2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAKO KONTZEJUA
Herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Itzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzeju honen herri-lurretako 1. poligonoko 27. lurzatiaren 15 m²-ren eta 1. poligonoko (50. fazeria) 1. lurzatiaren 45 m²-ren herri-erabilera desafektatzea, ondoren erabilera lagatzeko, bai eta zortasun bat eratzea ere, 1. poligonoko 27. lurzatiaren 870 m²-koa, 1. poligonoko 1. lurzatiaren 594 m²-koa (50. fazeria) eta 1. poligonoko 2. lurzatiaren (50. fazeria) 2016 m²-koa, Iruñerriko Zerbitzuak SAren alde, egin dadin saneamendu-kolektore orokor bat, Itzako eta uretan beherako zenbait instalaziotako hondakin-urak bildu eta sistema orokorrera bideratzeko, trata daitezen Aratzuriko HUAn. Gainera, onetsi zuen desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria.
Ukitutako lurzatiak:
LURZATIAREN DATUAK | JABEAREN DATUAK | PARTE-HARTZEAREN EHUNEKOA | UKIPENAK |
Erreferentzia | Poligonoaren zenbakia | Lurzatiaren zenbakia | Izena | Erabilera/lur mota | Izen-deiturak | | NANa/IFZa | Ubide zortasuna (m) | Zortasunaren ezarpena (m²) | Erregistroen okupazioa (Unit.) | Erregistroen okupazioa (m²) | Behin betiko okupazioa (m²) | Aldi baterako okupazioak (m²) |
ITZA-01 | 1 | 27 | ITZAKO KONTZEJUKO HERRI-LURRAK | LARREAK | ITZAKO KONTZEJUA | %100 | P3152700E | 145,00 | 870 | 3 | 2. mota (3 eta 5 m² artean) | 15,00 | 2.900,00 |
ITZA-02 | 1 | 1 | 50. FAZERIA | LEHORREKO ALORRA | ITZAKO KONTZEJUA | %50 | EZ DAGO JASORIK | 99,00 | 594 | 2 | 2. mota (3 eta 5 m² artean) | 10,00 | 1.980,00 |
ITZA-02 | 1 | 1 | 50. FAZERIA | LEHORREKO ALORRA | ARATZURIKO KONTZEJUA | %50 | | | | | | | |
ITZA-03 | 1 | 2 | 50. FAZERIA | LARREAK | ITZAKO KONTZEJUA | %50 | EZ DAGO JASORIK | 336,00 | 2016 | 7 | 2. mota (3 eta 5 m² artean) | 35,00 | 6.720,00 |
ITZA-03 | 1 | 2 | 50. FAZERIA | LARREAK | ARATZURIKO KONTZEJUA | %50 | | | | | | | |
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Itzan, 2026ko martxoaren 31n.–Kontzejuko burua, Ruben Zabalza Aranzadi.
Iragarkiaren kodea: L2604961