2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Jarduera-lizentziaren eskaera. 2. kategoriako turismo aterpetxea
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Espedientea: 268911X.
Titularra: Julen Oñate Molero eta Javier Vega Vidaurre.
Jarduera: 2. kategoriako turismo aterpetxea.
Tokia: 14. poligonoko 10. lurzatia, Arandigoien.
Aritzalan (Deierri), 2026ko apirilaren 13an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2605509