Iragarkia
82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1078/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko teknikarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko teknikarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 1072/2026 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu zirela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
ERANSKINA.–OGASUNEKO TEKNIKARIEN BEDERATZI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Honako hauek arautuko dute deialdia:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Bederatzi plaza hutsak txanda hauetan banatuko dira:
–3 plaza txanda irekian.
–1 plaza berariazko igoera txandan, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen titular direnentzat.
–2 plaza igoera txanda orokorrean.
–2 plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan.
–1 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.3. Berariazko igoera txandan, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen titular direnentzat erreserbatutako horretan, gainditu duten izangaien kopurua handiagoa bada txanda horretan eskaintzen diren plaza hutsen kopurua baino, probak gainditu arren plazarik lortu ez dutenek ez dute aukerarik izanen igoera txanda orokorreko gainerako plazak eskuratzeko, ez eta txanda irekikoak, desgaitasuna dutenentzako txandakoak edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako txandakoak eskuratzeko ere.
Berariazko igoera txanda horretan plaza batzuk hutsik geratzen badira, horiek hurrenez hurren gehituko zaizkie igoera txanda orokorreko lanpostuei eta txanda irekikoei, hurrenkera horretan.
Bestalde, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako txandan, igoera txanda orokorrean edo txanda irekian plaza batzuk bete gabe geratzen badira, txanda horietako izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, plaza huts horiek gehitzen ahalko zaizkie Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen titular direnentzat erreserbatutako berariazko igoera txandarako hasiera batean ezarritako plazei, jarraian adierazten den hurrenkera honen arabera:
–Plaza hutsak desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan: lehenengo eta behin, txanda irekikoei gehituko zaizkie; horretan izangai gaindituak baino plaza huts gehiago izanez gero, bete gabeko plazak igoera txanda orokorrera pasatuko dira, eta, horretan izangai gaindituak baino plaza huts gehiago izanez gero, bete gabeko plazak berariazko igoera txandara pasatuko dira, hots, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen titular direnentzat erreserbatutakora.
–Plaza hutsak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan: lehenengo eta behin, txanda irekikoei gehituko zaizkie; horretan izangai gaindituak baino plaza huts gehiago izanez gero, bete gabeko plazak igoera txanda orokorrera pasatuko dira, eta, horretan izangai gaindituak baino plaza huts gehiago izanez gero, bete gabeko plazak berariazko igoera txandara pasatuko dira, hots, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen titular direnentzat erreserbatutakora.
–Plaza hutsak txanda irekian: kasu honetan, lehenengo eta behin, oposizioa gainditu eta beren txandan plazarik lortzen ez duten igoera txanda orokorreko izangaiek beteko dituzte plaza huts horiek eta, hori egin ondoren, plaza hutsik geratzen bada, berariazko igoera txandara gehituko dira.
–Plaza hutsak igoera txanda orokorrean: lehenengo eta behin, berariazko igoera txandako plazei gehituko zaizkie eta, txanda horretan gainditzen duten izangaien kopurua plaza hutsena baino txikiagoa bada, soberako plazak txanda irekikoei gehituko zaizkie.
1.4. Bestaldetik, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan edo igoera txanda orokorrean, gainditu duten izangaiak hutsik dauden plazak baino gehiago badira, txanda horietan plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txanda orokorreko izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko plazak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.
c) Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txanda orokorreko izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. 2007. urteko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian aipatzen den igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Igoera txanda hau hautatzen ahalko dute bakarrik Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plaza bat jabetzan duten funtzionarioek, oinarri honetako 2.1.1 eta 2.1.2 ataletan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.
2.1.4. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.5. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan-deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek agiri bat gehitu beharko diote eskaerari, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak; hori baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.
Hala ere, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak galduko ditu interesdunak.
Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5,1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: María José Bermejo Barcos andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren Finantza Fluxuen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaiburua: José Antonio López Bordetas jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Bulego Teknikoaren Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Beatriz Larrión Zabaleta andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.
–Ordezko epaimahaikidea: María Martínez Bergasa andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboko burua.
–Epaimahaikidea: Alberto Elizalde Lasheras jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Margarita de Pablo Contreras andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Idazkaria: Carlos Javier Jericó Ochoa jauna, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.
–Ordezko idazkaria: Carmen María Andueza García andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5,5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2026ko irailetik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Epaimahaiak proposaturiko hamabi galdera erantzun beharko dira idatziz, I. eranskineko 1. zatiko gai-zerrendan sartutako gai hauen gainean: Zuzenbide Zibila, Merkataritza Zuzenbidea, Ekonomia Orokorra eta Enpresaren Ekonomia. Horietatik, zazpi galdera Zuzenbide Zibilari eta Merkataritza Zuzenbideari buruzkoak izanen dira, eta gainerako bostak, berriz, Ekonomia Orokorrari eta Enpresaren Ekonomiari buruzkoak.
Proba hori egiteko, lau ordu izanen dira gehienez.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Lehen proba honetan gehieneko puntuazioa 30 puntukoa izanen da; galdera bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioa, berriz, 2,5 puntukoa.
Bazterturik geldituko dira hiru galderatan edo gehiagotan zero puntuko kalifikazioa lortzen duten izangaiak edo ariketan 15 puntu lortzen ez dituztenak.
Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen jabe diren izangaiak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez hartzen badute parte oposizio honetan, lehenbiziko proba hori egitetik salbuetsirik daude.
6.3.2. Bigarren proba:
Bi zatitan banatzen da:
–Lehenbiziko zatia: epaimahaiak Kontabilitateari eta Finantzetako Matematikari buruz proposatzen duen kasu bat edo gehiago ebatzi beharko dira, deialdiko I. eranskineko 2. zatiko gai-zerrendaren gainean.
Probaren zati hori egiteko, bost ordu izanen dira gehienez.
Proban, finantzetakoak ez diren kalkulagailuak erabil ditzakete izangaiek, baita taula finantzarioak eta logaritmo taulak ere. Ezin izanen da beste testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen plazen jabe diren izangaiak, 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko barne igoeraren bidez hartzen badute parte oposizio honetan, salbuetsirik daude bigarren probako lehenengo zati hori egitetik.
–Bigarren zatia: epaimahaiak erabakitako kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, eta horretarako, izangaiek oharrak, iritzia edo irizpena eman beharko dute I. eranskineko gai-zerrendari dagozkion alderdi juridikoei buruz, zehazki, hauei buruz: Zuzenbide Zibila (1.1 zatia); Merkataritza Zuzenbidea (1.2 zatia); Kontabilitatea (2.1.I zatia); Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea (3.1 zatia); eta Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea (4. zatia).
Proba hori egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Izangaiek kalkulagailua eta lege testuak erabiltzen ahalko dituzte, paperezko euskarrian, baldin eta horietan zuzenbide positiboaz besteko eduki gehigarririk ez badago. Ondorio horietarako, ez dira eduki gehigarritzat joko indizeak eta oin-oharrak, beste arau batzuetara eginiko igorpenak eta erreferentziak dituztenak. Aitzitik, ez dira onartuko jurisprudentziari edo administrazio-doktrinari eginiko aipamenak dauzkaten konpilazioak edo testuak, edo doktrinaren gaineko iruzkinak edo oposiziogileak berak egindako oharrak dauzkatenak. Epaimahaiak eskubidea izanen du edozein unetan izangaien testuak berrikusi eta kentzeko, baldin eta paragrafo honetan xedatutakoari kontra egiten badiote. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Probaren kalifikazioa: proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Lehenbiziko zatian 24 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Horietatik, 18 puntu emanen dira Kontabilitatearekin loturiko kasuetan, eta 6 puntu, Finantzetako Matematikari loturiko kasuetan. Bigarren zatian 16 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Horretatik salbuetsita daude Nafarroako Foru Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile plazen titularrentzat erreserbatutako berariazko igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiak; horiek bazterturik geratuko dira proba horren bigarren zatian 8 puntu gutxienez lortzen ez badituzte.
6.3.3. Hirugarren proba:
Bi zatitan banatzen da:
–Lehenbiziko zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, I. eranskineko 3.1 zatian (Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea) sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
–Bigarren zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak; gai bat aukeratuko da I. eranskineko 3.2 zatian (Ogasun Publikoa) sartutakoen artetik, eta bestea, berriz, Espainiako Finantza Sistemaren barnean sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Ariketa honen gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izanen da; gai bakoitzaren gehieneko puntuazioa, berriz, 10 puntukoa.
Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gairen batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.
6.3.4. Laugarren proba:
Bi zatitan banatzen da:
–Lehenbiziko zatia: bi gai garatu beharko dira, zozketaz aukeratuak, I. eranskineko 4. zatian (Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea) ageri den gai-zerrendako 4.1 zatian (Zati orokorra eta Tributu Prozedurak) sartutakoen artetik. Idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduz.
–Bigarren zatia: hogei galdera erantzun beharko dira, idatziz, I. eranskineko 4. zatian (Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea) ageri den gai-zerrendako 4.2 zatian (Zati berezia) sartutako gaiei buruz. Probaren bigarren zati hori egiteko, lau ordu izanen dira gehienez.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Proba honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gaietako bakoitzak 10 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez; eta puntu 1 lortzen ahal da gehienez galdera bakoitzean.
Baztertuta geldituko dira ariketan 20 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak edo gairen batean edo hiru galderatan edo gehiagotan zero puntuko kalifikazioa jasotzen dutenak.
6.4. Plika sistemaren bidez eginen dira probak.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, laugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, hirugarren proban, bigarrenean eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, aurreko atalean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko plaza hutsak aukeratzerakoan txanda irekiko izangaien aurretik eta, igoera txandan berean, plaza hutsak aukeratzeko lehentasuna izanen dute 17/2006 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian arauturiko berariazko igoera txandaren bidez plaza lortzen duten izangaiek.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–1. zatia.
1.1.–Zuzenbide Zibila.
1. gaia.–Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: egitura eta edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Mugak denboran eta espazioan. Zuzenbidearen eratze-eraginkortasuna.
2. gaia.–Pertsona: kontzeptua eta motak. Pertsona fisikoa. Pertsona juridikoa: fundazioa eta elkartea. Ahalmena. Ordezkaritza. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: pertsona juridikoak eta norbanakoen gaitasuna.
3. gaia.–Nazionalitatea. Helbidea. Egoera zibila. Nafarrari dagokion foru izaera zibila. Erregistro Zibila.
4. gaia.–Ondasunen araubidea bikote ezkonduan Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera. Bikote egonkorra Nafarroan. Ondasunen likidazioa bigarren ezkontzan edo ondorengoetan. Elkarri laguntzeko erkidegoak. Dohaintzak familiarentzat eta familia-ondarearen batasunerako eta jarraitutasunerako. Etxea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan.
5. gaia.–Zuzenbidearen xedea. Egitatea, egintza eta negozio juridikoa. Oinarrizko elementuak. Denboraren eragina harreman juridikoetan. Preskripzioa eta iraungipena.
6. gaia.–Eskubide errealak. Kontzeptua, motak eta ezaugarriak. Berme eskubide errealak. Hipoteka. Higigarrien hipoteka. Bahia. Eskualdatzerik gabeko bahia. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
7. gaia.–Jabetza eskubidea. Edukia. Babesa. Jabaria eskuratzea eta galtzea.
8. gaia.–Ondasun-erkidegoa. Edukitza. Gozamena, erabilera eta biztantzea. Zortasunak. Arau bereziak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: gauzen edukitzaren eta jabetzaren printzipio orokorrak, gozamena, zortasunak, ondasun eta eskubideen erkidegoak.
9. gaia.–Jabetza erregistroa: titulu inskribagarriak eta erregistro-idazpenak. Hipotekei buruzko printzipioak. Enbargoaren prebentziozko idatzoharra.
10. gaia.–Betebeharra (I). Kontzeptua eta sailkapena. Kontratuz kanpoko betebeharrak. Kausarik gabeko aberastea. Betebeharren betetze normala: ordainketa.
11. gaia.–Betebeharra (II). Betebeharrak azkentzeko beste modu batzuk. Betebeharren betetze anormala: kausak eta ondorioak. Kredituaren babesa eta betebeharren froga. Kredituen pilaketa eta hurrenkera.
12. gaia.–Betebeharrak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: Betebeharren iturriak eta ondorioak. Betebeharrak betetzea eta azkentzea. Betebeharrak berrikustea. Betebeharrak ez betetzea. Kaltearen ondoriozko hutsaltzea. Kontratuz kanpoko erantzukizuna. Kausarik gabeko aberastea. Betebeharrak lagatzea.
13. gaia.–Kontratua. Elementuak eta baldintzak. Sailkapenak. Kontratua sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasunik eza. Kontratuen interpretazioa.
14. gaia.–Salerosketa kontratua. Elementuak. Saltzailearen eta eroslearen betebeharrak. Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideak. Eskubideak eta akzioak lagatzea. Trukatzea. Salerosketa Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
15. gaia.–Errentamendua, oro har. Zerbitzuen errentamendua. Obren errentamendua. Gauzen errentamendua. Landa-finken eta hiri-finken errentamendua. Errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
16. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta motak. Dohaintzaren osagaiak. Dohaintzaren ondorioak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea. Inter vivos dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.
17. gaia.–Mandatua. Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Fidantza. Transakzioa. Konpromisoa. Arbitrajea. Atxikitzea.
18. gaia.–Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: Oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetza itunak edo kontratuak. Testamentua eta haren formak. Mortis causa xedapenen deuseztasuna eta eragingabetasuna. Jaraunslea izendatzea. Ordezpenak. Legatuak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Albazeak. Legezko oinordetza. Ordezkapen eskubidea. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea. Jarauntsia eskatzeko akzioa. Jarauntsia lagatzea. Jarauntsiaren banaketa.
1.2.–Merkataritza Zuzenbidea.
19. gaia.–Merkataritza Zuzenbidearen edukia. Merkataritza egintza. Merkataritza egintzak analogiaz. Egintza mistoak. Merkataritza-enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak.
20. gaia.–Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Merkatari indibiduala. Ezintasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako Erregistroa.
21. gaia.–Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak. Betebeharrak. Kontserbazioa. Liburuen froga-balioa eta haien aitortza. Urteko kontuak.
22. gaia.–Merkataritza sozietatea. Kontzeptua, izaera eta motak. Helburu soziala. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario sinplea. Sozietate komanditario akzioduna. Erantzukizun mugatuko sozietatea.
23. gaia.–Sozietate anonimoa. Eratzeko moduak. Eskritura soziala eta estatutuak. Ekarpenak. Ondarea eta kapital soziala. Erreserbak. Akzioak: motak. Botorik gabeko akzioak. Kapital soziala handitu eta gutxitzea. Obligazioen jaulkipena. Obligaziodunen sindikatua.
24. gaia.–Sozietate anonimoko organoak. Batzorde orokorra. Administratzaileak. Administrazio Kontseilua. Egiturazko aldaketak merkataritzako sozietateetan. Merkataritzako sozietateak desegitea. Merkataritzako sozietateen likidazioa: barne hartzen dituen eragiketak.
25. gaia.–Kreditu-tituluak: kontzeptua eta ezaugarriak. Motak. Titulu izendunak. Agindurako tituluak. Kanbio-letra. Letraren jaulkipena eta haren forma. Endosua. Onartzea. Abala. Epemuga eta ordainketa. Protestoa. Kanbio akzioak. Ordaindukoa. Txekea.
26. gaia.–Merkataritza obligazio eta kontratuak. Merkataritza Batzordea. Ordezkaritza Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako salerosketa-kontratua. Salerosketa bereziak. "Leasing" delakoa.
27. gaia.–Bankuetako kontratuak oro har. Kontu korrontea aztertzea, kreditu kontua irekitzea, maileguak eta bankuko deskontua. Gordailuak bankuetan. Balioen pignorazioa. Dokumentu kredituak. Aseguru-kontratua: kontzeptua, izaera eta erregulazioa.
28. gaia.–Laguntza teknikoko kontratua. "Factoring" delakoa. Agentzia-kontratua: esklusibotasuna. Frankizia. Merkataritzako kontu korrontearen kontratua. Partaidetza-kontuen kontratua. Merkataritzako mailegua eta gordailua. Gordailuetarako biltegi nagusien konpainiak. "Warrant" delakoak.
29. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontuak. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Ondorioak hartzekodunengan, kredituetan eta kontratuetan. Konkurtso-masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Konkurtsoa amaitzeko arrazoiak. Konkurtsoaren kalifikazioa. Ordainketetarako auzibidetik kanpoko ituna.
1.3.–Ekonomia Orokorra.
30. gaia.–Ondasunen urritasuna eta hautaketa. Ekonomia kontzeptua. Ekonomia, gizarte-zientzia gisa. Ekonomia positiboa eta arauemailea. Jarduera ekonomikoa. Teoria eta politika ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Eredu ekonomikoak: errentaren fluxu zirkularra. Mikro eta makroekonomia.
31. gaia.–Merkatua. Eskaria eta eskaintza. Eskariaren eta eskaintzaren kurbak eta haien desplazamenduak. Eskariaren eta eskaintzaren elastikotasunak. Merkatuaren oreka eta desoreka. Merkatu motak.
32. gaia.–Erabilgarritasuna. Aurrekontu murrizketa. Eskariaren kurba eta aurrekontua. Eskariaren eta eskaintzaren elastikotasunak.
33. gaia.–Produkzioa eta enpresen mozkinik handiena. Produktibitatea eta kostuak epe laburrean. Produktibitatea eta kostuak epe luzean. Lehiaren oreka.
34. gaia.–Lehia inperfektua: Lehia monopolista, oligopolioa eta monopolioa. Botere publikoak eta lehia.
35. gaia.–Helburu eta adierazle makroekonomikoak: nazio produktua, kontsumoa eta inbertsioa, nazio gastua. Nazio produktu gordina eta nazio produktu garbia. Nazio errenta eta errenta erabilgarria. Magnitude agregatuak eta errentaren fluxu zirkularra.
36. gaia.–Oreka-errenta sektore publikorik gabeko ekonomia itxi batean: biderkatzailea. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia itxi batean. Oreka-errenta sektore publikoa duen ekonomia ireki batean.
37. gaia.–Dirua. Diru agregatu ezberdinak. Diru eskaera. Diru-oinarria eta dirua sortzea. Finantza sistema.
38. gaia.–Oreka merkatu errealean eta diru-merkatuan. IS-LM eredua. Politika fiskala eta monetarioa.
39. gaia.–Eskaintza eta eskari agregatuaren eredua. Eskari agregatua, interes tasa eta prezioen maila. Eskaintza agregatua eredu klasikoan eta Keynes-en ereduan.
40. gaia.–Inflazioa eta langabezia: kausak eta ondorioak. Politika ekonomikoaren ikuspegi ezberdinak. Ziklo ekonomikoak.
1.4.–Enpresaren Ekonomia.
41. gaia.–Enpresa, erakundea den aldetik. Esparru instituzionala. Kontzeptua, errealitatea, ekonomia eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresa eta merkatua.
42. gaia.–Enpresa publikoa. Enpresa publikoaren helburuak. Enpresa publikoaren kontrol sistema. Enpresa publikoaren finantzaketa.
43. gaia.–Enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa. Enpresa finantzatzeko iturriak. Finantza oreka. Oreka inbertsioen eta finantzaketen artean.
44. gaia.–Inbertsioa enpresan: kontzeptua eta motak. Inbertsio proiektuak baloratzea eta hautatzea. Ekipo ondasunen inbertsioa. Ekipoak berritzeko erabakiak. Inbertsioa aktibo zirkulatzailean. Eskudirua.
45. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizazio-funtsak. Enpresaren kanpo finantzaketa: kostua. Zorpetzea.
46. gaia.–Enpresaren kanpo finantzaketa: kostua. Enpresaren finantzaketa nazioarteko finantza merkatuetan. Enpresaren finantza egitura optimoa. Enpresa mozkina. Mozkinaren erlatibotasuna.
47. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpen printzipioak eta ereduak. Produktuaren kostua. Ustiapeneko gutxienekoa eta ustiapeneko optimoa. Kostuen kontrola. Azpiproduktuen kostua.
48. gaia.–Produktuaren politika. Eskaeraren ebaluazioa eta merkatu-azterketak. Produktua merkaturatzea. Prezio politika. Prezioen gorabeherak eta horien ondorioak. Produktua banatzea. Banaketa-kanalak.
2.–2. zatia.
2.1.–Kontabilitatea eta Finantzetako Matematika.
I.–Kontabilitatea.
–Finantza Kontabilitatea.
–Kontabilitateko plan orokorra.
–Sozietateen kontabilitatea.
–Finantza egoeren azterketa.
II.–Finantzetako Matematika.
–Kapitalizazio bakuna eta konposatua.
–Errentak, maileguak eta jesapenak.
3.–3. zatia.
3.1.–Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea.
1. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilu Europarra, Kontseilua, Batzordea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, Europako Banku Zentrala eta Kontuen Auzitegia.
2. gaia.–Barne merkatua: salgaien, pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio librea. Nekazaritza eta arrantzarako politika erkidea. Kanporako eta segurtasunerako politika erkidea. Batasun politikoa eta batasun ekonomikoa eta monetarioa. Euroa.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea. Europar Batasuneko ordenamenduaren iturriak eta haien aplikazioa. Europar Batasuneko eta kide diren estatuetako ordenamenduen arteko harremanak.
4. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren ezaugarri orokorrak. Egitura. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Konstituzioaren erreforma.
5. gaia.–Gorte Nagusiak: Osaera eta eginkizunak. Parlamentuko organoak. Legegintzako prozedura arrunta. Koroa. Erregea. Arartekoa.
6. gaia.–Gobernua: Osaera eta eginkizunak. Ministroen Kontseilua eta Gobernuaren Batzorde Delegatuak. Kontuen Auzitegia.
7. gaia.–Botere judiziala: Eginkizunak. Botere Judizialaren gobernua. Fiskaltza. Konstituzio Auzitegia: Antolaketa eta eginkizunak. Errekurtsoak eta prozesuak Konstituzio Auzitegiaren aurrean.
8. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa: Autonomia erkidegoak eta hiri autonomoak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Toki entitateak.
9. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa, Gaztelari erantsi aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
10. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak, osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: aurrekariak, antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Arartekoa.
11. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantzia eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Lehendakariordeak eta kontseilariak.
12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Printzipio orokorrak, ezarrita daudenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean. Herritarren eskubideak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio orokorrak, egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentua: eskumen-esparrua eta egitura. Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa: izaera, eskumenak eta antolaketa.
13. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.
14. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Ondasunak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketak aurkaratzea eta kontrolatzea. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.
15. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturburuak. Konstituzioa. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzarako eskuordetzea. Nazioarteko tratatuak.
16. gaia.–Erregelamenduak egiteko ahala: Titulartasuna, mugak eta kontrola. Erregelamendua: Motak. Erregelamenduen eraginkortasuna. Indargabetzeko ezintasun berekia.
17. gaia.–Antolaketa administratiboa. Pertsona bakarreko organoak eta kide anitzeko organoak. Eskumena eta hierarkia. Zentralizazioa, deszentralizazioa eta deskontzentrazioa.
18. gaia.–Administrazio ahalak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretza. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren eragileen erantzukizuna. Betebeharrak. Erreklamazio epeak eta prozedura. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea: printzipioak, eskubideak eta betebeharrak. Datu pertsonalen babesari buruzko araudi erregulatzailea: printzipioak, pertsonen eskubideak eta eskubideak gauzatzea.
19. gaia.–Administrazio egintza (I). Kontzeptua, osagaiak eta motak. Forma. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Administrazioaren isiltasuna.
20. gaia.–Administrazio egintza (II). Administrazio egintzen eraginkortasuna eta betearazpena. Administrazio egintzaren ondorioen etendura. Nahitaezko betearazpena: premiamendu bidearen aipamen berezia. Administrazio egintzen baliozkotasuna eta baliogabetasuna. Administrazio egintzak ofizioz errebokatzea eta deuseztatzea.
21. gaia.–Administrazio-prozedura: Kontzeptua eta motak. Erregulazioa. Alderdiak administrazio-prozeduran: Herritarren eskubideak. Interesdunak. Ahalmena, legitimazioa eta ordezkaritza. Hasiera. Instrukzioa: Entzunaldiaren izapideari aipamen berezia. Prozeduraren amaiera: Erak.
22. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.
23. gaia.–Jabari publikoa eta erakunde publikoen ondarea. Nafarroako Ondarea: ondare-kudeaketaren kontzeptua, sailkapena eta printzipioak. Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.
24. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zehapen ahalmena. Oinarriak, edukia eta mugak. Administrazio-zehapenak: kontzeptua eta motak. Zehapen prozedura.
25. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Oinarria eta mugak. Desjabetzearen subjektuak. Desjabetzerako baldintzak. Balio justua. Desjabetzea lehengoratzea.
26. gaia.–Errekurtso administratiboak. Errekurtso motak. Errekurtso administratiboak tramitatzeko eta ebazteko prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
27. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Eremua. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Prozeduraren alderdiak. Errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura. Epaia. Errekurtsoak.
28. gaia.–Administrazio publikoa eta justizia. Jurisdikzio-gatazkak, eskumen-gatazkak, eskumen-arazoak eta eskudantzia-gatazkak.
29. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
30. gaia.–Genero-berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Genero-indarkeria. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren Aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzkoa. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. Desgaitasuna. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.
3.2.–Ogasun Publikoa eta Espainiako Finantza Sistema.
–Ogasun Publikoa.
1. gaia.–Sektore publikoa merkatu-ekonomian. Mugatzea, neurtzeko irizpideak, garrantzia eta bilakaera. Kontabilitate nazionala eta sektore publikoa. Ogasun Publikoa. Egungo edukiak.
2. gaia.–Sektore publikoak jarduera ekonomikoan esku hartzea. Merkatuaren akatsak. Sektore publikoaren helburuak. Sektore publikoaren eragiketak.
3. gaia.–Erabakiak hartzea sektore publikoan. Hautapen soziala eta norberaren lehentasunak. Funtzionamendu demokratikoa. Burokrazia eta interes taldeak.
4. gaia.–Aurrekontua. Kontzeptua eta egitura. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontu-teknikak: aurrekontu administratibotik aurrekontua egiteko teknika modernoetara. Aurrekontua eta planifikaziorako eta kontrolerako sistemak.
5. gaia.–Efizientzia sektore publikoan. Ekoizpen publikoa eta ekoizpen pribatua. Proiektuak hautatzea eta ebaluatzea. Kostuak, etekinak eta erabakiak hartzeko arauak.
6. gaia.–Kudeaketa publikoa. Kudeaketa publikoa diziplina askoko zientzia den aldetik. Sektore publikoaren akatsak. Esku-hartze publikoaren mugak merkatuaren akatsak zuzentzerakoan. Enplegu publikoa: alderdi deskribatzaileak eta pizgarrien mekanismoak.
7. gaia.–Aurrekontuaren orekaren eta hazkunde eta egonkortasun ekonomikoaren arteko lotura. Diziplina fiskala Europar Batasunean. Aurrekontu-erakundearen erreforma Espainian: aurrekontu-egonkortasunari buruzko legeak.
8. gaia.–Gastu publikoa: hazkundea, ekitatea eta efizientzia azaltzeko teoriak. Gastu publikoaren hazkundea azaltzeko teoriak. Gastu publikoaren eragina eta banaketa-ondorioak. Gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia: kontzeptua eta analisirako teknikak.
9. gaia.–Diru-sarrera publikoak. Sailkapen irizpideak. Prezioak eta enpresa publikoa. Prezio publikoak eta tasak. Kontribuzio bereziak. Zerga: kontzeptua eta bereizgarriak. Zerga motak. Zergen osagai diren elementuak.
10. gaia.–Zergapetzearen printzipioak. Mozkinaren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen eragina. Zerga sistemak. Zergapetze mota nagusiak. Zerga egituraren baldintzatzaileak. Bilakaera eta nazioarteko ereduak.
11. gaia.–Zergapetzearen kostuak. Efizientziaren kostuak. Gehiegizko karga eta zergapetze optimoa. Zerga-bilketaren kostuak. Iruzur fiskala: kontzeptuak, eraginak eta ezaugarri baldintzatzaileak.
12. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapetzea. Kontzeptua eta izaera. Bilakaera. Errentaren gaineko kontzeptu fiskala. Iturri ezberdinak aintzat hartzea. Errenta irregularrak eta ondarearen aldaketak. Enpresa errentak. Zerga-salbuespenak eta gastu kengarriak. Unitate zergaduna: mugatzeko arazoak eta tratamendurako alternatibak. Tarifak eta horien arazoak. Autolikidazioa. Ondorio ekonomikoak eta egungo balorazioa.
13. gaia.–Sozietateen gaineko zergapetzea: kontzeptua eta ezaugarriak. Justifikazioa. Zerga-oinarria: arazoak eta zehazteko aukerak. Karga-tasak eta onura fiskalak. Zergaren eragina. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekiko integrazioa.
14. gaia.–Salmenten gaineko zergapetze orokorra: kontzeptua eta sailkapena. Balio erantsiaren gaineko zergapetzea: tipologia eta arazoak. Eragina eta balorazioa.
15. gaia.–Kontsumo berariazkoen gaineko zergapetzea. Justifikazio arrazoiak. Bilakaera eta gaur egungo figurak. Eragina eta ondorio ekonomikoak. Kuota finkoa versus ad valorem zergapetzea. Kanpoko merkataritzaren gaineko zergapetzea.
16. gaia.–Tributu ereduen joerak Gaur egun indarra duten ereduen gaineko kritikak. Zergapetze mota berriak: ordenamendu zergak, zerga ekologikoak eta finantza transakzioen gaineko tasa. Erreforma fiskaletarako proposamenak.
17. gaia.–Defizit publikoa eta ogasun berezia. Finantzaketaren definizioak eta tresnak. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta eragin ekonomikoak; zorraren zama. Aktibo publikoen pribatizazioa. Inflazioa zerga gisa. Defizitaren ondorio ekonomikoak: hedapena eta kanporatze-efektua.
18. gaia.–Ogasun maila aniztuna. Federalismo fiskalaren printzipioak. Eskumenen banaketa eta finantzaketa ereduak. Gobernu arteko dirulaguntzak. Nazioarteko ogasuna: nazioarteko zergapetze bikoitza; harmonizazio fiskala.
–Espainiako Finantza Sistema.
1. gaia.–Espainiako Finantza Sistemaren egitura instituzionala. Agintaritza monetarioa. Finantzaketarako bitartekariak. Finantza merkatuak.
2. gaia.–Espainiako Bankua. Zuzendaritza organoak. Eginkizunak. Kreditu entitateak zuhurtziaz gainbegiratzea. Politika monetarioa exekutatzea. Banku zentralen Europako sistema eta Europako Banku Zentrala.
3. gaia.–Kreditu erakundeak (I). Kreditu erakundeen jarduerak Europar Batasunaren esparruan. Kaudimenaren kontrola eta gutxieneko erreserben sistema. Kaudimenerako arauak eta kontrolerako arauak. Gordailuen berme-funtsak. Bankuak berregituratzeko prozesua: Bankaren Berregituratze Ordenaturako Funtsa eta babeserako sistema instituzionala.
4. gaia.–Kreditu erakundeak (II). Bankuak. Aurrezki kutxak. Gobernu organoak. Autonomia erkidegoen eskumenak. Banku-fundazioak. Kreditu-kooperatibak. Diru elektronikoaren entitateak.
5. gaia.–Bankuko eragiketa-multzoa: bankuaren mailegua, kreditu kontua irekitzea eta bankuko deskontua. Sinaduraren arriskua: abala eta dokumentu-kreditua. Gordailu-ziurtagiriak eta ordaindukoak. Aktiboen aldi baterako lagapenak. Banku-konpentsazioa. Banku-sekretua.
6. gaia.–Finantzarako beste bitarteko eta laguntzaile batzuk. Krediturako finantza establezimenduak. Jarduteko modua: "leasing" eta "factoring" direlakoak. Elkarren bermerako sozietateak. Partaidetzaren bidezko finantzazioaren plataformak. Arrisku-kapitaleko sozietate eta funtsak. Tasazio sozietateak. Kalifikazio agentziak.
7. gaia.–Inbertsio kolektiboko erakundeak. Higigarrien inbertsiorako sozietateak eta funtsak. Higiezinen inbertsiorako sozietateak eta funtsak.
8. gaia.–Baloreen Merkatuari buruzko Legea: aplikazio-eremua. Balore negoziagarriaren kontzeptua. Kontuko idatzoharren bidez adierazitako baloreak. Lehen mailako merkatua. Baloreen jaulkipena. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala. Inbertsio zerbitzuen enpresak. Balore sozietateak eta agentziak. Zorroak kudeatzeko sozietateak. Inbertsioak Bermatzeko Funtsa.
9. gaia.–Diru merkatuak. Bankuen arteko merkatuak. Baloreen merkatu deszentralizatuak: zor publiko anotatuaren merkatua, errenta finko pribatuaren AFBE merkatua. Garrantzi ekonomikoa. Tresna negoziatuak. Antolaketa. Eragiketak. Merkatu hipotekarioa: titulu hipotekarioak.
10. gaia.–Kapitalen merkatuak. Errenta aldakorra eta errenta finkoa. Lehen mailako merkatua. Akzioak saltzeko eskaintza publikoak. Bigarren mailako merkatua: balore-burtsa. Kontratazio sistemak. Bigarren merkatua. Merkatu eratorriak. Aukera kontratuak eta etorkizun negoziatuenak.
11. gaia.–Bigarren mailako merkatu ofizialetan kontratatzeko arauak. Eragiketen likidazioa eta konpentsazioa. Baloreak erosteko eskaintza publikoak. Negoziaziorako onartutako baloreen kontratuak. Komisioa. Burtsako salerosketa. Burtsako eragiketa motak: eskurako eta eperako eragiketak. Krediturako eragiketak. Balore berezien erosketa.
12. gaia.–Nazioarteko finantza merkatuak. Dibisen merkatuak. Truke-tasa. Truke-tasa zehazteko azalpen teoriak. Dibisa-merkatuko eragiketa motak: eskurako transakzioak, eperakoak, trukeak. Nazioarteko kreditu-merkatuak: bonu eta mailegu sindikatuak. Nazioarteko beste jaulkipen eta kokapen batzuk. Atzerriko inbertsioak Espainian. Espainiako inbertsioak atzerrian. Bi inbertsio moten araubide komuna.
13. gaia.–Aseguratzaileen sektorea. Aseguru enpresa. Aseguru-jardueran hasi eta jarduteko baldintzak. Hornidura teknikoak eta kaudimen-marjina. Derrigorrezko gutxieneko kapitala. Aseguru-jardueraren kontrol administratiboa. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.
14. gaia.–Aseguruen eragiketaren osagai nagusiak. Aseguru kontratua: xedapen orokorrak. Kalteen kontrako asegurua. Pertsonen asegurua. Pentsio planak: modalitateak, oinarrizko printzipioak eta araubide finantzarioa. Pentsio-funtsak: araubide finantzarioa, entitate kudeatzaileak eta gordailuzainak.
4.–4. zatia. Nafarroako Finantza eta Tributu Zuzenbidea.
4.1.–Zati orokorra eta Tributu Prozedurak.
1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.
2. gaia.–Estatuko Aurrekontu Orokorrak: edukia, aurrekontuen egitura, mugak eta aldaketak.
3. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoa exekutatzeko prozedura bereziak Nafarroan.
4. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpo kontrola: Kontuen Ganberaren eskumenaren eremua, funtzioak, antolaketa eta osaera.
5. gaia.–Tributu Zuzenbidea: Kontzeptua eta edukia. Tributu zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: printzipio orokorrak.
6. gaia.–Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora eremua eta eremu espaziala. Lege iruzurra. Analogia Tributu Zuzenbidean. Simulazioa.
7. gaia.–Tributuak: kontzeptua, xedeak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zerga-egitatea. Zergapetua ez egotea eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sortzapena.
8. gaia.–Zerga-oinarria: kontzeptua eta zehaztapen edo zenbatespen araubideak. Likidazio oinarria. Karga-tasa. Tributu-kuota. Zerga-zorra. Zerga-zorraren bermeak. Zorra kobratuko dela ziurtatzeko kautelazko neurriak.
9. gaia.–Zergapekoak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Atxikitzailea eta konturako diru-sarrera egiteko betebeharra duena. Zerga arloan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala.
10. gaia.–Zerga erantzuleak. Araubide orokorra. Erantzukizun solidarioaren kasu bereziak. Erantzuleak ustiapen edo jarduera ekonomikoak eskuratzeagatik. Erantzukizun subsidiarioaren kasu bereziak. Atxikitako ondasunen oinordekoak eta eskuratzaileak.
11. gaia.–Zerga-kudeaketa Nafarroan (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Xedapen orokorrak: prozeduren tramitazio egoera; agirien kopia; arduradunen identifikazioa; ziurtagiriak eta kopiak egitea; agiriak aurkeztea; zerga arloko administrazioaren betebeharra eskubideen erabilera errazteko; administrazio organoak. Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea: informazioa eta laguntza, argitalpenak, jakinarazpenak eta tributu arloko kontsultak. Gizarte lankidetza.
12. gaia.–Zerga-kudeaketa Nafarroan (II). Zergak kudeatzeko prozedura: Hasiera. Zerga aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzunaldiaren tramitea eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.
13. gaia.–Zerga-kudeaketa Nafarroan (III). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Balioak egiaztatzea. Zergen likidazioak: izaera eta motak.
14. gaia.–Zerga-kudeaketa Nafarroan (IV). Laguntza eman beharra. Agintariek eta erakundeek datuak emateko duten betebeharra. Zerga arloan eragina duten datuen isilpekotasuna. Sarrera bidegabeen itzulketa. Autolikidazioak zuzentzea eta zerga-ondorioak dituzten egintzak eta konturako sarrerak eta atxikipenak aurkaratzea.
15. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (I). Ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketarako organoak. Nafarroako Foru Ogasuneko diru-sarrerak erakunde laguntzaileen bitartez. Zerga zorrak kobratzeko pribilegioak. Ogasun Publikoa eta konkurtso-prozesuak.
16. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (II). Zorren iraungipena. Ordainketa: betekizunak, bitartekoak eta egiaztagiriak; ordainketaren ondorioak eta ordainketak egoztea; ez ordaintzearen eta kontsignaziorik ezaren ondorioak. Preskripzioa. Kaudimengabezia. Barkamena.
17. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (III). Ordainketa arbitratzeko formula bereziak. Ordainketak geroratzea eta zatikatzea. Konpentsazio prozedura.
18. gaia.–Diru-bilketaren kudeaketa Nafarroan (IV). Premiamendu bidezko diru-bilketaren prozedura. Aurka egiteko arrazoiak. Prozeduraren fase aurreratuak: enbargoa, gordailua eta besterentzea. Hirugarrengotzak. Ekintza zibil eta penalak.
19. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Zerga arloan eragina duen informazioa eskuratzeko jarduketak. Txostenak egiteko eta aholku emateko jarduketak.
20. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak: jarduketak egiteko tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Ikuskapen jarduketen gaineko dokumentazioa. Zehapenak ezartzea.
21. gaia.–Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Tributu Zuzenbidean (I). Kontzeptua. Araudia. Arau-hausleak. Arau-hauste arinak eta astunak. Tributu arloko zehapenak. Tributu arloko zehapenak mailakatzeko irizpideak. Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizuna iraungitzea.
22. gaia.–Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Tributu Zuzenbidean (II). Tributu arloko zehapenak ezartzeko prozedura. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak. Prozedura bereizia. Hasiera, instrukzioa, entzunaldia interesdunei, tramitazio laburtua eta ebazpena. Ebazpena emateko epea.
23. gaia.–Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ogasun Publikoaren kontrako delituen zigor moten azalpena. Erantzukizun zibila. Ogasun Publikoaren kontrako delituei loturiko likidazioak. Nafarroako tributu arloari eragiten dioten Estatuko laguntzak berreskuratzeko prozedura.
24. gaia.–Egintzen berrikuspena bide administratiboan Nafarroan. Berrikuspen prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-dministratiboaren antolaketa. Prozedurako interesdunak: ahalmena, legitimazioa eta ordezkaritza.
25. gaia.–Nafarroan bide ekonomiko-administratiboan aurkaratzen ahal diren egintzak. Berrikuspena zabaltzea. Metaketa. Aurkaratzen ahal den egintza etetea. Prozedura. Aparteko berrikuspen errekurtsoa. Bermeen kostua itzultzea eta haien murrizketa proportzionala.
4.2.–Zati berezia.
1. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen Ekonomikoa eta Ekonomia Ituna: bi kontzeptuen arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren xedapenak arlo honetan.
2. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (I). Xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa: arau komunak. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Ondarearen gaineko zerga. Sozietateen gaineko zerga. Zerga osagarria. Finantza-erakunde jakin batzuen interes- eta komisio-marjinaren gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga.
3. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (II). Balio erantsiaren gaineko zerga. Zerga bereziak. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia.
4. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (III). Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Aseguru primen gaineko zerga. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Tasak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak.
5. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa (IV). Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.
6. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatearen eremu material eta pertsonala. Zerga-oinarria: arau orokorra. Lan-etekinak.
7. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak. Enpresa edo lanbide jardueretako etekinak.
8. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Ondarearen gehitzeak eta gutxitzeak. Errentak eratxikitzea, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak. Lekualdatutako langileak.
9. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (IV). Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Likidazio oinarria. Zerga kalkulatzea: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Zerga-zorra.
10. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (V). Baterako tributazioa. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa: atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk, prozeduraren hasiera, likidazioa eta formazko betebeharrak.
11. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (I). Izaera, xedea eta aplikazio-eremua. Elementu pertsonalak. Zergapeturik egotea. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak. Egoiliar ez diren entitateen ondasun higiezinen gaineko karga berezia.
12. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen eratxikitzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sortzapena. Zerga-zorra. Zergaren kudeaketa.
13. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergaduna.
14. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Zerga-oinarria: kontzeptua, kalkulua eta denbora-egozpenerako arauak; balio-zuzenketak: amortizazioak; finantza-errentamenduko kontratuak; narriaduraren ondoriozko balio-galera, pentsio planetako ekarpenak eta kontribuzioak; gastuen kengarritasunerako beste muga batzuk; balorazio arauak; entitate eta establezimendu iraunkorren funts propioen adierazgarri diren balioen gaineko salbuespena, berrinbertitzeagatiko salbuespena; zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko errentak; laguntza jakin batzuen tratamendu fiskala.
15. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (III). Likidazio oinarria. Zerga-oinarriaren murriztapenak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zerga-zorra: karga-tasak, kuota osoa, likidoa eta efektiboa eta gutxieneko tributazioa; hobariak; zergapetze bikoitza saihesteko metodoak; pizgarriengatiko kenkariak.
16. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (IV). Ordainketa zatikatua. Konturako ordainketen kenkaria. Zergaren kudeaketa: entitateen aurkibidea, kontabilitateko betebeharrak eta borondatezko errebalorizazioak; aitorpen-autolikidazioa; itzulketak; atxikipena eta konturako diru-sarrera egiteko betebeharra.
17. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (V). Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematen diharduten entitateak. Zerga kontsolidaziorako araubidea.
18. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (VI). Honako hauen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak, baloreen trukaketak eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. Beste araubide berezi batzuk: zerrenda eta oinarrizko ezaugarriak.
19. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Xedapen orokorrak. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasiboak eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Zerga-zorra. Sortzapena eta preskripzioa. Arau bereziak. Betebehar formalak.
20. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Araubide juridikoa, izaera eta aplikazio-eremua. Ondasun-ematea eta zerbitzu-emateak: zerga-egitatea; ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean dagoen egintzaren mugapena; zenbait terminori dagozkien kontzeptuak; zergapetuta ez dauden eragiketak; parekatutako eragiketak.
21. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Ondasunak eskuratzea Europar Batasunaren barnean: zerga-egitatea; zergapeturik ez egotea; kontzeptua; parekatutako eragiketak.
22. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (III). Salbuespenak.
23. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (IV). Sortzapena. Zerga-oinarria. Subjektu pasiboak. Zergaren erantzuleak. Jasanarazpena. Zerga-tasa.
24. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (V). Kenkariak eta itzulketak.
25. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (VI). Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa.
26. gaia.–Zerga bereziak. Izaera. Zerrenda. Zerga-egitateak, elementu pertsonalak eta zerga-zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zergaren aipamen berezia: zerga-egitatea, salbuespenak, itzulketak eta murriztapenak; subjektu pasiboak; sortzapena; zerga-oinarria; zerga-tasak; kuota, likidazioa eta zergaren ordainketa. Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga bereziak. Hidrokarburoen gaineko zerga. Tabakogaien gaineko zerga. Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Elektrizitatearen gaineko zerga berezia.
27. gaia.–Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga.
28. gaia.–Aseguruetako primen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak.
29. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Izaera, helburua eta aplikazio-eremua. Ondare-eskualdaketak: zerga-egitatea; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; tributu-kuota; kasu bereziak. Sozietate eragiketak: zerga-egitatea; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; tributu-kuota. Egintza Juridiko Dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario agiriak; merkataritza agiriak; agiri judizialak. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak: onura fiskalak; balioen egiaztapena; sortzapena eta preskripzioa; formazko betebeharrak; itzulketak; zergaren kudeaketa.
30. gaia.–Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Finantza-erakunde jakin batzuen interes- eta komisio-marjinaren gaineko zerga.
31. gaia.–Irabazi-asmorik gabeko fundazioen eta beste erakunde batzuen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubidea. Kooperatiben zerga araubidea.
32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak, tasa eta prezio publikoak.
33. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunen finantzaketa. Nafarroako toki entitateen baliabide motak. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Lurraren kontribuzioa. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak.
34. gaia.–Araubide erkideko autonomia erkidegoen finantzaketa: printzipioak eta finantza baliabideak. Aipamen berezia: lagatako tributuen eta zerga-ardurakidetzaren araubidea.
II. ERANSKINA.–OGASUNEKO TEKNIKARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
1140 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
1278 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
1286 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
3946 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
6755 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
8595 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
9716 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
10769 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
12102 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2604875
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
