82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

60C/2026 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, Nafarroako elikagaien merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzkoa.

Aztertu da elikagaien merkataritzaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode-zenbakia: 31001605011981), erregistro honetan 2026ko martxoaren 11n sartu dena, enpresen ordezkariek eta sindikatuen gehiengoak 2026ko martxoaren 3an sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

NAFARROAKO ELIKAGAIEN MERKATARITZAREN HITZARMENEKO BATZORDE PARITARIOAREN AKTA

Iruñean, 2026ko martxoaren 3an, Nafarroako elikagaien merkataritzarako hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa bildu da. Honako erakunde eta ordezkaritza hauek osatzen dute:

Asociación de Detallistas de Alimentación de Navarra (ADANA) elkartearen aldetik: Juan Ramón Doral Brun.

Asociación de Empresarios de Supermercados y Grandes Superficies de Alimentación de Navarra elkartearen aldetik: Javier Taberna Jiménez.

UGT sindikatuaren aldetik: Amaia Villanueva.

CCOO sindikatuaren aldetik: Gorka Arias.

Bilera hasi ondoren, bertaratutakoek aho batez.

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Indarrean den hitzarmen kolektiboaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldatak berrikustea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Akta honi erantsi zaio berrikuspena.

Bigarrena.–Langileen Estatutuaren 90. artikuluan xedatutakoa betetzeko, taulak lan agintaritzari igorriko zaizkio, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen. Horretarako, berariazko baimena ematen zaio Javier Taberna jaunari izapide horiek egiteko.

Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilera bukatutzat eman da, eta, adostasunaren adierazgarri, bertaratuek agiri hau sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Sinatzaileak:

Adana. Azalera handiko saltokien elkartea. UGT. CCOO.

SOLDATA TAULAK

2026. urtea (indarraldia: 2026-01-01etik 2026-12-31ra)

I. ERANSKINA.–OINARRIZKO SOLDATA

2025eko OINARRIZKO TAULA

(KPIaren aldea: %0,9)

2026ko BEHIN BETIKO TAULA (%3,5)

I. TALDEA

1.803,59

1.866,71

II. TALDEA

1.577,73

1.632,95

III. TALDEA

1.490,76

1.542,93

IV. TALDEA

1.403,78

1.452,91

V. TALDEA

1.303,59

1.349,21

22 urtetik gorako gidariaren osagarria

57,52

59,54

VI. TALDEA

Laguntzaileak

1.233,66

1.276,84

II. ERANSKINA.–ANTZINATASUNA (LAURTEKOAREN BALIOA)

2025eko OINARRIZKO TAULA

(KPIaren aldea: %0,9)

2026ko BEHIN BETIKO TAULA (%3,5)

I. TALDEA

78,03

80,76

II. TALDEA

67,7

70,07

III. TALDEA

63,68

65,91

IV. TALDEA

59,67

61,76

V. TALDEA

54,8

56,72

22 urtetik gorako gidariaren osagarria

2,64

2,74

III. ERANSKINA.–ANTZINATASUNA KONPENTSATZEKO PLUSA

2025eko OINARRIZKO TAULA

(KPIaren aldea: %0,9)

2026ko BEHIN BETIKO TAULA (%3,5)

I. TALDEA

35,33

36,56

II. TALDEA

30,9

31,98

III. TALDEA

29,2

30,22

IV. TALDEA

27,51

28,47

V. TALDEA

25,55

26,44

22 urtetik gorako gidariaren osagarria

1,12

1,16

IV. ERANSKINA

2025eko OINARRIZKO TAULA

(KPIaren aldea: %0,9)

2026ko BEHIN BETIKO TAULA (%3,5)

PIZGARRIRIK EZAREN PLUSA (PEP) x 12 hileko

67,41

69,77

BESTE SOLDATA KONTZEPTU BATZUK

2025eko OINARRIZKO TAULA

(KPIaren aldea: %0,9)

2026ko BEHIN BETIKO TAULA (%3,5)

LOTURAGATIKO SARIA

10 URTE

204

211,14

15 URTE

306

316,71

20 URTE

407,99

422,27

25 URTE

542,62

561,61

30 URTE

721,68

746,94

35 URTE

959,83

993,43

LANEKO JANTZIAK

ARROPA

128,86

OINETAKOAK

42,96

KM

0,39

Iragarkiaren kodea: F2604600