82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Onespena

Faltzesko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Faltzesko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua, udal eremukoa eta izaera osokoa. Proiektua Tracasa enpresa publikoak idatzi du.

Onetsitako proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, proiektua interesdunen eskura egonen da, Udalaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan (esteka honen bidez: https://falces.sedelectronica.es/transparency/e02929f4-9f63-4585-abf8-77836195f59b/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Argitara dadila agintzen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2026ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2604859