82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTABIAKO KONTZEJUA

Ordenantza fiskal orokorra, zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Artabiako Kontzejuak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Kontzejuko zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako ordenantza fiskal orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

Jendaurreko aldian inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, 325.1.c) artikuluko manuei jarraikiz; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.

Artabian, 2026ko martxoaren 31n.–Kontzejuko burua, Óscar Julián Olivan Ocáriz.

Iragarkiaren kodea: L2605033