1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Garesko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00640.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100640 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–LOTE BAKARRA:
Garesko 4.610 zenbakiko finka.
Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3.056. liburukia, 72. liburua, 106. folioa.
Erregistro kode bakarra: 31012000959189.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
HIRI-FINKA: bost zenbakikoa.–Garesko Harresi Berriko kaleko bederatzi zenbakiko etxeko hirugarren solairuko hirugarren ezkerrean dagoen pisua; berrogeita hamasei metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera eraikia du. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-zuloa eta sei zenbakiko finka; sartu eta eskuinean, Juan González; ezkerrean, Gregorio Goldaraz; eta atzealdean, Iruñeko errepidea. Eranskin banaezin gisa ganbara du, eraikineko laugarren solairuan, eta laurogeita hamar metro koadro inguruko azalera erabilgarria du. Kuota ehuneko hemeretzikoa da.
Titulartasuna:
Deskribatutako finka Amelia Merino Alcorta andrearen alde inskribatuta dago (NANa: 72661151-B), izaera pribatiboarekin, jaraunspen-titulu bidez, Iruñeko notario Felipe Pou Ampuero jaunak 2008ko uztailaren 3an baimendutako eskrituraren arabera (protokolo-zenbakia: 1.291). Eskritura horrek 2010eko ekainaren 23ko 4. inskripzioa eragin zuen.
Katastroko erreferentzia:
Garesen, 1. poligonoan, 164. lurzatian, 1. azpiarean, 4. hiri-unitatean, 62,00 metro koadrokoa.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002052243KJ.
Kodeak helbidea azalerak (m²) erabilera, xedea.
Lokalizatzaileak edo alderdia nagusi komuna edo labore mota.
1 164 1 4 Harresi Berriko kaleko 9, 3. solairua 62,00 Etxebizitza.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko apirilaren 21ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2605988