82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2026an taldeei eta bizilagunen elkarteei, jaiak egin ditzaten Udalak babestutako herrietan eta kontzejuetan, ez baitute toki estali egokirik. Laburpena

DDBN kodea: 899570.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/899570).

Osoko Bilkuraren 2026ko martxoaren 26ko Erabakiaren laburpena. Horren bidez, tutoretzapeko kontzejuen 2026ko jaietarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartzen dira.

Laguntzen helburua izanen da 2026an Esteribarko Udalak babestutako herrietako zaindarien jaiak sustatzea eta babestea.

Esteribarren, 2026ko apirilaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2605750