2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, arau subsidiarioen 3.2 artikuluan. Behin betiko onespena
Miranda Argako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa bat indarrean diren arau subsidiarioen 3.2 artikuluko determinazio xehatuetan (hiri-lurzoruko arau partikularrak). Aldaketaren sustatzailea toki-erakunde hori da.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Miranda Argan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2603379