82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 11. poligonoko 221. lurzatian Hegoalde karrika, 3. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2026ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, behin betiko onartu zuen 11. poligonoko 221. lurzatiaren barrutirako (Hegoalde karrika 3) hiri-jarduketarako plan berezia. María Paz Martínez Egaña da sustatzailea.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2604858