82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Orotz-Beteluko Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Orotz-Beteluko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko prozedura.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta iragarki-taulan (https://oroz-betelu.sedelectronica.es/board), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Orotz-Betelun, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Josep Franquesa Sobrino.

Iragarkiaren kodea: L2604905