2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Borondatezko birpartzelazio proiektua, Larrasoañako UE-1 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Eneko Iraizoz Tapiak sustatua, Larrasoañako UE-1 exekuzio-unitatean, non sartua baitago 21. poligonoko 348. katastro-lurzatia. Lurzati hori bitan zatituko da: zati batek erabilera pribatiboa izanen du eta bestea bide publikorako lagako da.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2604922