82. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1064/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi plaza huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpena, urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpena, apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpena, urriaren 30eko 4120/2024 Ebazpena, apirilaren 28ko 1150/2025 eta azaroaren 18ko 3464/2025 Ebazpena.

Azken plaza-hautaketaren ondoren, hiru plaza esleitu gabe geratu ziren.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2026ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren 3 izangaien aldekoa.

Proposaturiko izangaietako batek uko egin dio erreferentziako hautaketa prozesuari.

Gainerako izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu dutenez, eta egiaztaturik eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

ELIZONDO PORTELA, OIANE

EGUILUZ HERCE, ERNESTO

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek plazen jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean plazaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

ELIZONDO PORTELA, OIANE

Irekia

0068508

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EGUILUZ HERCE, ERNESTO

Irekia

0032145

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LEITZA-AMAZABAL BHI

FUNTZIONARIOA

LEITZA

X

Iragarkiaren kodea: F2604928