2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Deialdia, 2026ean dirulaguntzak emateko elkarteei, jarduera soziokulturalak eta euskararen erabilera sustatzearen aldekoak egin ditzaten. Laburpena
DDBN kodea: 899598.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/899598).
Deialdi honen helburua da Esteribarren eginkizun egonkorra duten eta udalaren ekintza osatzen duten tokiko elkarteak ekonomikoki laguntzea. Diruz lagundu daitezkeen egitasmoak 2026an Esteribarko herritarrei zuzendutako jarduera soziokulturalak eta euskara sustatzekoak izanen dira, ibarreko gizarte bizitzan parte-hartzea sustatzen dutenak.
Esteribarren, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2605756