2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Xehetasun-azterketa Aintzioako 18. poligonoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena
Erroibarko Udalak, 2026ko martxoaren 26ko ohiko osoko bilkuran, Aintzioako 18. poligonoko 5. lurzatian María Teresa Iturri Villanuevak sustatu duen xehetasun-azterketa onetsi zuen behin betiko. Haren helburua da lurzatian lehendik dagoen eraikuntzaren baldintzak aldatzea, biltegi erabilerako beheko solairuko eraikuntza baita, erabilera aldatu eta etxebizitza berria sortzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat, 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Erroibarren, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2604902