2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Xehetasun-azterketa Lintzoaingo 5. poligonoko 12. lurzatian. Behin betiko onespena
Erroibarko Udalak, 2026ko martxoaren 26ko ohiko osoko bilkuran, Mikel Torrea Errok Lintzoaingo 5. poligonoko 12. lurzatian sustatu duen xehetasun-azterketa behin betiko onetsi zuen. Haren helburua da lurzatiko lurzoru librean biltegi bat eraikitzeko aukera ematea eta eraikuntzaren lerrokadurak ezartzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat, 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Erroibarren, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Xehetasun azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2604904