2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-8 unitatean. Akats zuzenketa
Iragarki honen bidez jakinarazten da akats material bat atzeman dela Alkatearen 2026ko otsailaren 3ko 2026-0009 Ebazpenean (haren laburpen bat argitaratu zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an), adierazten baitu hasiera batez onetsi dela borondatezko birpartzelazio proiektu bat UE-6.8 exekuzio-unitatean, proiektua Gabriel Izpura Liberal eta Juana María Rubio Aguinaga sustatzaileek formulatu dutela, eta Miguel Zabalza Zamarbide arkitektoak idatzi duela 2026ko urtarrilean.
Akatsa zuzendu da Alkatearen 2026ko martxoaren 26ko 2026-0027 Ebazpenean, honela:
UE-6.8 dioen tokian, UE-8 behar du.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Untzuen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2604910