6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BAZTAN
Jakinarazpen-ediktua
Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, interesdunari edo haren ordezkariari ezin izan zaio jakinarazi, Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta espedientean jasota daude artikulu horretan xedatutakoaren arabera egindako jakinarazpen-saiakerak. Hori dela eta, ediktu honen bidez zitazioa egiten zaie bai ordaintzera behartuta daudenei, bai haien ordezkariei, ediktu honetan jasotzen diren prozeduretatik eratorritako administrazio egintzen jakinarazpena jasotzeko ager daitezen. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bietara, astelehenetik ostiralera, Baztango Udalean (Foru Plaza z/g, 31700 Elizondo, Nafarroa). Epe horretan agertu ezean, jakinarazpena legezko ondorio guztietarako egintzat joko da, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunean.
Ohartarazpenak:
Administrazio-egintza horren aurka, aukerako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Gobernuko Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Elizondon, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
JAKINARAZTEN DIREN EGINTZAK
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren arloko dokumentazio-errekerimenduaren jakinarazpena:
Espedientea: 257999H.
Zergaduna: O.A.E.Z.
IFZa: 72673089N.
Espedientea: 281935C.
Zergaduna: J.L.A.E.
IFZa: 14885862D.
Espedientea: 281935C.
Zergaduna: M.J.A.L.
IFZa: 15780610B.
Espedientea: 257742A.
Zergaduna: M.C.M.H.
IFZa: 15817549N.
Iragarkiaren kodea: L2605778