1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, San Adriángo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 26an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00955.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100955 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra: San Adriángo finka; Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 4832. zenbakia, 2917. liburukia, 98. liburua, 204. folioa. Erregistro kode bakarra: 31008000424246.
Deskribapena: Hiri-finka: Bost zenbakikoa.–San Adriángo Santa Gemma kaleko 38 zenbakiko eraikineko ("Casa Iñaki" du izena) lehen solairuko B letrako etxebizitza (erdian, eskailera igota). Eranskin gisa txapitula-formako lokal bat du, laugarren solairuan edo ganbaran, ezkerretik hasita bosgarrena (bost zenbakiarekin adierazita dago). Ehun eta zortzi metro eta berrogeita hamabi dezimetro koadroko azalera eraikia du, eta laurogeita bederatzi metro eta laurogeita hamabi dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Honako hauek ditu: banaketa-ataria, jangela/egongela, hiru logela, sukaldea eta bainugela; begiratokiak eta balkoia fatxada nagusian; eta begiratokia alakan. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-kaxa eta solairu bereko ezkerreko eta eskuineko etxebizitza; sartu eta eskuinean, solairu bereko eskuineko etxebizitza; ezkerrean, solairu bereko ezkerreko etxebizitza; eta atzealdean, Santa Gemma kalea. Elementu eta gastu komunetan duen partaidetza-kuota honako hau da: ehuneko bederatzi osoko eta hirurogeita bost ehunen (%9,65). Katastroko 3. poligonoko 538. lurzatiari dagokio (1. hiri-azpiareako 5. hiri-unitatea).
Katastroa: Etxebizitza San Adriángo Santa Gemma kaleko 38 zenbakian (1. solairua, erdian); 87,76 metro koadro ditu. 3. poligonoa, 538. lurzatia, 1. azpiarea, 5. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002058221DS.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2605583