2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Hiri-jarduketarako plan berezia, lerrokadurak aldatze aldera Juan Lascarro kaleko 29 zenbakian dagoen lurzatian. Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2026ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, lerrokadurak aldatze aldera Artaxoako Juan Lascarro kaleko 29 zenbakian dagoen lurzatian. Plan hori Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestatu zuen 2025eko urrian, eta Eduardo Beriain Amatriain eta Olga Vélez Larrea dira sustatzaileak. Planaren xede nagusia lurzatiaren eraikigarritasuna handitzea da, hartara bertan dagoen eraikinaren bolumena handitzeko, honela:
ONETSITAKO ARAUDIA
Beheko solairuko etxebizitza handitzea lurzatiaren iparraldean eta hegoaldean. Erantsitako dokumentazio grafikoan agertzen dira eremu horiek behar bezala mugatuta.
Handitu nahi den gehieneko azalera eraikia 63,25 m²-koa da, honela banatuta:
38,50 m² lurzatiaren iparraldean dagoen eremuan (azalera osoa: 100,00 m²).
24,75 m² lurzatiaren hegoaldean dagoen eremuan.
Indarreko udal-plangintzan ezarritakoaren arabera neurtuko da eraikina.
–Eraikuntzako baldintzak.
Juan Lascarro kaleko 27 eta 29 zenbakietako etxebizitzen arteko itxitura morteroz estalitako fabrika opako baten bidez eginen da, estalki berriaren altueraraino.
Bereizi eginen dira bi etxebizitzetako euri-urak jaso eta ateratzeko bideak, halako moduan non euri-uren sarerainoko hustuketa etxebizitza bakoitzari dagokion lurzatiaren barrutik igaroko baita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2605078