82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Corellako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00904.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100904 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: Corellako 15.761 zenbakiko erregistro-finka; Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 2249. liburukia, 236. liburua, 148. folioa. IDUFIR: 31019000295200.

Deskribapena: Bat.–Corellako Conejera kaleko hogeita sei zenbakiko eraikineko lehen solairuko etxebizitza; Castillo kaleko hogeita hemeretzi zenbakitik sartzen da. Laurogeita zazpi metro eta hogeita bost dezimetro koadroko azalera eraikia du, eta igarobidea, sukaldea, sukalondoa, komuna eta hiru logela ditu. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua, eskailera eta Mercedes Grávalos; sartu eta eskuinean, Conejera kalea; eta ezkerrean, atzealdean, Castillo kalea. Eranskin gisa trasteleku bat du beheko solairuan, eskuinean, Conejera kaletik sartuta (kale hartatik sartzen da). "L" forma du eta hirurogeita bost metro eta laurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera eraikia du. Partaidetza kuota: ehuneko berrogeita hamar.

Katastroa: Corellako Castillo kaleko 31 zenbakia, behe eta lehen solairuak. 103. lurzatia, 2. poligonoa, 1. azpiarea, 1. eta 3. hiri unitateak; erabilera: etxebizitza eta biltegia, 91 eta 66 metro koadrokoak, hurrenez hurren. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001599826AS.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2605581