82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 127. lurzatian. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Pedro Joaquín Cildoz Asurmendik eta Luis Cildoz Asurmendik sustatua eta Jesús María Aramendia Pardok idatzia. Xehetasun-azterketa horretan zehazten da 2. poligonoko 127. lurzatia bizitegi-erabilerako lau lurzatitan banatzea; hori horrela, 1. lurzatian mantenduko da uneko eraikina eta 2., 3. eta 4. lurzatietako bakoitzean eraikitzen ahalko da familia bakarreko etxe bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Obanosen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2603624