1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1076/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 18an emandako 536/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako plazak.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen C mailako plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2604895