den gainerako informazioa (memoria aurkezteko eredua III. eranskinean dago).

c) Alegatzen diren merezimenduak abalatu eta egiaztatzen dituen beste edozein dokumentazio osagarri, erakunde publikoek, entitate pribatuek edo entzute handiko pertsonek hautagaien alde egindako gutunak barne.

Aurreko deialdietan hautagaitza bat proposatu duten entitateek, aurtengoan hori bera proposatu nahi badute berriro, agiri sinatu bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko baita zein urte eta ediziotan aurkeztu zen hautagaitza, eta orduan aurkeztutako gainerako agiriak orain ere baliodunak direla (informazio osagarria edo bestelako materialak, hala nola DVDak, liburuak...). Era berean, behar bezala eguneratuak aurkeztu beharko dituzte bai datuak biltzen dituen agiria (II. eranskina), bai azalpen memoria (III. eranskina); eta beste agiri osagarri batzuk ere aurkezten ahal dituzte.

Zilegi izanen da hamar egun balioduneko epea ezartzea egindako akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, halakoetan, adieraziko da ezen, hala egin ezean, hautagaitza bertan behera uzten duela ondorioztatuko dela.

5. Izapidetzea.

5.1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eta Laboral Kutxak hasiera bateko hautaketa ez loteslea egiten ahalko dute, saria erabakiko duen epaimahaiari igortzeko. Horretarako, finalisten proposamenarekin batera, aurkeztutako gainerako hautagaien zerrenda ere igorriko diote.

5.2. Hasierako hautaketa horretan honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, epaimahaiarentzat orientagarriak izanen direnak:

a) Elkartasun lana zein testuingurutan egiten den, haren analisia.

b) Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eginiko ekarpena.

c) Edukiaren izaera berritzailea.

d) Iraupena: esku-hartzearen xedeko komunitatean edo arloan duen errotze maila.

e) Lana zenbateraino dagoen zuzenduta kolektibo kalteberen alde.

f) Lankidetza eta/edo koordinazioa antzeko erakunde edo sareekin.

g) Saria emateak herritarrengan, erakundean edo esku-hartzearen xedeko eremuan zeharka dituen onurak eta/edo ondorio positiboak.

h) Hautagai diren entitateen ahalmen instituzionala edo proposatutako pertsonen ibilbide profesionala.

i) Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila.

5.3. Sari honi buruzko edozein informazio jasotzeko, Nafarroako Gobernura jotzen ahalko da (Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua), +34848425043 telefonoaren bidez eta servcoopdes@cfnavarra.es helbidean.

5.4. Deialdia egiten duten entitateen eskumena da, ez beste inorena, sariaren inguruan sortu edo planteatzen diren arazo guztiak ebaztea.

6. Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.

6.1. Sei lagunek osatuko dute epaimahaia (mahaiburua eta bost mahaikide), elkartasunaren arloan izen handia eta sentiberatasun berezia duten pertsona eta profesionalen artetik hautatuta. Epaimahaiaren osaketan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izatea aurreikusiko da.

6.2. Sarituko den hautagaitza hautatzeko, epaimahaiak hasiera bateko hautaketan erabilitako irizpide berberei jarraituko die.

6.3. Epaimahaiak aho batez proposatuko du nori eman saria, edo, guztien adostasuna lortzen ez bada, kideen gehiengo soilaren bidez.

6.4. Erabakia prentsaurreko batean jakinaraziko zaie hedabideei; aditzera emanen da zein entitatek edo pertsonak irabazi duen Saria, edo, kasua bada, eman gabe gelditu dela.

6.5. Saria jendaurrean emanen da, unean uneko inguruabarretara egokitutako formatuan eta entitate deitzaileek garaiz jakinaraziko duten egunean.

6.6. Saria ematen den egunean eta biharamunean, sarituak edo saritutako entitatearen ordezkariak prestasun osoa izanen du antolakuntzak proposatzen ahal dituen ekitaldi eta jardueretan parte hartzeko.

ANEXO II - II. ERANSKINA - APPENDIX II - ANNEXE II

Datos de la Entidad que realiza la propuesta / Proposamena egiten duen erakundearen datuak / Details about the organisation submiting the candidacy / Coordonées de l’entité qui soumet la proposition:

XXIII edición / edizioa / edition / édition

Nombre de la Entidad que propone la candidatura / Hautagaitza proposatzen duen erakundearen izena / organisation submitting the candidacy / Nom de l’entité qui soumet la proposition:

Nombre, apellidos y cargo de la persona responsable de la misma / Arduradunaren izen-abizenak eta kargua / Name, surname and position of the person in charge / Si c’est une entité qui soumet la candidature, fonction, prénom et nom de la personne responsable:

Dirección / Helbidea / Address / Adresse:

Código postal / Posta-kodea / Post code / Code postal:

Localidad / Herria / Town or city / Localité:

Provincia / Probintzia / Province / Province:

País / Herrialdea / Country / Pays:

Teléfono / Telefonoa / Telephone no. / Téléphone:

E-mail / Helbide-elektronikoa / E-mail / Courriel:

Web (si la tuviese) / Web-orrialdea (baldin badu) / Web site (if appropriate) / Web (le cas échéant):

NIF o CIF / IFZ edo IFK / Company or personal tax code / Numéro d’identification fiscale:

Datos de la persona o Entidad candidata / Pertsona edo erakunde hautagaiaren datuak / Details about the candidate / Coordonées de la personne ou de l’entité candidate:

Nombre y apellidos de la persona candidata o nombre de la entidad candidata / Hautagai den pertsonaren izen-abizenak edo hautagai den erakundearen izena / Candidate’s name and surname or name of the candidate organisation / Prénom et nom de la personne candidate ou nom de l’entité candidate:

Dirección / Helbidea / Address / Adresse:

Código postal / Posta-kodea / Post code / Code postal:

Localidad / Herria / Town or city / Localité:

Provincia / Probintzia / Province / Province:

País / Herrialdea / Country / Pays:

Teléfono / Telefonoa / Telephone no. / Téléphone:

E-mail / Helbide-elektronikoa / E-mail / Courriel:

Web (si la tuviese) / Web-orrialdea (baldin badu) / Web site (if appropriate) / Web (le cas échéant):

NIF o CIF / IFZ edo IFK / Company or personal tax code / Numéro d’identification fiscale:

Nombre del registro en el que está inscrita la entidad y número de inscripción / Erakundea inskribatuta dagoen erregistroaren izena eta inskripzio-zenbakia / Name of register in which organisation is entered and registration number / Nom du registre où elle est immatriculée et numéro:

Año de inicio de desarrollo de actividad / Jardueraren hasiera-urtea / Year in which activity started / Année de lancement de l’activité:

País/países en el que se desarrolla la actividad / Jarduera zein herrialdetan burutzen duen / Country/countries in which activity is carried out / Pays où se déroule l’activité:

Actividad principal a la que se dedica / Jarduera nagusia / Main activity / Activité principale à laquelle elle se consacre:

Número de personas atendidas / Zenbat pertsonei eman dion arreta / Number of people looked after / Nombre de personnes touchées:

ANEXO III - III. ERANSKINA III - APPENDIX III - ANNEXE III

XXIII edición / edizioa / edition / édition

Memoria Explicativa, responder a los siguientes aspectos, sin exceder el máximo de 2.000 palabras.

  • Trayectoria profesional de la persona o entidad candidata.
  • Contexto social, económico… de la zona en la que se desarrolla la labor solidaria.
  • Arraigo en la comunidad o en la zona en la que se trabaja.
  • Colectivos con los que se trabaja y número aproximado de personas beneficiadas.
  • Descripción de las actividades y actuaciones que se llevan a cabo.
  • Coordinación y/o colaboración con otras Entidades o redes.
  • Beneficios colaterales/indirectos que la dotación y el reconocimiento del Premio puede proporcionar sobre la población o zona de intervención.
  • Otros datos de interés que se quieran aportar.

Azalpen Txostena, ondorengo alderdiei erantzun, gehienez 2.000 hitz erabilita.

  • Hautagai den pertsonaren edo erakundearen ibilbide profesionala.
  • Lan solidarioa egiten den zonaldeko testuinguru soziala, ekonomikoa…
  • Lan egiten duen komunitate edo zonaldearekin zenbateraino errotuta dagoen.
  • Zein kolektiborekin egiten duen lan eta gutxi gorabehera zenbat pertsona diren onuradun.
  • Burutzen dituen ekintzen eta jardueren deskribapena.
  • Beste erakunde edo sare batzuekiko koordinazioa eta/edo lankidetza.
  • Sariaren diru kopuruak edo aitortzak herrian edo zonaldean sor ditzakeen albo-onurak edo zeharkako onurak.
  • Eman nahi dituzun bestelako datu interesgarriak.

Explanatory Report, please cover the following areas, without exceeding maximum of 2.000 words.

  • Track record or professional career of the candidate organisation or individual.
  • Social, economic context, of the area in which solidarity work is taking place.
  • How well established the candidate is in the community or area in which work is being carried out.
  • Groups worked with and approximate number of people benefitting from that work.
  • Description of activities and actions carried out.
  • Co-ordination and/or collaboration with other organisations or networks.
  • Collateral/indirect benefits that winning the prize might bring to the target population or area.
  • Other details of interest that you may wish to provide.

Mémoire explicatif, fournir les renseignements suivants (sans dépasser les 2.000 mots maximum).

  • Trajectoire professionnelle de la personne ou de l’entité candidate.
  • Contexte social, économique, de la zone où se déroule l’action solidaire.
  • Enracinement dans la communauté ou la zone où est réalisée l’action.
  • Collectifs visés et nombre approximatif de bénéficiaires.
  • Description des activités et des actions engages.
  • Coordination et/ou collaboration avec d’autres Entités ou réseaux.
  • Bénéfices collatéraux/indirects que la dotation du prix et la reconnaissance qu’il signifie peuvent entraîner pour la population ou la zone d’intervention.
  • Autres renseignements utiles.

Iragarkiaren kodea: F2605108