1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
258/2026 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2026ko maiatzaren 15era arte luzatzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) laguntza-eskaera bakarra aurkezteko epea.
1048/2022 Errege Dekretuak, abenduaren 27koak, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko zuzeneko ordainketen aplikazioa eta baldintza komunen ezarpena arautzen ditu, baita kudeaketa eta kontrol sistema integratuko eskaera bakarra ere.
Errege Dekretu horren 108. artikuluak ezartzen duenez, eskaera bakarra aurkezteko epea 2024tik aurrera urteko otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 30ean amaituko da. Autonomia erkidegoek urtero luzatzen ahal dute epe hori, betiere Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa erakunde autonomoari jakinarazpen arrazoitua egin ondoren, baina ezin izanen da maiatzaren 15etik aurrera amaitu.
Aitorpenak betetzea konplexua da, informazio asko eskatzen da laguntza-eskaera bat behar bezala bete ahal izateko, eta arazoak egoten dira ustiategietako titularrei dei egiteko. Horiek direla eta, hain zuzen ere, erakunde laguntzaile jakin batzuek zailtasunak dituzte eskaerak aurkezteko legez ezarritako epearen barnean.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2026ko kanpainako laguntza-eskaera bakarrak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte luzatzea, egun hori barne.
2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa erakunde autonomoari igortzea.
Iruñean, 2026ko apirilaren 22an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2606133