2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Uharteko Udalak, alkatearen 2026ko otsailaren 6ko 2026-0171 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, El Ferial plazako 10eko (igogailuaren instalazioa) hiri-jarduketarako plan bereziari lotua eta Uharteko 1. poligonoko 126. lurzatiari dagokiona. El Ferial plazako 10eko jabeen erkidegoak sustatu zuen hitzarmena, 5160/2024 espedientean jasota dagoen testuaren arabera.
Espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean, iragarkia 2026ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an, argitaratu zenetik hasita, azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
2026ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea Uharteko El Ferial plazako 10eko jabeen erkidegoarekiko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, zeinaren bidez gauzatuko baitira Uharteko 1. poligonoko 126. lurzatiari dagokion hiri-jarduketarako plan berezia onestearen ondoriozko eskubideak eta betebeharrak.
Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2604942