82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, U.A. 1.5 eta U.A. 1.6 hirigintzako jarduketa-unitateetako C1 eta C2 lurzatietan. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat U.A. 1.5 eta U.A. 1.6 hirigintzako jarduketa-unitateetako C1 eta C2 lurzatietan. Zatalarrañas kalean daude, udal-katastroaren 2. poligonoko 451. eta 452. lurzatietan (1. hiri-unitatea). Sustatzailea Jacar Logística SL da.

Helburua da lurzati horietarako zehaztapen espezifikoak definitzea, lurzatiaren iparraldean ataripe bat egiteko, eraikin nagusiari atxikia. Horretarako, zurezko hiru isurkiko estalki inklinatu bat eraikiko da, material bereko zutabeak izanen dituena eraikinaren iparraldean, hoteleko bezeroek erabil dezaten, egoteko eremu edo jantokiaren zati gisa, hala nahi badute.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2603702