82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua, Erreako UB.1.2.3 unitateetan. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi da Erreako UB.1.2.3 unitateen borondatezko birpartzelazio proiektua. Sustatzaileak Estefanía Orradre Eugui, María-Santos Orradre Eugui eta Telesfora Orradre Eugui dira.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2604924