2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behi-aziendaren ustiategi estentsiboa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen duena ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Julen Iriarte Larraz.
Jarduera: haragitarako behi-aziendaren ustiategi estentsiboa.
Tokia: 31. poligonoko 7. eta 8. lurzatiak, eta 34. poligonoko 421. lurzatia.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Urraulgoitin, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2605459