Iragarkia
82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1080/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2024ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, segurtasun arloko goi mailako teknikarien plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu horretan, besteak beste, segurtasun arloko goi mailako teknikari lanpostuko plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 1071/2026 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu zirela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdi bat eta haren oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien bi plaza betetzeko, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien bi plaza sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–DEIALDIA, SEGURTASUN ARLOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN BI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Hona hemen deialdiaren,
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko segurtasun arloko goi mailako teknikarien bi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Bi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
- 1 plaza txanda irekian.
- 1 plaza igoera txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.
c) Ingeniaritzako edo arkitekturako unibertsitate titulua izatea, edo gradua gehi ingeniari edo arkitekto lanbiderako gaikuntza ematen duen unibertsitate masterreko titulu ofiziala izatea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.4. Euskarazko jakite maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia-egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.
Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Lau.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: José Joaquín Pascual Garralda jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Pedro Recarte Gaztambide jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Rafael Araujo Guardamino jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Pablo Cabañas Martínez jauna, segurtasun arloko goi mailako teknikaria Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalean.
–Ordezko epaimahaikidea: Esteban Español Fernández jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Landa Lurzoruaren Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Andrés Cormenzana López jauna, Langile Batzordearen ordezkaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Mikel Aingeru Gurutziaga Tejerina jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Idazkaria: Juan Antonio Sola Ibarra jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko idazkaria: Noelia Zubieta Gonzalez andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta bitartekoen egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskabidean hala eskatzen badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
4 kilometro luze dituen eta 150 metro inguruko desnibel positibo metatua duen ibilaldia egin beharko da, bide asfaltatuetan, mendi bideetan eta bidezidorretan barrena, gizonek 10 kilogramoko (+/-100 g) gainkarga duen motxila soinean daramatela, eta, emakumeek, 8 kilogramokoa (+/-100 g). Ibilbidea egiteko 42 minutu izanen dira, gehienez ere.
Proba hori egiteko, izangaiek arropa eta oinetako egokiak ekarriko dituzte, baita mendi-ibiliak egiteko motxila bat ere, aipatutako gainkarga garraiatzeko behar besteko edukiera duena.
Epaimahaiak emanen dio izangai bakoitzari ibilaldian garraiatu beharreko karga.
Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo adierazpena sinatzeko moduan ez daudenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.
Proba honetako kalifikazioa gai/ez gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da. Gehienez ere 25 galdera laburri erantzun beharko zaie idatziz, deialdi honetako I. eranskinean jasotako gai-zerrendako lehenengo eta bigarren zatietako gaiei buruz.
Proba egiteko bi ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honetan gehienez 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez daiteke erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teorikoa eta praktikoa izanen da. 15 galderari erantzun beharko zaie idatziz, epaimahaiak proposatutako kasu praktikoei buruz edo lanpostuaren funtzioak gauzatzeko behar diren ezagutzei buruz. Deialdi honen I. eranskinean jasotako gai-zerrendako bigarren zatiko gaiekin lotuta egonen dira.
Proba hau egiteko, hiru ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 60 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez daiteke erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.
6.4. Bigarren eta hirugarren probak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.
c) Euskarazko jakite-maila ezarrita duen plaza elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan, deialdi honen 2.1.4 atalean xedatutakoaren arabera.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Esandako egunean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek plazaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bihurtzeko edo langile lan-kontratudun finko gisa kontratatua izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen aurka izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenengo zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio egintzak: Administrazio egintzen baldintzak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Bigarren zatia.
1. gaia.–17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Babes Zibilaren Sistema Nazionaleko jarduketak. Sistemako giza baliabideak. Estatuko Administrazio Orokorreko organoen eskumenak. Lankidetza eta koordinazioa.
2. gaia.–524/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duena. Xedapen orokorrak. Plangintzako Oinarrizko Jarraibideak. Babes zibileko planak. Babes zibileko planen onespena eta erregistroa. Babes zibileko planen ezarpena, mantentzea eta integrazioa. Babes zibileko planen ebaluazioa eta berrikuspena. Oinarriak, esku-hartze eta laguntza zerbitzuen jarduketen koordinazioa eta eragingarritasuna hobetzeko. Babes zibileko arriskuen katalogoa.
3. gaia.–PJC/1430/2024 Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren 2024ko urriaren 15eko Erabakia, Babes Zibileko Estrategia Nazionala onesten duena. Babes zibilaren ikuspegi integrala. Babes zibilaren arloko arriskuak. Babes zibilaren arloko xede estrategikoak eta jarduketa ildoak. Babes Zibileko Estrategia Nazionalaren jarraipena, ebaluazioa eta berrikuspena.
4. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa Xedapen orokorrak. Babes zibileko jarduketak. Administrazio antolaketa. Herritarren laguntza. Ikuskaritza. Larrialdietako jardunbidea. Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.
5. gaia.–Babes zibilaren arriskuak. Arriskuen azterketa. Arrisku motak: naturalak eta teknologikoak. Arrisku mota bakoitzaren eragina Nafarroan. Lurraldearen okupazioari lotutako arriskuak. Lurralde antolamenduko tresnak eta mekanismoak. Bitartekoen eta baliabideen katalogoa.
6. gaia.–EBko Babes Zibileko Mekanismoa. Babes Zibileko Europako Taldea. Larrialdiei Aurre Egiteko Koordinazio Zentroa (ERCC). Zer hondamendi motataz arduratzen den. Gaitasunak. Europako Babes Zibileko Moduluak. Aktibatzea.
7. gaia.–Babes Zibileko Larrialdien Estatuko Plan Orokorra (PLEGEM). Xedapen orokorrak. Estatuko larrialdietako informazio eta komunikazio sareak. Babes zibileko arriskuak. Babes Zibilaren Sistema Nazionaleko gaitasunak. Kudeaketa organoak. Operatibotasuna. Bestelako aktibatzeak. Babes neurriak. Beste sistema eta plan batzuekin bateratzea. Planaren ezarpena, mantentzea eta ebaluazioa.
8. gaia.–Babes zibileko lurralde plana Nafarroan (PLATENA). Hastapenak. Helburuak. Antolamendua. Jarduteko modua.
9. gaia.–Babes zibileko lurralde plana Nafarroan (PLATENA). Babes neurriak. Planaren eraginkortasuna mantentzea. Administrazio autonomikoak, zentrala eta udaletakoak koordinatzea.
10. gaia.–Babes zibileko lurralde plana Nafarroan (PLATENA). Eranskina. Gertakari meteorologiko kaltegarriei aurre egiteko ekintza plana. Elurteetarako larrialdi plana. Gertakari meteorologiko kaltegarrietarako abisuen protokoloa.
11. gaia.–Babes zibileko lurralde plana Nafarroan (PLATENA). Eranskina. Aireko hondamendietarako jarduketa plana.
12. gaia.–Babes zibileko lurralde plana Nafarroan (PLATENA). Eranskina. Biktima askoko hondamendiei aurre egiteko protokoloa.
13. gaia.–Barneko Estatu Idazkaritzaren 1995eko urtarrilaren 31ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ministroen Kontseiluaren Erabakia, uholde arriskuari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa onesten duena.
14. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Uholde arriskuari aurre egiteko larrialdietarako Plan Berezia.
15. gaia.–Uholde arriskuari aurre egiteko udal jarduketa planak. Uholde arriskuari aurre egiteko udal jarduketa planak Nafarroan.
16. gaia.–893/2013 Errege Dekretua, azaroaren 15ekoa, baso-suteek eragindako larrialdiei aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa onesten duena.
17. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Baso-suteen larrialdiei aurre egiteko Babes Zibileko Plan Berezia.
18. gaia.–Baso-suteen arriskuari aurre egiteko udal jarduketa planak. Baso-suteen arriskuari aurre egiteko udal jarduketa planak Nafarroan.
19. gaia.–387/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, onesten duena salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzeak dakarren istripu-arriskuari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa.
20. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzean gertatzen diren istripuen ondoriozko larrialdiei aurre egiteko Babes Zibileko Plan Berezia.
21. gaia.–Barneko Estatu Idazkaritzaren 1995eko maiatzaren 5eko Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ministroen Kontseiluaren Erabakia, arrisku sismikoari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa onesten duena.
22. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Arrisku sismikoari aurre egiteko Babes Zibileko Plan Berezia.
23. gaia.–635/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, Estatuko errepideetako tuneletako gutxieneko segurtasun baldintzei buruzkoa.
24. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Nafarroako errepide sareko tuneletarako larrialdi plan espezifikoa.
25. gaia.–1564/2010 Errege Dekretua, azaroaren 19koa, onesten duena arrisku erradiologikoari aurre egiteko Babes Zibilaren Plangintzaren Oinarrizko Gidalerroa.
26. gaia.–Plan bereziak Nafarroako Foru Komunitatean: Arrisku erradiologikoari aurre egiteko Babes Zibileko Plan Berezia.
27. gaia.–1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa, onesten duena substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietako arriskua kontrolatzeko eta horrekiko plangintza egiteko babes zibileko oinarrizko gidalerroa.
28. gaia.–840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, neurriak onesten dituena substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietako berezko arriskuak kontrolatzeko.
29. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen Autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena. Xedapen orokorrak. Irismena. Autobabeserako plana. Jardueren katalogoa. Planaren gutxieneko edukia. Erregistroaren gutxieneko edukia.
30. gaia.–Eraikinetako suteen aurkako babesa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena (I). Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI).
31. gaia.–Eraikinetako suteen aurkako babesa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena (II). Erabilera segurtasunari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko agiria (SUA).
32. gaia.–Industriako suteen aurkako babesa. 164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, onesten duena industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua.
33. gaia.–Suaren teoria. Sute motak. Suteen bilakaera eta transmisioa. Su-itzaltzea. Agente itzaltzaileak. Esku hartzeko teknikak.
34. gaia.–Suteak tuneletan. Tunel motak. Segurtasun instalazioak. Aireztapena. Tuneletako suteen ezaugarri espezifikoak. Esku hartzeko teknikak.
35. gaia.–Industrietako suteak. Indarrean dagoen araudia. Establezimendu motak. Su-karga. Arrisku intrintsekoaren maila. Sostengu-elementuen suarekiko egonkortasuna. Industria-sute motak eta agente itzaltzaileak.
36. gaia.–Landaredi-suteak. Sailkapena eta motak. Sute baten zatiak. Segurtasuneko eremuak. Portaera eta zabaltzea. Larritasun potentzialaren indizea. Itzaltzeko teknikak. Hirigunea-basoa faseartea.
37. gaia.–222/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihanetako suak prebenitzeko.
38. gaia.–849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena. Ibilguak, erriberak eta ertzak. Uholde-eremuak. Erabileren mugak. Uholde Eremuen Kartografiako Sistema Nazionala.
39. gaia.–903/2010 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, uholde arriskuak ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Uholde arriskuaren aurretiko ebaluazioa. Uholde arriskugarritasunaren eta arriskuaren mapak. Uholde arriskua kudeatzeko planak. Koordinazioa, informazioa eta kontsulta publikoa. Uholde arriskua kudeatzeko planen edukia.
40. gaia.–264/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa, onesten dituena presen eta urtegien segurtasun arau teknikoak. Aplikazio eremua. Presen sailkapena. Presen larrialdi plana. Larrialdi plana prestatzea eta ezartzea.
41.–Arrisku sismikoa. Mugimendu sismiko baten magnitudea eta intentsitatea. Europako Eskala Makrosismikoa. Eraikinen diseinu sismorresistentea. Institutu Geografiko Nazionala.
42. gaia.–Koordinazioa larrialdietan. Ekintzak koordinatzeko zentroak. Kontzeptua. Helburuak. Egitura. Eginkizunak. Nafarroan koordinatzen diren zerbitzuak. Beste administrazio batzuen baliabideak. Ekintzak koordinatzeko zentro integratuak. Hiru zifrako telefonoak. 112 telefonoa. Nafarroako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa.
43. gaia.–Koordinazioa larrialdietan. In situ koordinazioa. Aginte-postu aurreratua. Bitartekoak jasotzeko zentroa. Aginte bakarra. Ekintza taldeak. Jarduteko protokoloak. Esku hartzen duten zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskapena. Jarduketa sektoreak. Komunikazioak.
44. gaia.–Larrialdietarako prozedura operatiboak. Kudeaketa Operatiboko eta Aginteko Metodoa. Incident Command System (ICS).
45. gaia.–EMS Copernicus larrialdiak kudeatzeko Europako zerbitzua. Uholdeen, baso-suteen eta lehorteen alerta goiztiarreko sistemak. Eskariaren araberako produktu kartografikoak.
46. gaia.–Bilaketak ingurune naturalean. Ingurune motak. Kartografia. Bilaketa baldintzatzen duten faktore antropikoak. Esku hartzeko teknikak. Ekipoen koordinazioa. Bilaketetan teknologia berriak erabiltzea.
47. gaia.–Salbamendua: esku hartzeko teknikak. Intzidente mota ezberdinetan esku hartzeko teknikak. Zaurituen garraioa. Erreskaterako teknikak: sorospen lana mendian.
48. gaia.–Poliziaren esku-hartze zerbitzuak. Foruzaingoa. Polizia Nazionalaren Kidegoa. Guardia Zibila. Udaltzaingoak. Eskumenak. Mendekotasuna. Antolaketa hierarkikoa.
49. gaia.–Nafarroako suhiltzaileak. Eskumenak. Mendekotasuna. Lurralde antolaketa. Talde espezialistak. Kanpainak. Antolaketa funtzionala eta hierarkikoa.
50. gaia.–Osasun zerbitzuak. Osasun laguntzako sarea: ospitaleak, larrialdi zerbitzuak. Oinarrizko osasun laguntza. Larrialdietako osasun garraioaren sarea.
51. gaia.–Larrialdietan diharduten bestelako entitateak. Boluntarioen entitateak: Gurutze Gorria, DYA, kirol federazioak, salbamendu txakurrak, suhiltzaile boluntarioak, babes zibileko boluntarioen beste talde batzuk. Psikologoak.
52. gaia.–Larrialdietako unitate militarra. Eginkizunak eta antolaketa. Aktibatzea.
53. gaia.–Komunikazioa larrialdietan. Biztanleak ohartarazteko sistemak.
54. gaia.–Esku hartzeko ekipoak: Jarduteko ekipoak. Zerrendaketa eta erabilera intzidente mota ezberdinetan. Norbera babesteko ekipamenduak.
55. gaia.–Esku hartzeko ekipoak: Esku hartzeko ibilgailuak.
56. gaia.–Esku hartzeko ekipoak: Osasun arloko garraioa. Anbulantziak. Motak eta ezaugarriak. Nafarroan indarrean dagoen araudia.
57. gaia.–Esku hartzeko ekipoak: Aireko bitarteko propioak. Estatuaren aireko bitartekoak. Bitartekoak eskatzeko protokoloa. Automatikoki aktibatzea. Aireko bitartekoen koordinazioa.
58. gaia.–Ingurune fisikoa esku-hartzeetan: Nafarroako geografia. Nafarroako geomorfologia, orografia, klimatologia eta hidrologia. Nafarroako populazioa.
59. gaia.–Ingurune fisikoa esku-hartzeetan: Meteorologia. Prezipitazioak, haizeak, tenperatura, hezetasuna, presioa, geopotentziala, isotermak.
60. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Udal plan orokorra. Motak. Edukia. Prestaketa. Izapidetzea. Indarraldia. Aldaketa eta berrikuspena. Onestearen ondorioak.
61. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Garapenerako planeamendua: plan partzialak, plan bereziak. Hiria birgaitu, berroneratu eta berritzeko jarduketak hiri-jarduketarako plan berezian. Xehetasun azterketak. Katalogoak. Ordenantzak. Edukia. Determinazioak. Izapidetzea.
62. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Lurzoruaren hirigintza-araubidea. Lurzoruaren sailkapena eta kategorizazioa. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Hiri lurzorua: izaera eta kategoriak. Hiri lurzoruari eskatzen zaizkion hirigintzako zerbitzuak.
63. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Lurzoru urbanizaezinaren araubidea. Lurzoru urbanizaezinaren jabeen eskubide eta betebeharrak. Jarduera onartuak, baimengarriak eta debekatuak. Lurzoru urbanizaezinerako baimenak. Lurralde antolamenduko planen (LAP) PN8 eranskina: erabilera eta jarduera jakin batzuk baimentzeko irizpideak lurzoru urbanizaezinean.
64. gaia.–Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena. Xedapen orokorrak. Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak egiteko lokalak. Ikuskizunak edo josteta jarduerak egitea. Administrazio agintaritzen ahalmenak.
65. gaia.–Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak. 202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onesten duena eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen duena.
66. gaia.–249/1992 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, zezenketa ikuskizunei buruzko erregelamendua onesten duena. Xedea eta aplikazio eremua. Ikuskizun horiek egiteko lekuen baldintzak.
67. gaia.–Patologiak eraikuntza elementuetan. Hormak eta fatxada-itxiturak. Patologiak hormigoizko egituretan. Egurrezko egiturak, jatorri biotiko eta abiotikoko patologiak, portaera suteen aurrean. Patologiak egitura metalikoetan, erresistentzia galtzea, deformazioak.
68. gaia.–Eskora-egiturak eta eskoratzeak. Eraikuntzetarako arrisku egoerak. Hondoratze arriskuaren adierazleak. Larrialdiko neurriak. Sailkapena. Materialak. Eraikuntza-irtenbideak. Dimentsionatzea.
69. gaia.–TETRA irrati sareak. Oinarrizko funtzionamendua. Kanalak TDMA bidez optimizatzea. GSM sareekiko abantailak. Dei motak. Segurtasuna eta autentifikazioa.
70. gaia.–Nafarroako Gobernuaren TETRA sarea. Tokiak. Erabiltzaileak. Adierazleak. Dei motak. Unitate mugikorreko terminal motak.
71. gaia.–Satelite komunikazioak larrialdietan. Satelite bidezko larrialdietako deiak eta SMSak telefono mugikorretatik. Starlink sarea: satelite motak, oinarrizko funtzionamendua, banda zabalera, terminal motak, antenaren orientazioa.
72. gaia.–Komunikazio ekipoak. Komunikazio sareak. Modulazioa, transmisio sareak. Sistema analogikoak, sistema digitalak. TETRA, DMR. Larrialdietarako komunikazio sareak, REMER. Irrati ekipoak.
II. ERANSKINA.–SEGURTASUN ARLOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
10718 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | B | ||
10719 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EUSKARA, C1 | B |
Iragarkiaren kodea: F2604982
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
